Sopela: Eukalipto artean tumulu bila

  • Sopela esanda hondartza, itsasoa, uda, datorkigu gogora. Han daude Bilbo Handitik gertuen dauden hondartzarik handienak: Barinatxe eta Arrietara. Uda partean, Berangotik Sopelako hondartzetara bitarteko errepidean, asfaltoa ikusi ere ez da egiten igarotzen diren auto kopurua dela eta. Iaz, gainera, zeresan asko sortu zuen hondartza bueltan TAO jartzeko Sopelako Udalak hartu zuen erabakiak. Baina, Sopelak sorpresa bat baino gehiago gordetzen du. Izan ere, han dago Bizkaiko mendaterik xumeena: Munarrikolanda izena du (ez erratu Arratiako Mugarrikolandarekin) eta 257 metroko garaiera baino ez dauka. Baina 5.200 urte baino gehiagoko historia gordetzen du garo eta eukalipto artean ezkutaturik.
BI-634 errepidean gatozela -Sopela herria zeharkatzen duen errepidea-, kirolgunea dioen bide seinaleari jarraituko diogu gure ibilbidearen hasierara heltzeko: Urko kiroldegia. Futbol zelaia, atletismo pista, taberna, aparkaleku handi bat, kiroldegia eta beste hainbat azpiegiturek osatzen dute Urko kiroldegia. Metroko geralekua ere 30 bat metrora dauka, hortaz, metroz ere iritsi gaitezke bertaraino, Bilbo-Plentzia lineatik baldin bagatoz edo Bilbo-Sestao lineatik etorriz gero.

Munarrikolanda igoera, edozeinentzako moduko paseotxoa da; ez dago batere aldapa gogorrik -tarte batean dagoen maldatxoa izan ezik, baina hain da laburra akordatu orduko amaitzen dela-. Hortaz, Munarrikolandara igoera han dauden gure arbasoen hilobiak ikusteko igoera izango da eta ez mendigoizale gisara egindako irteera.

Joan zen urtean sopeloztarrek, turismo bulegoak bultzatuta, herrian dauden aztarna historiaurrekoen gaineko berbaldiak izan zituzten. Bisitarientzako ere aproposa izan zitekeelakoan, ibilbide historiko antzera atondu zuten Munarrikolandara igoera eta bidea markatu zuten. «Munarrikolanda ibilbide dolmenikoa» deitu zuten eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere izan zuten horretarako. Fernando Bazetak zuzendu zuen berreskuratze lana. Bazeta zaharberritzaile eta EHUko Arte Ederren fakultateko irakasle da. Guztira zazpi dira trikuharriak. P.M. Gorrotxategik aurkitu zuen lehenengoa 1964an eta Munarrikolanda II.a deitu zion; 1974an Saratxagaren laguntzarekin Saierriko tumulua, Saierrikolanda I.a trikuharria, Saierrikolanda II.a tumulua eta Munarrikolanda I.a trikuharria aurkitu zituzten. Aurrerago Yarrituren laguntzarekin beste bi aurkikuntza egin zituen Gorrotxategik: Goikoganako trikuharria 1981ean eta Saierriko Muinoko tumulua.

Harrezkero berreskuratze lanik egin da inguru horretan. Esaterako 2000. urtean Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin zaintzarako proiektua gauzatu zen. Lan horretan aritu ziren arkeologoak Fernando Bazeta EHUko irakaslea eta Juan Carlos López Quintana Agiri elkarteko kidea izan ziren.


Megalito sasoia

Diotenez, Megalito sasoiko adibiderik adierazgarrienak dira trikuharriak; arkitektura monumentalaren lehenengo lekukoak ei dira. Taldeak ehorzteko erabiltzen ziren trikuharriak, baina baziren bestelako hilobiak ere, esaterako Munarrikolandan dauden tumuluak. Trikuharrien kasuan, ehorzketa-ganbara deitzen dena izaten zuten. Gehienetan lauza handi batekin egiten zen eta lur edo harrizko tumuluarekin babesten zen. Trikuharriak leku nabarmenetan jartzen ziren, esaterako, mendi muinoetan ahalik eta urrutienetik ikusteko asmoz, "hildakoen erkidego baten sinbolo modura" edo "bizirik zeudenek kontrolatzen zuten lurraldearen adierazle gisa". Horrela jasota dator Bizkaiko Foru Aldundiaren "Ondare Historikoa Zabalkunde programa 2004" dokumentazioan. Han jasotzen denez, gure geografian egindako indusketetan agertu diren trikuharri gehienetan ez da ehortzitako pertsonen hondakinik aurkitu, batez ere azidotasun handiko substratu litologikoetan daudelako. Hortaz, hildakoekin ehortzitako gauzen aztarnak baino ez dira aurkitu; esaterako zeramika, metalezko gezi, aizkora eta antzekoak edo harrizko industriako elementuak, hala, aiztoak, armadura geometrikoak eta beste.


Ote eta eukalipto artean

Munarrikolandako tumulu eta trikuharriak, ote edo garo eta eukaliptoz inguraturik daude. Munarrikolanda bera den-dena da eukalipto basa. Bertara iristeko, Urko kiroldegi ostetik ateratzen den bidexka jarraitu behar dugu gora egiteko. Bidezidor bat da, nahiko markatua eta galtzeko arriskurik ez duena.

Sopela gure atzean lagako dugu bidezidorrean gora goazela eta 10 bat minutura porlan zurizko bidearekin bat egingo dugu. Ezkerretara, gorantz, joko dugu. Hauxe izango da ibilbidetxoko maldarik gogorrena, baina nahiko laburra denez gero, igarri ere ez dugu egingo. Eskumara industriagune handi bat ikusiko dugu, mendi itxura guztia apurtuko duena. Industria hori bistatik galduko dugu eukalipto basora sartukeran.

Bi bidezidor aurkituko ditugu parez pare, bidean gora eginda. Hortxe amaitu da porlanezko bidea eta berriz ere lur eta harezko bidezidorra izango dugu lagun. Bata zein bestea hartuta leku berera iristen denez, guk eskumarago dagoena hartu dugu; zabalena delako. Bitxia egiten da hainbeste hondar egotea bidean; itsasoa gertu dago, baina badirudi ekarritako hondarra dela bidean dagoena.


Abraren ikuspegia

Porlan bidea amaituta eta berriz ere eukalipto artean goazela, hesitutako zelaira iritsiko gara 5-7 minutuan. Infernueta mendian gaude, Berango eta Sopela herrien arteko muga egiten duena. Ezkerraldeko zelai horretan era askotako zuhaixkak daude, errekuperazio lanaren kartel informatibo eta guzti -Berangoko Udalak jarritakoa, non lorategi botanikoaren esperientzia kontatzen den eta baita hor inguruan orain dela 40.000 urte, Neolitoan, erabilitako erremintak aurkitu zituztela ere-. Iaz tartean hazitako belarrik ez zen sumatzen, baina aurten zuhaixkak ikusi ere ez dira egiten belarrarekin. Pena da.

Gure bidea zelai horren eskumatik doana da. Badago bidearen eskumaldetik doan beste bidexka bat, balkoi itxura hartzen duena eta Abraren ikuspegi zabala eskainiko diguna. Eguraldi onarekin ikuspegia hobea da, jakina. Geuk ez dugu zorte hori izan. Hala ere, ezkerralderantz Bilboko itsasadarra ikusiko dugu eta Ezkerralde guztia. Aurrera Kantabriarekin muga ikusiko dugu eta parez pare, itsaso zabala. Eskumaragoko Plentziara arteko bista sumatuko dugu. Plentziatik eta Gorlizeraino itsaso tartea ere ikusiko dugu, baina bidean aurrera goazela izango da hori.


Aukeran Berangora

Bizkaiko kostaldean ibiliko gara, gorantz lehenengo eta beherako bidean berehala. Eukaliptoa batera eta bestera eta hondarra eta lurra bidean ditugula. Hamabost bat minutuz ibili ostean, bidegurutze batekin egingo dugu topo. Eskumako bidea hartuz gero, beherantz doana, Berango herriraino eramango gaitu. Munarrikolanda igoera dolmenikoaren beste hasiera puntua da Berangokoa. Bidea herriko hilerri parean amaituko dugu, aldapan behera eginez gero. Hantxe, gainera, ibilbidearen kartel informatiboa dago. Aukera hau eginez gero, Berangoko hilerritik metro geralekura jaitsi, eta metroz ibilbidearen hasierara iritsiko zarete.

Ostera, aipatutako bidegurutzean, eta ibilbideko lehenengo tumuluaren parean, aurrera eginez gero, tumulurik tumulu egin ahal izango dugu bidea eta, ibilbide biribila osatu berriz ere hasiera puntura agertuz. Horixe da aukeratu duguna.


Tumulurik tumulu

Aipatutako bidegurutzean aurkitu dugu lehenengo tumulua: Saierri. Otez beterik dagoenez ez da oso ondo igartzen duen dimentsioa. Hala ere, ez dira oso handiak Munarrikolandako tumuluak; egurrezko hesi txikiz inguraturik daude eta bakoitzaren izena daraman monolitotxo bat jarri diote bakoitzari.

Lehenengo tumulu horretatik aurrera, hamar bat minutuz ibiliko gara garo artean -hortik izango dugu Plentzia eta Gorliz arteko kostaldearen bistarik garbiena, Gorlizko faroa sumatzeraino-, berriz ere eukaliptoetara iritsi arte. Orduan aurkituko ditugu beste tumuluetara garamatzaten markak eta batetik bestera dagoen tartea adierazten duten bide seinaleak. Lastima da, baina ingurua apur bat gehiago txukunduz gero, hobeto ikusiko lirateke.

Bide guztia markaturik dago; 5 minutura hurrengo tumulua, 8 minutura… Guk, tarte batez bidea jarraitu dugun arren, behera egitea erabaki dugu markatu gabeko bide bat jarraituz. Orientazio kontua da, ezkerrera okertzen ari ginen, eta beheranzko izugarrizko aldapa zuen bide bat hartu behar izan dugu, 3. tumuluaren bidearen erdi aldera. Lurrezko bidea da, motorzaleek erabili izan dutena, markek adierazten dutenez.

Ia errepideraino iritsi gara, baina bertara joan barik ezkerraldetik badago bidetxo bat, baserrietatik doana. Bide hori hartuta baserri zahar batera iritsiko gara. Aurrealdean Andaluzian hainbeste ikusten diren indipikuak ematen dituen kaktus erraldoi bat dauka.

Errepidera atera aurretik sasoi bateko baserriaren hormak igartzen zaizkion beste etxetxo baten aurrealdetik pasatuko zarete eta azkenean, Urko kiroldegira eramango gaituen errepidera iritsiko gara. 10 minutu ibili behar dugu errepide bazterretik eta kaminoa maldan behera hasten denean, ezkerrerantz bide-seinaleak adieraziko digu kiroldegia non dagoen. Bost bat minutura autoa laga dugun lekuan agertuko gara.


Azkenak
2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Eguneraketa berriak daude