Damaso Intza Zeruko ARGIAko lehen zuzendariari egindako azken elkarrizketa


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
1919.ean sortu zuten Iruñeako kaputxino batzuk gure ARGIA honen ama Zeruko ARGIA, euskal kazetaritzaren habe zaharrena. Sortzaile den Aita Intzagana goaz. Eguzki galdapean Iruñeako Errotxapean dagoen komentuan aurkitzen duzu elbarrientzako aulki horietako batean eserita, bakar bakarrik terraza batean, ikusten ez duten begiak zabalik, ia osotoro gortua, hizketan hasi ahala lerdea ahotik abitora, negarrezkoak ez, gaitzak sortutako malkoak begietan, dardarrez eskuak, aurpegi zimela, ahots eztia, galdera bat egin eta erantzuna zeharo bestelakoa, Kubako gerra galtzerako 13 urte beteak. Ezin euskara batua eraman, gipuzkera kuttun.
Euskal kazetaritza aipatu eta, aldizkaria erlijioarekin lotuko beti berak, Zeruko ARGIA Euskal Herriko kristauentzat. Eta konturatzen zara pelikula diferentean bizi zaretela, bai, pelikula diferentean, baina...

Zu, Damaso, Zeruko ARGIA aldizkingiaren sortzaile zaitugu.
Artean ez geneukan euskaraz Irugarrengo frantxiskotarra deitzen zena besterik, 1911.ean sortu zena, zortzi orrialdekoa, hori besterik ez genuen euskaraz Euskal Herriarentzat, eta ikustean aldizkingi hari horren harrera ona egiten zitzaiola bazter guztietan, ia Euskal Herri osoan, uste dut 5.000 harpidedun, beste zerbait egiteko asmoa hartu genuen. Hura ez zen bakarka egina, alkartasun bat zen Irugarrengo frantxiskotarra. Hura sailka bildurik egoten zen. Ikustean guztien artean horrenbeste maite zutela eta hain atsegin zitzaiela gure Buenabentura oieregiarrari gogoratu zitzaion egin behar genuela beste bat Euskal Herrian oraindaino izan ez zen bezalakoa, eta hori euskal abesti ta guzti, hilabetero, ta hala, hartarako Aita Buenabentura bera hasi zen alde batean eta bestean galdezka bere aita probintzialari nork lagundu nahiko zukeen gure lanbide horretan, eta ikusirik hain gogo onez hartzen zutela, ikusirik batzuk eta besteak eskeintzen zirela geren lanetarako, orduan gure aita honek egin zuen lehendabizikoan Irugarrengo frantxiskotarrarekin egin zuena.
Gure aita kaputxino katalandarrek orduko sorturik zeukaten Irugarrengo frantxiskotarra eta hori hain polita ikusirik, gure aita probintzial Kataluñan hazi hari erakutsi zion Buenabenturak eta honek: "gizona, ez nekien bagenuenik horrelakorik, baina guk egin genezake beste bat honetxen antzekoa" esan zion, "bai zera ta, nork?" "Aita Damasok eta nik" erantzun zion Aita Buenabenturak "eta beste batzuk ere badira, hartarako eskeintzen direnak". Orduan esan zuen aita probintzialak: "bueno, hori egin daitekela uste baduzu esaiozu Aita Damasori bera izan dadila zuzendari ta bertatik sor dezazuela aldizkingi hori, zuk ikusi zer egin nahi duzuen."
Eta bata ta bestekin hitz eginez Irugarrengo frantxiskotarra sortu zen Euskal Herria guztirako, hara.

Artean sortu gabea zenuten Zeruko ARGIA?
Bai, artean sortu gabea zen Zeruko ARGIA. Gero, gure xedea gertatu zen Zeruko ARGIArekin, Irugarrengo frantxiskotarra sei milataraino zabaldu zen Euskal Herrian eta hori ikustean gure Aita Buenabentura badator esanez: aizu, ikusi honako gure aita kaputxino gaztelarrek daukaten beste aldizkingi hau, El gran mensajero seráfico, begira zer polita den, ba hau bezain ona ta hobea egin behar dugu guk kaputxinoek Euskal Herrian. Nik esan nion: zoaz hortik, ez halako txorakeriarik esan, lehen hor gabiltza hirugarren ordenaren aldizkingiarekin hau dela ta bestea dela ta batzutan estu samar eta orain zera, berria, eta halako neurritako aldizkingia, ez horren ametsik egin. Baina Aita Buenabentura setosoa zen, bere asmo honetan iraunkorra eta joaten zaio gure aita Probintzial lehen izandakoari eta lehen Irugarrengo frantxiskotarra sortzea iritsi zuaneri eta erakusten dio kaputxino gaztelarrek egindako Mensajero seráfico hori ta esaten dio: begira zein aldizkingi ederra duten gure aita gaztelarrek, guk egin behar dugu beste bat hobea Euskal Herrirako.

Barkatu Aita Intza, zein zen Aita Buenabentura.
Hura zen nere lagun ikastaro guztietan, Oieregiko semea, maisu baten semea, bere aita maisu zen, gaztelarren aldizkingia bezalakoa egin nahi zuen. Gure herriak ez bait zuen Irugarrengo frantxiskotarra eta Jangoikozale sortu berria besterik. "Guk sor dezakegu 25 orrialdekoa hilabetero euskarazko abesti berri euskaldunak eman ditzakeena. Eskeini zaizkit Aita Donosti eta beste batzuk". "Zoaz ba Aita Damasorengana" agindu zion Aita Probintzialak "eta esaiozu nere borondatea dela eta bertatik bera izan dadila haren zuzendari", eta hortatik sortu ziren bi aldizkingiak, bestenaz ez ziren sortuko ez bata ta ez bestea. Zeruko ARGIA 19.ean sortu zen.

Gerran eta zer moduz?
Badakizu zuk ere, orduan ez genezakeen aurrerapenik egin, atzerapena etorri zitzaigun, eta euskara galtzeko bidea sortu zen, halaxe. Nere adiskideen artean odola isurtzen ikusi nuen, bai jauna, ARGIAren zuzendari zena adibidez, ez dakit nola deitzen zen, euskaldun bikainak eta edade onenean hil zizkiguten batzuren batzu. Bata Donostiakoa zen, ARGIA aldizkingiaren zuzendaria, ARGIA, Zeruko ARGIA ta gero sortu zuten han. Hil zuten zuzendari hori etxez etxe ibiltzen zen ARGIA saltzen, ARGIA saltzen zuten, baina Zeruko ARGIA utzi gabe.

Aita Intza, nola ikusten duzu mundua gaur egun. Gaztetan izango zenituen esperantza batzu, bete al dira?
Mundua beti mundu. Onik aski badu, baina gaitz nahikoa. Bestenaz garai hartarako polita genuen ba Gipuzkoa, gipuzkoera, gipuzkoera egiten nuen, hori baita euskalkirik zabalena eta ugariena ere nere ustez.

Minduta zaude euskara batuarekin?
Damuturik nago bai, euskalkiak behar dira. Euskara batuarekin zaildu besterik ez baitugu egin Euskal Herria, zer ugaritu du, zera sartu ditu, hainbeste ta hainbeste erdarazko hitz, edo frantsesetik hartuak edo españoletik, eta hori egin beharrean lehen esan dizudana egin behar zen, herriz herri Euskaltzaindiak ezarri euskaltzain bat hartarako, ta dihoala etxez etxe euskara hutsik hitz egiten duten etxetara eta hantxe saiatu lehendik bildurik dauden euskalkien bidez hitz eta zera berriak biltzen, hori da biderik egokiena eta erosoena.

Ikusiz gaur egungo ARGIA zer den irakurtzen al duzu?
Ez dut jarraitzen, "h" hori ez baitut batutzat hartzen, batasunaren arrastorik ez dut inon harrapatzen nik, batasunik eta irabazbiderik ez dut ikusten.

Osasunez nola zaude?
Daukadan adinean izan dezakedan hobekienik nere ustez, egia da orain aldian halako txorabio batzuk edo uste ez ditudan batzuk gertatzen zaizkidala, gaur goizekoa bezala, esan didate egin didatela omenaldi edo halako zerbait, Euskal Telebista eta Telenavarra egon omen dira, baina ni ez naiz ezertaz ohartu. Bestalde, katarroa ere nerekin daukat. Egunero nere garbialdiak egiten ditut, eztarriaren garbialdiak egiten ditut eta horri eskerrak irauten dut. Indar eginez heldu da berez halako eztul bat eta lehertzen da nere karkaxa, sail bat handia, jarraio, behin eta berriz eta horrela ateratzen da asko, asko, bat aspertu egiten da lan hori egiten, baina egunero gauerdian edo eguardi ondoan edo dena dela orduan batez edo biez hori egin dut nik aspalditxoan, horri eskerrak irauten du nere ahotsak. Nere eskuzapietara egunero lau bat aldiz botatzen dut karkaxa. Zikintzen baititut lau bat sudur zapi egunean. Itsua ere banago, ezin diezaioket eguzkiari zuzen begiratu nekatu egiten naiz, begiak itxi erazi egiten dizkit.

Lo ondo egiten al duzu?
Lo ona, bueno, holaxe, holaxe egiten dut. Baitare aspalditxo honetan amets asko.

Zein dira Aita Intzaren ametsak?
Alde askotarakoak dira, oi oi oi, ez daiteke esan.

Ezin daiteke esan? Kontaiguzu baten bat.
Gutxien uste duzun moetatik heldu zaizu amets bat, hain ederra. Izaten dudan ametsetako bat hau duzu, lurreko etxerik aberatsenetan saltzen diren euskal liburuak eta horren antzekoak, batzutan pilaka, Jaunak begien aurrean jartzen dizkit. Beste batzutan eliz handiak apainduri guztiekin, jo, baina nolakoak izaten diren eliz horiek, Jaungoikoak bakarrik asmatzen ditu ta aingeruek buru aurrean jartzen halako gauzak.

Aita Intza, zuk nola ikasi zenuen euskaraz idazten?
Euskara nik ikasi nuen jaiotzez nere gurasoak euskaldunak ziren eta denekin euskaraz aritzen nintzen. Irakurtzen euskaldun jakintsuen irakurketen bidez ikasi nuen. Jakin behar duzue nik euskara galdu nuela Tudelan lau urtez apaizgai egonda. Joan zitzaidan behin ama bisita egitera eta nik euskara ahaztuta izaki, hark, jakina, erdararik ez zekien, eta negarrez hura alkarri ezin ulertu geniolako. Herriko neskatxa bat harekin etorria zen beharrik, eta hari bidez ulertu genion alkarri. Ni Tudelara apaizgai eraman ninduen apeza euskalduna eta euskaltzale zen, eta joan aurretik esan zidan han nengoen bitartean ez gero euskara ahazteko, baina nik ahaztu egin nuen, eta handik urte batzuetara berriz alkar ikusi genuenean gogora erazi zidan orduan esandakoa, eta nik emandako hitza bete ez nuenez, esan zidan berriz ere euskaraz hitzegiten hasi behar nuela. Hartarako hara zer egin nuen. Bagenuen garai hartan astean behin ostegunetan tarte bat gaztelaniaz hitz egin ezin genuena, tarte hura lateraz hitz egiteko genuen, eta aita hark agindu zidan neri eta nere adiskide Buenabenturari debekatua zegoela erdaraz hitz egitea eta euskaraz hitz egin behar genuela. Bestetik euskal liburuak erosi genituen euskara gehiago ez atzentzeko.

Daukazun adina izaki, zer eskatzen diozu bizitzari?
Jaunari eskatzen diot iraupena eman diezaion gureari eta aurrerantzean ere bai, geren arterako eta Euskal Herri osorako, zer nahi duzu ba?

Gazte zinela ez al zenuen begiratu xamur bat ere herriko neskatxentzat?
Beste aldera, guzti horiek beste aldera. Ni kaputxino sartu nintzenerako gogo garbi garbia izan nuen kaputxino ta apaiz izatea, eta beti jarraio nion nik nere asmo eder horri, Jaunak emandako asmo eder horri, holaxe.


1986. urtean egindako elkarrizketa osoa: www.argia.eus (elkarrizketak 1963-1998)

Zeruko ARGIAren sorrera
«Irugarrengo frantxiskotarra (kaputxinoen agerkaria) sei milataraino zabaldu zen Euskal Herrian eta hori ikustean gure Aita Buenabentura badator esanez: aizu, ikusi honako gure aita kaputxino gaztelarrek daukaten beste aldizkingi hau, El gran mensajero seráfico, begira zer polita den, ba hau bezain ona ta hobea egin behar dugu guk kaputxinoek Euskal Herrian».


Azkenak
2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istiluak handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude