Makina bat kontu


Zentral elektrikoen CO2 iragazteko sistema

AEBeta ko Clarkson unibertsitateko ikasle talde batek ikatzez elikatutako zentral elektriko batek igorritako karbono dioxidoa jaso eta metatzeko sistema berritzailea diseinatu du.
Munduan kontsumitzen dugun energia zati handi baten iturria ikatza da eta hau erretzean igorritako karbono dioxidoak eragin handia du berotegi-efektuan. Hau dela eta, ikasle taldeak "gasetan dagoen karbonoa era eraginkorrean nola harrapatu" planteatu zuen.
Egun, karbonoa harrapatzeko sistemak egon badaude, baina lortu nahi zen sistemak hiru baldintza bete behar ditu, hots, osasunari kalterik ez egitea, ekonomikoki bideragarria izatea eta lan gehiegi ez ematea.
Ikasleek asmatutako sistemak metal industriako altzairu hondarrak erabiltzen ditu karbonoa harrapatzeko. Hondar hauetatik karbonoa duen gasa igarotzean kaltzio karbonatoa eta eskoria edo zepa hidratatuak lortzen dira. Bi produktu hauek erabilgarri dira beste industrietan eta ez dira kaltegarriak osasunarentzat.
Karbonoa harrapatzeko eraginkortasunaren inguruko daturik ez dute eman baina zentral elektriko batean frogak egiteko negoziazioetan ari dira une honetan.


Argiaren bidezko komunikaziotik hurbilago


Duke unibertsitateko fisikari talde batek garatu berri duen konmutadore optikoaren bidez, urrats garrantzitsua eman da argi bidezko komunikazioaren alorrean.
Teknikaren oinarria argi ahul baten bidez, askoz ere indartsuagoa den argia kontrolatzea da. Lorpen honekin telekomunikazio ekipoak askoz ere efizientzia handiagoz lan egitea erdietsiko da, eta etorkizunean garatuko diren aparatu kuantikoen alorrari ere lagunduko dio.
Egungo telekomunikazio aparatuek argia behin eta berriro bihurtu behar dute elektrizitate, eta ondoren elektrizitatea berriro argi. Bihurketa hauek ez dira batere egokiak abiadura handia behar duten telekomunikazio sareetan.
Orain arte zientzialariek intentsitate handiko argiak erabili izan dituzte intentsitate txikiko argiak kontrolatzeko eta hau ez da oso erabilgarria telekomunikazio sareen kudeaketan.
Teknika berriarekin bi laser izpi rubidio-lurrun berotuan zehar igaroz beste bi izpi lortzen dituzte eta hauek kontrolatzeko askoz ere intentsitate txikiagoa duen beste izpi bat erabiltzen dute. Ez dugu prozesu osoa azalduko, baina ideia nagusia gogoan izan behar dugu, hots, izpi ahul baten bidez askoz ere izpi sendoagoak kontrola daitezkeela eta hori orain arte ezinezkoa zen.
Sistema honen bidez argi/elektrizitate bihurketa saihesterik izango da eta horrenbestez, telekomunikazio sistemen eraginkortasuna hobetu behin eta berriro.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude