Itsas arkitektoak

  • Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) portura hurreratuta, antzinako ontziak aurkituko ditugu kulunka. Albaola elkartea (1998an sortua) ari da Euskal Herriko itsas ondarea suspertzen. Hemengo itsasontzien tipologia aztertu, eraiki eta nabigatu egiten dute. Arraunerako ez dagoelako eliteko kirolari, ez gazte izan beharrik, 20tik 60 urtera arteko 50 gizon-emakume elkartzen dira.

2021eko uztailaren 27an
Historia liburutan maiz irakurri dugu euskaldunek vikingoei edo normandoei ikasi zietela nabigatzen. Mito horrekin ez dator bat Xabier Agote, Ontziolako kidea: «XVI. mendeko euskal itsasontzien aztarnak aurkitu dituzte kanadiarrek, eta konturatu dira mende horretan behintzat oso garrantzitsua izan zela hemengo itsas historia, bertako teknologiarekin egiten zirela ontziak, eta hemengoak kopiatu zituztela beste batzuek». Izan ere, bertan baldintza ezin hobeak zeuden ontzigintzarako: materialerako harizti aberatsak eta burdinik onena; kosta mareaduna »itsasontziak egiteko eta botatzeko oso lagungarria»; eta Europarekin harremanetan jartzeko kokapen egokiena.


Olatu eta haizeen araberako egitura

Hemengo itsasontzien arkitekturaren ezaugarriak haizeak eta olatuek moldatu dituzte: Haizea ez denez batere egonkorra, batez ere arraunean mugitzen ziren, eta besoen indarrari etekinik handiena ateratzeko ontzi estu eta arinak behar ziren. Portuetako sarrerak oso sakonera txikia zutenez -horrek sortzen ditu olatuak-, ontziek zapalak izan behar zuten. Albaola elkarteari esker, ontzi hauek bizirik ditugu egun. Nola berreraikitzen dituzte ontziak?


Liburuetatik uretara

Itsas arkeologiaz aztertzen dute nolakoak ziren iraganeko ontziak eta ondoren, jatorrizkoa bezalakoa eraikitzen dute ontziolan: material eta teknika berekin. Egun zurezko ontziak eraikitzen dituen bakarretakoa da eta bertan jendea formatzen dute. Egindako ontziak ureratu, eta dinamizatzen dituzte, lau modutan. Batetik, arkeologia experimentala eginez: Badakigu nolakoak ziren antzinako ontziak, baina nola nabigatzen zuten praktikan ikusten da ondoen, zer abiadura hartzen zuten, nolako belak zituzten -irauten ez dutenez, arkeologoek ezin izaten dute zehatz jakin hauen forma-... Bestetik, Itsas ondareaz gozatu nahi duenari aukera ematen diote nabigatzeko, kontuan hartuz elkartea dela, ez aisialdi taldea, beraz, ez da diruz ordaintzen arraunean egitea, talde lanetan parte hartuz baizik. Gainera Euskal Herriko itsas ondarea ordezkatzen dute foroetan, topaketetan parte hartuz. Adibidez, Bretainiara joaten dira bi urtez behin, non mundu osoko 2.000 itsasontzi tradizional elkartzen diren. Aurten Cambados (Galizian) egon berri dira, eta itsasontziz itzuliko dira Pasaiara, uztailaren 24an. Azkenik, espedizioak antolatzen dituzte, esaterako, larruzko txaluparekin Vigora joan ziren, Irlandari bira eman zioten belaz eta arraunez...

San Juan galeoia
Ontziolan egingo da hurrengo urtean. Hobekien kontserbatu eta aztertutako XVI. mendeko ontzia da. Pasaian egin eta Kalifornian ainguratuta zegoela hondoratu zen, oso sakonera gutxira eta horri esker mantendu da hain ondo. Munduko urpeko itsas ondarearen ikur izendatu du UNESCOk. Galeoia 23 metro luze izango da eta bere kila 16 »pieza bakarrekoa». Argi indarrik gabe egingo dute lan, orduan bezala.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude