Ur berak mugitutako ingeniaritza


2021eko uztailaren 20an
Gure ibaiak, itxuraz, ez dira batere indartsuak. Baina egoki bilduz eta jauzien indarra baliatuz, turtukirik handiena biraka jartzeko gai dira. IX. menderako jabetuta zeuden horretaz euskaldunak, ordukoak dira erroten lehen aipamenak. Uraren indarraz alea ehotzen zuten etxez josirik zeuden ibaiak: 1802an Gipuzkoan 405 errota zeuden, Bizkaian 716, Araban 83 eta Nafarroan 217. Burdinolek eta argindar-etxeek uraren erabilerarekiko logika bera dute: Irin-errota batzuk argindar errota bilakatu ziren XX. mende hasieran. Burdinolen inguruan ere errota mordoa aurki dezakegu, denek ur bera bueltaka darabiltela.

XIII. menderako hasi ziren lehen burdinola hidraulikoak. Teknika garatuz, XVI. mendean lortu zuten produkzio maila gorena: 200dik gora burdinola zeuden Bizkaian eta 117 Gipuzkoan. Europako burdin produkzioaren %6-12 artean Euskal Herriko burdinolek ateratzen zuten. Baina XVII. mendean, Ingalaterran teknika berriak sortzean, krisia etorri zitzaien, eta XVIII. mende hasieran bertako burdinolak erabat galdu ziren, ikatz minerala erabiltzen zuten labe garaiei leku eginez. Agorregiri buruzko lehen datua 1740koa da eta 1754an garai hartarako puntakoa zen sistema eraiki zuen (ikus koadroa) Laurgaingo Jauntxoak, ahalik eta ur gehien bildu eta urari etekinik handiena ateratzeko. Burdinolak hiru erreken urak 2 presetan biltzen ditu eta 2 kilometro luzeko kanal sistemaz deposito edo andapetara ekartzen dira. Ingeniari lan handia eginagatik, berehala itxi zen burdinola, hipotesietako baten arabera, ur falta medio.


Oñati autosufiziente egiten duen argindar-etxea

Funtsean sistema eta logika bera erabiltzen du Oñatiko Olate argindar-etxeak, baina 200 urteko burulana eta Alemaniako ingeniarien laguntza dago Agorregikoaren eta honen artean. Unión Cerrajerak sortu zuen sistema osoa 1920 inguruan, errepiderik ez zegoen garaian, sarrailagintza eta Arrasateko zenbait etxe hornitzeko. Oñatiko udalak 1988an erosi zuen 850 milioi pezetaren truke. Agorregikoak 2 kilometro kanal zituen bezala, Oñatiko sistemak hamaika errekastoren emaria biltzen duten ehunka kilometro kanal eta hodi ditu, baita 900 metroko tunela ere. Ura hiru depositotan biltzen da: Zapata edo Aitzgain, Saratxo eta Jaturabe. Sensore sistemari esker, ura dagokion mailara iristean bakarrik jartzen da martxan argindar-etxea, eta mailaz jaistean bakarrik ixten da. Ur depositoetatik argindar-etxera lau saltotan etortzen da ura, hodi bidez: Olate, Saratxo, Aitzgain eta Arantzazu. Eta burdinolako logika berarekin, turbinek uraren presioaz argindarra sortzen dute. Jauzian ere badago burdinolarekiko aldea: Agorregiko jauzi handiena 10 metrokoa bada, Olateko jauzi handienak, Aitzgainekoak, 430 metroko desnibela du. Berau da, ur gutxiena izan arren, indar gehien ematen duena, produkzio osoaren %50. Argindar-etxeak 2.500 litro segunduko erabiltzen ditu eta 9 milioi kilowatt sortzen, Oñatiko herriaren argindar kontsumoa hornitzeko adina.

Burdinolak ikusgai

Agorregi. Pagoeta parkea, Aia.

Uztailean eta irailean: Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.
Abuztuan: Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.
Bisita gidatuak: Burdinola martxan jartzen da ostiraletik igandera 11:30etan. Telefonoa: 943835389.



Mirandaola. Legazpi.

Egunero dago irekita 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:30etara. Igandetan goizez bakarrik irekia.
Bisita gidatuak: Astez, txanda hartuta. Igandetan martxan jartzen da burdinola 12:30etatik 13:30etara. Telefonoa: 943730428.



El Pobal. Muskiz.

Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Igandetan goizetan irekita.
Bisita gidatuak ordu puntuetan. Burdinola martxan larunbatean jartzen da, 12:00etan. Telefonoa: 629271516.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude