Maider Lopez, Veneziako Biurtekoko artista gazteena: «Ez zait objektua interesatzen, bertan gertatzen dena baizik»

  • Venezian lan dezente egin ostean, erakusketa hasi eta egun gutxira itzuli zen Lopez italiar hiritik. Donostian aurkitu dugu beraz, Bienalean baino lasaiago baina lanean, ohi duen bezala.

2021eko uztailaren 12an
Nola heldu zitzaizun Veneziako Biurtekora joateko gonbidapena?
Hemen nengoela, bertako curatorrak, Maria Corralek, esan zidan Bienalerako propio nik egindako pieza bat nahi zuela. Hau oso garrantzitsua da nire ibilbidean, eta oso poz handia hartu nuen.

Eta nolako pieza eskatu dizute?
Bi desberdin dira, egia esan. Nire lana, ia beti, espazio zehatz baterako espreski egindakoa izaten da. Hala izan da kasu honetan ere.

Denbora nahikoa eduki duzu egiteko?
Azkar ibili naiz, presaka, baina denbora egon da. Urtarrilean jaso nuen gonbidapena, beraz denbora izan dut. Berehala joan nintzen Veneziara, lekuak ikustera, eta gero hemen egin dut lan. Garrantzitsuena, azkenik, muntaia izan da. Nire lanean, nahiz eta pieza eginda eraman, objektua muntatu arte ez da ezer existitzen.

Zer dakarkizu Bienalean egoteak?
Dakidanean esango dut, orain ez dakit eta. Baina maila teorikoan, badakit Bienala oso gauza handia dela, eta ekarriko didan guztia ona izango dela. Lan gehiago, nire izena ezagunagoa izatea...

Erantzukizun handiegia, beharbada?
Bai, baina barruan egonda, ez dut nabaritzen. Nik ia gehienetan ez dut beldurrik edukitzen. Baditut barne beldurrak, baina ez diot beldurrik izaten porrotari.

Ekaina erdialdean heldu zinen Veneziatik. Zer nolako giroa dago?
Batez ere muntaiako giroa bizi izan dut. Hori izan da luzeena eta bizipenik handiena ekarri didana. Edonon bezala arazoak sortzen dira, eta edozer gauzak, nahiz eta erraza iruditu, lan handia eskatzen du. Niretzat, hala ere, oso interesgarria izan da beste artistekin egotea, eta baita erakusketa nola garatzen joan den ikustea ere. Izan ere, bitan joan naiz muntaia egiteko, lehenik maiatzean eta berriro ekainean. Otsaila edo martxoa aldean ere han egon nintzen, espazioa behatzen, eta oso interesgarria izan da bilakabide osoa ikustea. Erakusketaren inaugurazioa, berriz, azkarregi joan zitzaidan, ez ditut horrelako gauzak hain bizitasun handiz gozatzen. Nahiago dut muntaian egon, lanean.

Han dinosauro ugari egongo da -sekulako ospea daukaten artistak alegia-, beharbada zirkulu hertsi samarrean ibiltzen direnak, eta zaila izango da, zu bezalakoentzat, zirkulu horietan sartzea...
Dinosauro handiak egon arren, Bienalarentzat denak gara berdinak, eta hori bai nabaritu dudala. Beste edozein artista bezala tratatu naute, eta hori eskertzekoa da. Gero, bakoitzak era desberdinean bizi du giro hori. Eta nik ez dut nirea ez den beste errealitate batean bizi nahi, ez dut dinosauro horien errealitatea bizi nahi, nirea baizik.

Arkitekturak ba omen dauka garrantzirik zure lanean. Besteak beste, arkitektura ikasi duzulako...
Arte Ederrak egin nituen, baina doktoregoa arkitekturan. Hasi egin nintzen eta ez dut amaitu oraindik, baina bai, esango nuke nire lana arkitektura, arte eta diseinuaren artean dagoela. Egiten dudana arte mundutik abiatuta egiten dut, baina beste diziplina batzuk ere ukitzen ditut, eta ez dakizu non bukatzen den pieza eta non hasten den eraikina. Zer den zer. Zorua zoru baino ez da, eta bat-batean ohartzen zara horixe bera dela pieza; edo baliteke oso mahai berezia egitea, baina mahaia azken batean, eta beraz erabiltzeko modukoa. Egiten dudana erabilia izateko da. Espazioa bada, bizitzeko modukoa izateko; objektua bada, erabilpena emateko.

Garrantzi handia ematen diozu erabilgarritasunari?
Bai, piezak beste nonbaitetik jarraitu behar du bere bidea, ez da estudioan gelditu behar. Mahaia bada, erabilia izan behar du; zorua bada, gainetik ibili behar da. Behin olana batzuk egin nituen Madrilgo eraikin batean, eta eguzkiaren arabera zabaldu egiten dituzte ala ez. Artea da berez, eta ikuspuntu horretatik eginda dago, baina erabilpen horrek beste bizi bat ematen dio, beste zentzu bat.

Orduan, objektuari ematen diozu garrantzia? Arte objektuala da zurea, kontzeptuala baino?
Ez, inoiz ez, zeren objektua, lehen esan dizudan bezala, ez da existitzen erakusketa egin arte. Nire proiektuak, askotan, hormak dira, edo lurra. Lur hori, seguruenik, desagertu egingo da, ez dut berreskuratuko. Ez zait objektua interesatzen, bertan gertatzen dena baizik.

Gaur egun zaila da artisten definizio zehatza ematea. Lehen pintoreak zeuden, eskultoreak... Orain, ezin halakorik esan artista askotaz. Denetik jakin behar duzue?
Bai. Egia da diziplinak ez direla existitzen lehen existitzen ziren bezala. Batzuk pintoreak dira eta oso ondo, ez dute zertan beste zerbait izan. Baina nire kasuan behintzat, askotan nik jartzen dizkiot mugak egiten dudanari. Inork ez dit eskatzen denetik jakitea, baina proiektu baten aurrean nagoenean, gai horri buruz ezer ez badakit, ikasi egin behar dut gauzak nola egin. Bat-batean lanparak egin nahi baditut, argiari buruz zerbait ikasi behar dut, aurretik ez dakidalako.

Eta zer garrantzia dauka orduan teknikak?
Teknika ona izan behar da, pieza ondo egin behar bada. Baina ez du zertan artistak hori egin. Nik egindako olanak ez ditut nik gauzatu; ideia, proiektua, diseinua... gauzatu ditut. Eta olana beste norbaitek egin du. Nik gauza asko egiten ditut neure eskuz, noski: lanparak, mahaiak... baina gaur egun ez du zertan norberak egin. Norberak baino hobeto egiten dakien espezialista bat egongo da. Bilatzen denaren araberakoa ere bada: batzuetan piezak perfektua izan behar du; besteetan, berriz, artistaren eskua nabaritu behar da. Zure nahiaren arabera, beste batengana jotzen duzu ala ez. Edo ikasi. Nik neuk hala egin dut gehienarekin: ikasi. Teknikak, beraz, ez du oztopoa izan behar. Hala bada, gaizki.

Ikasketak burutu zenituenetik arteaz bizitzea lortu duzu, eta horrek badu meriturik. Hala ere, ez dakit zure lanak, euren ezaugarriengatik, saltzeko modukoak diren...
Badira saltzeko modukoak, baina ez dut askorik saltzen. Ni arteaz bizi naiz, ez egiten ditudan lanen salmentaz. Desberdina da. Saldu egiten dut noski, eta espero dut gero eta gehiago saltzea aurrerantzean. Eta ez bakarrik diruagatik, baizik eta nahi nukeelako jendeak ulertzea artea erostea ez dela soilik objektu bat erostea, proiektu bat ere erosi ahal dela, lekuaren arabera aldatu egiten den zerbait. Erraza izango zela pentsatzen nuen, baina oraingoz ez da. Ideia hori ez dago oraindik jendearengan barneratuta. Salmentei esker bizi naiz, eta bekei esker ere bai. Orain asko ez dut bekarik jaso, baina hor egon dira beti, eta lagundu egiten dute. Horretaz guztiaz bizi naiz ni. Egonkortasun handirik gabe, baina. Halako batean dirutza jaso, eta ondorengo bost hilabetetan ez daukat diru sarrerarik.

Eta egonkortasunik ez izateak sormena akuilatzen du, ala galga da?
Pertsonaren araberakoa izango da hori, baina niri ez dit laguntzen behintzat. Nik ez dut diru arazorik nahi. Eta ez daukat, egia esan, baina egonkortasunik eza ere ez da ona nire lanerako, sortzea eragozten ez didan arren. Sortzeko hobe dela ahalik eta okerren bizi dioen topiko hori ez da egia. Nik ez dut halakorik nahi nire bizitzan, ez dut estudio batean hotza jasaten egon nahi.

Bienaleko artelanez mintzo
Zein lan eraman duzu Veneziara?
Bi egin ditut. Lehenengoa, Italia pabiloian. Sartu eta berehala areto handi bat dago, eta zorua nik egin dut. Egurrezkoa da, egur xaflaz egindakoa hain zuzen. Baina xaflak ez daude lurrari lotuta, jarrita daude besterik gabe. Zoru horren kolorea aretoak berez duenaren modukoa da, beraz ezkutatuta dago, handik igarotzen zara eta ez duzu ikusten. Baina ertzak laranjak dira, oso distiratsuak. Gainetik ibiltzean, zorua pixka bat mugitzen da, eta ertz laranjak ikusten dira. Lehenengo momentuan ez da ikusten, baina ibiltzearen ondorioz konturatzen da jendea zorua dela arte-lana.

Hori lehenengoa da. Bigarrena?
Bertan egindakoa da. Espazioaren plano bakoitza banatu egin dut, eta bakoitzari kolore eta neurri jakinak eman dizkiot. Orduan, espazio autoerreferentziala da, "ni hau naiz" esaten diguna, "ni 126 x 200 naiz". Bere burua aurkezten du, neurri eta koloreen bidez. Horrek eragiten du ikuslearengan espazioa eraldatzea, eta xehetasun txikiei arreta ematen hastea. Espazioa berrikustea proposatu dut.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude