2010ean arropen erdia txinatarra izan daiteke


2007ko otsailaren 21ean

Europar Batasunak eta AEBek, neoliberalismo basatiaren predikatzaileek, eta hortaz, ekonomia globalizatuaren baitako erabateko liberalizazioaren predikatzaileak diren horiek, ez dute onartzen beraien herrialdeak Txinaren hainbat produktuz gainezka egotea -nahiz eta Txina ere Munduko Merkataritza Antolakundeko (MMA) kidea izan-, eta hori saihesten saiatzen ari dira zergez baliatuz. Euskal Herria ere ez dago egoera horretatik at, eguna joan eta eguna etorri, etengabe ari baitira txinatarrak dendak jartzen. Denda horiek, aldian behin, ehungintzako produktuz eta zapatez betetako poltsa handiak jasotzen dituzte Txinatik, gero hemen saltzeko. Esate baterako, Bilbon, Ametzola plaza inguruan, Txinako ehungintzako produktuak eta zapatak jasotzen dituzten hamabost denda zabaldu dituzte azken hilabeteetan.

Horrek dakarren arazoa ikusita, Txinak zenbait produkturen esportaziorako tarifak igoak zituen, %400 kasu batzuetan, Europako eta Amerikako Estatu Batuetako merkatuetan ehungintzako produktu txinatarren saturazioa murrizteko asmoz. Hala ere, Txinako produktuek merkatuetan eragindako saturazioa ikusita, EBk eta AEBek ere ehungintzako eta jantzigintzako hainbat produkturi kuotak ezartzeko prozedura iragarri zuten. Txinako Gobernuak, ehungintzako 81 produktu motaren esportazioari muga zergak kenduko dizkiela erantzun zuen joan den maiatzaren 30ean. Txinako Merkataritza ministroak azaldu zuen Txinak ez dituela "bi aldiz" zigortuko ehungintzako bere enpresak, batetik produktu txinatarrak esportatzeko muga zergak ezarriz eta bestetik EBk eta AEBek produktu txinatarren kuotak murriztuz.

EBko Merkataritza komisarioak, Meter Mandelsonek, bere garaian adierazi zuen 2010ean Txinaren esku egongo zela ehungintzako munduko salmenten %50; orain salmenten %20 da. Datu guztien arabera, bete egingo da iragarpen hori.

Txinaren lehiak ito egiten du Europako industria

Txinatarren lehiak hondamendira darama Europako ehungintzaren industria. Hala diote Europako patronalek. Lehen oso liberalak eta merkataritza librearen zaleak ziren patronal horiek berak, orain, neurri protekzionistak eskatzen ari dira euren gobernuei eta baita Europako Batzordeari ere. Hondamendi hori esplikatzeko, txinatarren soldatak alderatzen dituzte beraien enpresenekin. Txinan 20 milioi pertsonako ejertzitoa dago hilean 100 euroko soldata irrigarriaren truk jo eta su astean 60 ordu lanean aritzeko prest. Europakoak baino hogei aldiz soldata merkeagoak dituzte. Gainera, Txinak lehengaietan daukan aberastasuna gehitu behar zaio horri, kotoia adibidez. Espainiako Estatuan, esate baterako, emakumezko langileek -batez ere emakumezkoak dira ehungintzan lan egiten dutenak- kasurik onenean 700 euro jasotzen dituzte astean 40 ordu lan eginda. Baina oro har zenbateko hori txikiagoa izaten da, 450 eurokoa kasu batzuetan, oso sektore kaltetua da eta. Zenbatekoak txikiak izanik ere, soldata horiek handiegiak dira fabrikatzaile txinatarren prezioei gailentzeko.

Espainiako Estatuko fabrikatzaileek diote, azken lau urteotan jadanik 34.000 lanpostu eta 665 enpresa desagertu direla. Gaur egun 243.000 pertsona eta 7.000 baltzu inguru dabiltza arropagintzan -horietatik 400ek gama altuko arropa egiten dute-. Patronalen esanetan, Txinatik etorritako inportazioen erabateko liberalizazioak bizkor hondatuko du sektorea.

Alarma piztuta

Txinako eta Espainiako ehungintzak aurtengo lehen hiruhilekoan izandako zenbakiek piztarazi dituzte alarma guztiak. Koadroan ikus daitekeen moduan, Espainiako Estatu osoa kontuan hartuta, erraldoi asiarrari hamaika bider galtza gehiago erosi zitzaizkion 2005eko hasieran; hamabi milioi galtza pare. Zazpi bider jertse gehiago erosi zitzaizkion 2004ko garai berean baino. Bistan denez, ikusgarria izan da gehiketa, baina are deigarriagoak dira prezioen jaitsierak: Txinatik etorritako emakumezkoen alkandorak 6,13 eurotan saltzen ziren iaz. Aurtengo urtarrila eta martxoa artean, berriz, batez beste 2,4 eurotan saltzen ziren, hau da, hamabi hilabeteren ondoren %60 merkeago. Arazo hau ez da Espainiako Estatuan bakarrik gertatzen, Portugalen, Frantzian, Italian eta Europako beste hainbat estatutan ere buruhauste berbera dute.

Neoliberal basatien protekzionismoa
Neoliberal basatiei -horrela deitzen zaie orain kapitalista peto-petoei- igartzen zaie norbaitek beraien interesak eta negozioak ukitzen dizkietenean. "Protekzionismo" hitzaren edukia batez ere sozialisten hiztegikoa da. Kapitalistak, filosofia komunista eta sozialistaren etsai porrokatuak, beti egon izan dira liberalizazio basatiaren alde, pribatizazioaren alde... Kapitalismo europarraren eta estatubatuarraren zerbitzura dagoen Munduko Merkataritza Antolakundeak (MMA) orain printzipio horiek merkataritzako harremanetan aplikatu dituenean, ordea, neoliberal basati berriek arriskuan ikusi dituzte beraien negozioetako batzuk, asaldatu egin dira, eta beti arbuiatu izan duten estatu protekzionista eskatzen dute orain. Horixe gertatzen ari da Txinak Europa eta AEBekin dauzkan merkataritzako harremanetan. Orain ehungintzaren sektorean gertatzen ari da eta bihar automozioarenean gertatuko da.

Ehungintza sektoreko patronal nahiz sindikatuek babes neurriak eskatzeko ematen duten arrazoia da Txinaren lehia "bidegabea eta iruzurtia" dela. Beraien enpresak gizarte eskubideak errespetatzen dituzten paradisu fiskalak bailiran, patronal eta sindikatu europarrek salatzen dute Txinan ez dagoela lan kontrolik, ezta ingurumen kontrolik ere, kasu gehienetan lan baldintzak penagarriak direla, grebak debekatuta daudela eta abar. Besteak beste argudiatzen dute 1994an ehungintzaren sektorea liberalizatzeko egutegia onartu zenean ez zela aurreikusi 2001ean Txina MMAn sartuko zela. Protekzionismoaren aurkakoek erantzun diete trantsizioko hamar urte izan dituztela lehiatu ahal izateko prestatzeko eta denbora hori ez dutela eraberritzeko erabili.


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude