Gatzaren herrietan

Gesaltza Añana herria bitan banatuta dagoela esan daiteke: 200 biztanle ere ez dituen herritxoa eta Gatzaren Harana, 111.000 metro koadroko azaleran zabaldutako gatzagak. Paisaia bitxia da, ezin esan ederra denik, ia larrain guztiak (gatz terrazak) abandonatuta baitaude eta itxura tristea dute. Muera edo Terrazos izeneko ibaiak dakarren ur gaziko iturburua 822. urtean baliatzen zutela jasoa dago izkribuetan. 1.000 urte baino gehiagoan ur gazi hori erabili dute gatza ateratzeko. 1.000 urte baino gehiago iraun duten gatzezko terraza distiratsuek 40 urtean behea jo dutela adierazi dute EHUko Arkitekturaren Arkeologiako Ikerketa Taldekoek. Gesaltza Añanako gatzari jada ez zioten etekin ekonomikorik ateratzen eta gainera, betiko larrain horiek konpontzeko porlana erabiltzen hasi ziren. Betiko egurrezko, lurrezko, harrizko egitura erortzen hasi zen, porlanak gehiegi pisatzen zuen eta larrain arteak hondakinez bete ziren. Gatzgile gehienek lana egiteari utzi zioten eta larrainak urik gabe, gatzik gabe, distirarik gabe geratu ziren.

Alabaina, Gatzaren Harana bisitatzeak merezi du dagoen dagoenean ere. Eta abuztuaren 1etik aurrera paisaia abandonatua ikusi eta ogibide galduaz jakiteko aukera izango da bisita gidatuei esker. Izan ere, Gesaltza Añanako Gatzaren Harana monumentu historiko izendatuta dago eta Arabako Foru Aldundiak zaharberritzeko plana prestatuta dauka: 20 urtean 20 milioi euro inbertituko ditu. Bainuetxea eraikiko dute herrian, Gatzaren Bulebarra ere bai: larrainen alboko eraikin batzuk eraberritu eta fundazioa, erakusketa gela eta gatza ekoizteko eta saltzeko biltegia egingo dituzte. 5.648 larrainetatik 1.369 larrain ekoizpenerako erabiliko dituzte. Urtero 88 tona gatz atera nahi dute eta kiloa 2,1 eurotan salduko dute. Haranaren behealdean 500 lagunentzako auditorioa prestatuko dute, larrain abandonatuetan 600 eguzki plaka ezarriko dituzte eta ur gaziaren alde terapeutikoa baliatu nahian, oinak bustitzeko prestatuko dituzte hainbat larrain.

Arabako Foru Aldundiak antolatu dituen bisita gidatuekin jada desagertu den ogibidea imajinatu ahal izango dugu eta baita larrainen distira, zuritasuna ere. Urte batzuk barru paisaia eroriak, utziak, beste itxura bat hartuko du, eta garai bateko gatzaga biziberrituko ez bada ere, larrain askotan gatza eguzkitan etzanda ikusiko dugu gatzgileak otarrera noiz jasoko zain.

Leintz Gatzagako gatza dorlan
Gatz ura gatz ura da toki guztietan, baina gatza uretik banatzeko moduak bat baino gehiago dira. Gesaltza Añanan eguzkiari begiratzen zioten gatzgileek, «langilerik finena»ri, eta borobil-borobil, indarrez jotzen ikusita asko pozten ziren. Hark lurrinduko zuen ura eta urre zuria terrazan etzanda utzi. Leintz Gatzaga herrian ere, gatz ura zeraman iturburua aurkitu zuten; 947. urteko izkribuetan behintzat gatztegia agertzen da. Gipuzkoa muturreko herri honetan ordea, eguzkiak ez zuen lan gehiegirik egiten eta gatza uretik banatzeko dorlak (pertzak) erabili zituzten. Etxe bakoitzak pertza bakarra zuen eta han berotzen zuten ur preziatua. Giro beroan, lan gogorrean, emakumeak aritzen ziren gehien. Ehunka urtetako eboluzioaren ondoren 1972an itxi zen azkeneko gatz lantegia. Orain, herrian dagoen Gatzaren Ekomuseoan ikas daiteke gatza ateratzeko prozesua.


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude