Memoria berreskuratzen


2021eko uztailaren 27an
Badirudi memoria ona izatea gauza onuragarria dela pertsonarentzat, baina ez dela komeni, batzuetan behintzat, memoria sozial edo memoria politiko onegia izatea. Batzuetan ez dela ona izaten, alegia, memoriari eragiten hastea, joandako garaiak astinduz eta gertatutako kontuak berrazalduz. Horrela, gauzak hasi dira harrotzen Argentinan Auzitegi Gorenaren epai batek balio gabe utzi dituelako Puntu eta Amaierako Legea eta Beharrezko Obedientziaren Legea. Orain arte, nonbait, amnesia eta amnistia -gauza bera dira- ziren nagusi, eta hemendik aurrera legearen aplikazioa eta memoria ezarriko dira martxan. Hau horrela delarik, esaten dutenez, ia bi mila polizia eta militar epaituko dituzte epaileek amnesia izatetik memoria ona izatera pasatu direlako. Fenomeno horri, hots, amnesia izateari deitu zioten »hitzekin beti bezala sekulako malabarismoak egin ostean» izen bitxi batekin: "Barkamenaren legeak", honekin ulertu behar delarik, beti ere, barkamena eskaintzen zutenak batzuk izango zirela, alde batekoak, baina ez, inola ere, beste aldekoak.

Memoria historikoa dela eta, gai honekin lotuta eta Argentinatik gure arteraino salto eginez, aipatu beharko nuke aditu batek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomako irakaslea den Carmen Molinerok, idatzi duena: "Hasieratik, frankismoak ahalegin handia egin zuen memoriarekin loturiko politika berezi bat antolatzen, saiatuz, eskematikoki laburturik esanda, memoria demokratikoa demonizatzen aurrena eta desagerrarazten segidan, modu horretan memoria kolektibo berri bat ezartzeko eta finkatzeko beren postulatuekin bat egitearren". Franco hil eta demokrazia Espainian ezarri omen zenetik nabaria izan da, bakeak halaxe eskatzen omen zuelako, amnesia moduko bat, non komeni baitzen diktadurapean eta gerra zibilean gertaturikoak alde batera uztera, dena ahaztea, amnesia ariketa latza egitea. Baina badakigu urte hauetan guztietan alde batekoek bestekoek baino gehiago ahaztu egin behar izan dutela, eta batzuek hainbeste ahaztu dutela non memoriarik gabe geratu diren, noizbait gertatu zirenak inoiz ez zirela gertatu esateraino ahaztu ere.
Duela gutxi, joan den maiatzaren 22an bete ziren 67 urte San Kristobal gotorlekuko ihesa izan zenetik. Aurten bertan Nafarroako Parlamentuak sinatu du agiri bat Holokaustoa gogoratuz eta, batik bat, nazien suntsipen esparruetan hil zituzten 10.000 espainiar haiek. Nafarroako agintariek, ordea, hitzik ere ez dute esan Iruñean bertan frankismoak izan zuen beste suntsipen esparru horri buruz. 1938ko maiatza hartan 2.487 preso zeuden San Kristobalen goseak eta gaixotasunak jota. Bertan bizitzak ez zuen ezer balio eta berdin zitzaien agintariei egun batean 10 gorpu edota 20 atera behar bazituzten ere. Batere kulparik gabeko jendea zegoen bertan preso, langile ezkertiarrak gehienak beren ideiengatik soilik bertan amaitu zutenak, hauetatik batzuk oso gazteak, asko eta asko jaioterriko inbidiak, gorrotoak, salaketak presondegirako bidean beharrez jarritakoak. Bertan, ohartu bai baina ezin ezer esan edo egin, ikusten zuten presoek nola administrariak poltsikoak diruz betetzen zituen presoen jatekoari lapurtuta -administrari hark harro esaten zuen presoen gantza bere poltsikoetan zegoela-, eta ikusten zuten, baita ere, bertako kapilau bat, apaiza, uhaleria gurutzatua eta bi pistolarekin jantzita oihu egiten ziela... Horrela, maiatzaren 22an ihes egin zuten bertatik 795 presok, eta faxistak atzetik segika hasi zitzaizkien zakur amorratuak bezala. 207 hil egin zituzten bertan inolako gupidarik gabe, hauetatik batzuk aitzurkadaz akabatu ere. Jende asko joaten da Europan barrena sakabanaturik dauden hainbeste suntsipen esparru, kartzela, monolito eta oroitarri bisitatzera. Aldiz, inork gutxik dauka, oraindik ere, San Kristobal presondegiaren berri.

Bai, egia da memoria oso selektiboa dela; ez gara maiz ohartzen, ordea, amnesia ere are selektiboagoa izan daitekeela beste askotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


Eguneraketa berriak daude