Foronda Europako gailurrean

  • Miarritzekoak izan ezik, zein apaldu egin baitzen zertxobait, Euskal Herriko gainerako aireportuek (Foronda, Hondarribia, Loiu eta Noain) beren errekorra hautsi zuten merkantzietan eta bidaiarietan, 2004. urtean. Goratze hori gure ekonomiaren iazko hazkundearen beste adierazgarri bat da: Hegoaldean, esate baterako, %3tik gora hazi zen. Bost aireportuak kontuan hartuta, 48.500 tonatik gorako karga-bolumena erregistratu zen, eta Forondako aireportuak hartu zuen gaina merkantzien trafikoan: 43.000 tonatik gora ibili zen. Bidaiarien joan-etorriari dagokionez, ia bost milioi pertsona kontatu ziren. Horretan Loiu da nagusi: ia hiru milioi eta erdi pertsona erregistratu zituen.

2021eko uztailaren 19an

Horrelaxe da, bai. Euskal aireportuetan barrenako merkantzia-trafikoaren errekorrak Foronda du habe. Euskal Herrian, merkantzien aireportu bilakatu da; Europan, garrantzitsuenetako bat da merkantzia hilkorren eta animalien trafikoan. Ez da harritzekoa Espainiako estatuko portu garrantzitsuenetakoa kontsideratua izatea (are Europakoa), zeren aireportu horren terminalak mundu osoko milaka eta milaka arrain tona hartzen ditu. Forondako biltegietatik Euskal Herriko edo Espainiako beste zeinahi portutik baino arrain tona gehiago pasatzen dira.

Aurreko urteetako datuak ikusita, errekorra ispilatzen du euskal aireportuetan 2004an izan zen merkantzia-trafikoak. Forondako, Hondarribiko, Loiuko eta Noaingo aireportuek 48.071 tona gestionatu zituzten guztira; hau da, aurreko ekitaldian baino %8,6 gehiago. Aipatutako tona horiei gehitu beharrekoak dira Lapurdiko Miarritzeko aireportuari dagozkionak: azken datu ofizialak 2003ko ekitaldikoak dira, eta 301 tona daude kontatuak.

Arabako Forondako aireportuak bultzatu du gure aireportuetan merkantzia-trafikoaren hazkundea. Foronda, izan ere, igarobideko merkantziak alde batera utzita, errekor propioa haustera heldu da: 43.683 tona hartu zituen guztira. Zenbateko hori %8,8 igo da 2003ko ekitaldian, zeinetan 40.155 tona erregistratu baitzituen. Eta, egia esan, 2002ko errekorra ere gaindituta utzi zuen: urte horretan, 42.482 tona erregistratu zituen. Bolumen totalaren ia %60 paketeria edo «courier»-a izan zen, eta %30 eta %35 bitartekoa produktu hilkorren mugimendua. Gainerakoa orotariko karga izan zen. AENAren datuen arabera, 35.376 tonako bolumena, trafiko osoaren %80,98, Espainiako estatuz kanpoko operazioei dagokie. Datu bakarra Forondako merkantzia-trafikoaren hazkundea abalatzeko: 1993an, 427 tona bakarrik mugitu zituen; 1995ean, 13.783 tonara iritsi zen, eta, hortik aurrera, gora egin izan du.

Euskal aireportu horren merkantzia-trafikoaren hazkundeak Forondan operatzen duten konpainien (DHL, TNT, Decoexsa, British Airwaiys...) errendimendu onarekin du zerikusia, eta orobat Federal Express eta Air Canada enpresa berriak tartean sartu izanarekin. Azkeneko horrek Mediterraneotik berdurak eta begetalak kargatu nahi ditu Forondan, Ipar Amerikara esportatzeko. DHL, berriz, Forondako bere instalazioak handitzeko asmoan da: beste nabe bat eraikiko du 12.000 metro koadroko gainaldean, bulegoak eta lurreko kargarako 12 kai hartzeko. DHL enpresarentzat, Foronda zubi natural bilakatu da, hazten ari diren Afrikako eta Hego Amerikako merkatuentzat.

Decoexsaren instalazioak, Europako bigarren terminala dira produktu hilkorren kargaren rankinean. Enpresa horrek 9.500 metro koadroko eremua dauka soil-soilik produktu hilkorretara bideratua, eta eguneko 24 orduetan operatzen du urte osoan. Produktu hilkorretan -arraina eta mariskoa bereziki- eta animalia bizietan, milaka tona pasatzen dira terminal horretatik, jatorriz, besteak beste, Hego Afrikatik, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Txiletik, Brasildik, Argentinatik eta Mexikotik datozenak.

Besteek karga gutxi mugitu zuten

Gainerako euskal aireportuek merkantzia gutxi mugitu zuten 2004an. Loiuk, hala ere, %8,9ko igoera izan zuen -4.000 tona baino zerbait gehiago, guztira-. Hondarribikoak 115 tonako trafikoa izan zuen eta Noaingoak 119koa. Miarritzeko aireportuak 176 tona mugitu zituen; hau da, 2003an baino %41,45 gutxiago -301 tonako bolumena guztira-. Aipatu ditugun merkantziako zenbateko horiei guztiei gaineratu beharrekoak dira korreo postari dagozkionak. Forondakoan, 1.260 tona egin zituen korreoak; Hondarribikoan, tona bat bakarrik, eta zertxobait gutxiago Loiukoan.
Aurtengo apirilean dotazio berriak iragarri dira Noaingo aireporturako. AENAk 57 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako aireportu horretan, hurrengo bost urteetan. Azpiegiturak hobetzeko asmoa dute, eta oraingoak handitzekoa eta hobetzekoa. Inbertsio hori tarteko, posible izango da urteko bi milioi bidaiari baino gehiago hartzea, kapazitate handiagoko aireontzien bidez.

Bost milioi bidaiari, Loiu buru dela
Ia bost milioi pertsona igaro ziren 2004. urtean gure bost aireportuetan. Arabako eta Lapurdiko aireportuetan ez beste guztietan egin zuen gora trafikoak. Nolanahi ere, Bizkaiko aireportuak izan zuen goratze handiena: 3.395.773 bidaiari hartu zituen guztira (ikusi grafikoa).
Etorkizunari begira, Espainiako aireportuak kontrolatzen dituen AENA erakundearen 2010era begirako prospekzioko estudioek diote Hegoaldeko lau aireportuek 1.500.000 pertsona inguruko hazkundea izango dutela. Datu horri 2010erako Miarritzeko aireportuan gerta daitekeen igoera gehitzen badiogu, bi milioi ingurukoa izan daiteke bidaiarien igoera Euskal Herriko bost aireportuetan. Loiuko aireportuan jazoko da igoera handiena: orain baino 1.274.000 lagun gehiago hartuko ditu, eta 4.670.000eko zenbatekora helduko da. Loiuren ondotik, Noain ageri da: 70.500 bidaiariko igoera aurreikusi diote, eta 390.000 lagunera helduko litzateke. Hondarribikoan, 64.460koa izango litzateke igoera, eta 360.000 bidaiariko kopuruan geratuko litzateke. Forondakoak 35.000 bidaiari gehiago hartuko lituzke, eta 130.000ko kopuruan ibiliko litzateke 2010ean. Ez dago Lapurdiko Miarritzeko aireportuari buruzko daturik 2010. urteari begira, baina aurreikus daiteke milioi bat bidaiaritik dezentez gorago ibiliko dela garai horretan.


Azkenak
Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Eguneraketa berriak daude