... ederrak gaude!


2021eko uztailaren 19an

Esan al liteke, aspaldion hain modako diren eguraldi iragarpenetan Tenporak bezala, badela festa-garaian, bestelako tenpora-modu bat, momentuko eta bihar-etziko gizartearen giroaren berri ematen duena? Dena eta datorkeena, uda hasierako astebetetxo batean mintzo. Demagun ostegunetik ostegunera, ekainaren 30etik, uztailaren 7ra.

Putas, cerdas, lesbianas, a la cocina-rekin hasten da udaroa. Txistu eta txilubitu. Mmm... itxura ederra aurtengoak ere...! Garrasiak, bultzadak, botila jaurtiketa... Eta ororen artean, iseka ustekoetan iseka gorena, garaiaren lagin bete-betea, giroaren neurgailua, oihu eta lerde artean harro irteten den hitz hori, kontzeptu hori: feas. Feas más que feas!! Esanguratsua. Gizarte eredu bat bi harridura ikurrekin. Nahita ere ezingo litzateke hitz xumeago bat aurkitu bekatu hain ikaragarri baten adierazteko, emakumea itsusi izatea alajaina! Desberdinagatik itsusi. Hori da espresibitatea eta indarra f horrena! Baina euria eta ederra ez du denen gustura egingo gero ere. Eta ez beza.

- Zaude isilik, zu ez zara hemengoa! Eta...

- A, bai bai noski, arrazoi duzu. Ni ez naiz hemengoa. -Halaxe entzuten da sarri sarri Irun alde horretan.

Entzuten zen eta da. Sarri Sarri. Doinu zaharrak berri; egun ere, festetan eta bestetan aireari ostikoka dantzan. 20 urte gero. 20 urte Martuteneko ihesetik. Bafleak txikitu, kartzelak handitu, eta Tenporen arabera hurren urteak urteurren segitzeko tankera. Deserriak segitzen duen bezala deserri. Eta kantaldi osteko oihu haiek: beste bat, beste bat... -kantuari? ihesari?- ...beste bat, beste bat... diskoetako abestien amaieretan bezala pixkanaka apalduz-apalduz.

- Baina, zer diozu, ni ez naizela hemengoa?! Ni hemengoa naiz! Nongoa? Emakumea. Han izanik hona naiz. Eta bertan izanik, ezin izan.

Eta diskoetako abestien hasieran bezala pixkanaka ozenduz-ozenduz oihu haiek berak ...otra, otra! berriro uztailak zazpi, eta ...otra otra! 20 urte gero. Txupinazoa Iruñean.

"Gaurko euskaltzaleek maiteen duten kontsigna ‘Euskaraz bizi’ delako hori da", -I. Segurolak dio- "D ereduko bizimodu bat aukeratzea da kontzientzia izeneko poliziak bere buruarentzat egiten duen aukera bat, deliberatuki. Baina hizkuntza ideien mundutik hagitzez beherago dabiltzan ‘barrengo koskorretatik’ ateratzen da erraz eta gozo, edo bestela ez da ateratzen. Eta kontzientziako poliziak euskaltzalearen baitan, ordutegi jakinean bakarrik egiten du lana eta ezin harrapatu ditu jolas-ordu guztiak, edo estualdiak, edo oihu egin beharreko orduak, onerako eta txarrerako samurraldi gordinenak, edo ostiaputako amorrazioak". Konforme. Eta horiek horrela ere, eskaparaterako egiten den euskaratxoa, beste bat! beste bat! itxuragatiko apurño hori ere, ura! ura! hori ere ez egitea, haurrak erdaraz entzutea bezain mingarri niri. Eta nahiago nuke esan: hala hobe, hala egiago. Baina otra otra! agua agua!-k min. Eta aurrerantzean zaparradak ugalduko direla diote Tenporek, erdarazko listu-zaparradak.

Listuaz gain txanpaina, zerbeza, kalimotxoa eta zernahi tanta likatsu ari du burutik behera. Gora San Fermin! Anabasa popularra. Desfasea udaletxeko programan. Eta edan eta hautsi eta zoratu. Baina ez sinesgarri. Forma-apurtze legezko bat, burugaltze arautua, disidentzia teledirijitua, lekuan eta orduan egina. Ez da gauza bera jaiaren berezko desinhibizio zoroa, eta poseagatikoa, "tokatzen delako" egina. Itxurakeriazko alegria bat.

Horretaz badakite 15 urteko neskatoek. Horretaz, "tokatzen delako"z, gehienok jakin dugu hamabost urterekin. Onartuak izan beharraz. Eta neskatoek bereziki. San Ferminetakook ere, desfasatu behar bada, eurek desfasatuen; zikin behar bada, eurek zikinen; ero behar bada, eurek eroen; eta garrasi behar bada, eurek ozenen... eta... -bost urte geroago-... bultzatu behar bada eurek zakarren, eta iseka behar bada, eurek gogorren, eta botilarik jaurti behar bada eurek zuzenen... -Ekainaren 30ean bezala uztailaren 7an. Eta aurrerako ere itxura bera giroak-. Inork ez du feas! izan nahi.


ASTEKARIA
2005eko uztailaren 31
Azoka
Azkenak
2025-04-07 | ARGIA | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Astelehenean deklaratuko du Amaia Zabartek, eta buruan ostikoa eman zion ertzainak dio “estropezu” egin zuela

2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude