Hitzen itzal


2021eko uztailaren 28an
ARGIA sortu zenetik euskara zenbat aldatu da? Azterketa soziologiko batek zenbaki asko erabili beharko lituzke, konparaketa ugari egin, orduan ez zeuden faktore berriak kontuan izan… Azterketa linguistiko batek kalitateari begiratuko lioke eta orduko eta gaurko euskaren artean dauden desberdintasunak, luiziak eta mailak begiratuko lituzke, batua baino lehenagoko eta ondorengo euskaren arteko erkaketa egin, euskalkien osasunaz hausnartu...

Erruz ikusi ditugu horrelako saio eta interpretazioak, erruz ikusten segituko dugu. Hala behar du. Egiten ez den azterketa baten harira lotu nahi nuke, ordea, nire gaurko lerroon jardunbidea. Zera jakingo nuke nik gustura: orduko hizkeraren eta gaurkoaren artean ze aldaketa ideologiko gertatu dira, ze mundu desagertu zaizkigu, nolako esparru berriak sortu ditugu, hainbat eta hainbat hitzen esanahiak nolako bidea egin du, zenbateraino eraikitzen ari gara hizkera zuzenagoa edo zenbateraino ari gara hitzak erabiltzen errealitatearen estalgarri edo mareagarri...

Iragan mendearen hasieran gurdia bidetik edo trena errailetatik ateratzeari iraultza deitzen zitzaion. Indarkeria hitzeko keria horren arbuiorik ez du erakusten armak hartzearen alde dagoenak… Oraindik bada alderdia esaten segitzen duenik alderdi faltarik ez dagoen herri honetan. Gaur ez da atzoko gauza bera euskaldun hitza edo gizonki azaldu hura. Garai bateko bizi-alargun batek ez zuen dibortziaturik ezagutzen, banandu, berriz, borrokan ari zirenak egiten genituen. Gizaki eta andreki guztiak zioen Mendiburuk, baina gaur andre-gizonen multzoa -pertsona- adierazteko erabiltzen dugu gizaki hitza eta andreki desagertu egin da. Ikasi dugula dirudi -dirudi diot- etxeko lanak eta etxekoandrearen lanak ez direla gauza bera. Denok dakigu gazte batek nola ulertuko lituzkeen Orixeren "ezpainez urrupatzen zun xorta bat" edo "txorta eztia" espresioak. Zer esaten dio atzo goizeko hiztun bati eta gaurko azken orduko bati euskaldun fededun espresioak?

Hitza gertakari historikoa da, denbora jakin batean hartzen du bere egitatea. Baina hitza, ororen gainetik, giza ekintza bat da. Ez da xaloa: Rilke eta Goethe irakurtzen zituzten Auschwitz-eko arduradunek.

Boterearen bozgorailu ugariek -hedabideek, publizitateak, kontsumoak- arrunkeriaz janzten dituzte eta zehaztasun faltarekin mozorrotzen komeni ez zaizkien hitzak. Botereak sekula ez du hizkuntzaren erabilerarekin egiten dituen albo-kalteen ardurarik izan.

Boterea esaten dugu. Gurean, ordea, hizkuntzari dagokionez, ez dugu botere tradizionalaren zama bakarrik jaso. Botere armatuak ere egin -egiten- ditu bere albo-kalteak, eta ez txikiak. Hiztun jantziok hizkuntzaren botere nabarmena osatzen dugu. Aipatu beharra dago euskararen itxurak egiteko erabilera, fatxada txukun bat erakustea beste helbururik ez duena, eta hitz jokoak argi salatzen duena: fatxada fatxa da.
Baina hala ere...

Goetheren Fauston Mefistok:

- "Eutsi batez ere hitzari! Hitza da, izan, ate ziurrenak zabaltzeko giltza, jakintzaren tenpluan sartzeko baimena".

Hala da. Baina hitza da krimenaren estolderietan sartzeko giltza ere. Nork nor erasotzeko, menperatzeko, zapaltzeko armarik behinena da hitza. Geure neurriko errealitatea eraikitzen dugu hitzaren bidez. Hitzek egin dute posible urteotako gure tragedia, hitzak behar ditugu tragedia hori esplikatzeko.

"Ai, eskura banitu esaldi ezezagunak, espresio estrainioak, inoiz erabili ez den hizkera berri bat, errepikapenik gabea, gastatu eta mindutako hitzik gabea, antzinatik hona herdoilik erantsi ez zaiona...".

Gezurra badirudi ere, hitzok Kristo baino bi mila urte lehenagokoak dira: Khakheperresenb izeneko eskribau batek idatzi zituen Egipton.


ASTEKARIA
2005eko uztailaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Eguneraketa berriak daude