Euskarak ez du oporrik hartuko


Urteak dira Zenbat Gara elkarteko kideek udan euskaraz aritzeko zerbitzuak eskaintzen dituztela. Udan neguan adina zailtasun dute bilbotarrek euskaraz aritzeko, baina opor garaian denbora gehiago izaten dugunez, euskarari tartea egin nahi dionak aurkitzen du astia.

Bete-betean euskaraz aritzeko adinik ez dagoela-eta, haur, gazte, heldu eta familientzako eskaintzak ditu Zenbat Gara elkarteak.


Haurrak eta gurasoak kanpinean

Nafarroako Aurizperri herriko kanpinean oso ondo pasatzen dute haurrek, eta baita gurasoek ere. Bost urte dira Kanpina euskaraz zerbitzua eskaintzen duela Zenbat Gara elkarteak. Kanpineko arduradunekin hitzartuta dutenaren arabera zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzen zaizkie bezeroei. Bertako zerbitzuez gain, Kafe Antzokikoek begiraleak kontratatzen dituzte eguneroko ekitaldiak antolatzeko. Egun osoa euskaraz, beraz; kanpineko zerbitzuak euskaraz, herritarrekin euskaraz eta kanpineko ekitaldietan ere euskaraz. Nork sentitzen du ordea, horrelako egitasmo batean parte hartzeko beharra? Bilboko hainbat gurasok oporrak bai, baina euskal giroan egiteko modua aurkitu nahi du. Haurrek euskaraz egitea nahi dute, baina gurasoetako batzuek ere premia daukate. Neguan Zenbat Gara elkarteak antolatutako ikastaroetan euskara ikasten eta hobetzen ari dira haur txikiak dituzten guraso gazteak. Guraso horiek euskara orain ari dira bere egiten eta hizkuntza berria transmititzeko fasean bete-betean daude. Xabier Monasterio Zenbat Garako kideak adierazi digunez, "transmisio hori egiten jarraitzeko gune aproposa da oporraldia edo oporraldiaren zati bat kanpinean pasatzea". Gurasoei kanpinera joateko ez diote EGAko azterketa gainditua izatea eskatzen, kontuan izanda guraso batzuk euskara ikasten ari direla. Haurrek euskara ikasi beharrarekin, obligazioarekin ez al duten lotzen galdetu diogu Monasteriori: "Oso ondo pasatzen dute. Euskara beraientzat gela barruko, lau horma arteko kontua da, euskara ikastolarekin, ikastearekin lotzen dute, baina kanpinean, adibidez, ohartzen dira hizkuntza horrek beste zerbaitetarako ere balio duela. Harremanetarako balio duela, jolas, barre egiten dutela euskaraz".

D eta B ereduko eskoletan ikasten duten haur hauentzat euskarari lotutako ekintza bakarrak ez dira udakoak, neguan ere Bilboko Kafe Antzokira askotan hurbiltzen baitira. Igandero urritik maiatzera bitartean haurrak hara joaten dira hainbat ekitalditan parte hartzera, antzerkia dela, pailazoak, magoak...

Urtean zehar antzerki talde bat ibili da eskoletan eta kultur etxetan, lau urtez aurkeztutako hiru obrek 85 emanaldi izan dituzte. Bi disko eta DVDa aterata dituzte. Azken produktu hauek agortuta daude. Monasterioren ustez, horrek esan nahi du, Bilbo izanda ere, badagoela euskaraz bizitzeko gogoz den jendea.


Gazteak barnetegian ondo pasatzen

16 eta 20 eta gutxi urte artekoak Bakaikuko barnetegira joaten dira. Euskara ikasten ari dira, baina ez pedagogia betikoa erabiliz. Gramatikak ez du hainbesteko garrantziarik eta aldiz, komunikazioak bai. Eskolak jasotzeaz gain, irteerak eta bestelako denbora-pasak egiten dituzte. Bilbon bertan ere barnetegi berezia badute; 8:00etatik 14:00etara ikasi, bertan bazkaldu eta arratsaldean 17:30ak arte egoten dira.

Barnetegira doan gaztearen perfil zehatzik ez dago. Batzuek urtean zehar ikasitako euskara sendotu nahi dute, beste batzuk giro euskaldunaren bila doaz, besterik gabe ondo pasatzera doazenak ere badira. Erabaki hori hartzerakoan gurasoek badute zeresanik Monasterioren ustez, baina ahozko transmisioak ere funtzionatzen omen du. Hainbat gazte beldurrez iristen omen da barnetegira, pentsatuz ohiko eskolak jasoko dituztela. «Ikusten dute uda aldiko saio horiek ez dutela zerikusirik negukoekin. Guk ere horretarako baliatzen ditugu, euskaraz txantxak egiteko, erregistroak lantzeko, adierazpidea lantzeko...", dio Monasteriok.


Uda usainean

Helduek aukeran dituzte ikastaro trinkoak, Bakaikuko eta Ondarroako barnetegiak, eguneko barnetegiak eta tailerrak.

Batzuek euskara neguan baino azkarrago ikasteko asmoa dute, kolpera urrats handiagoa eman nahi dute. Beste batzuek udako eten luzeari beldurra diote. Badira gramatika alorrean ondo moldatzen direnak, baina mihia askatu beharrean daudenak. Ikastaro, tailer eta barnetegien bidez lortu nahi dituzte beren helburuak, beti ere, kontuan izanda uda dela eta neguko zorroztasuna udako beroak eta opor usainak biguntzen dutela.

www.zenbatgara.org helbidean, aurtengo udako zerbitzu guztien xehetasunak daude.

Familia osoa Aurizperriko kanpinean
Lidia Lizarragak eta senarrak ederki ezagutzen dute Kanpina Euskaraz egitasmoa. Bost bat urte badaramatzate Aurizperriko kanpinera joaten. Astebete igarotzen dute han senar-emazteek, 12 eta 8 urteko alabek eta orain 14 hilabeteko semeak ere bai. Aurizperrira joatearen arrazoia argi azaldu digu Lizarragak: «Alabek D ereduan ikasten dute, gurekin euskaraz egiten dute, baina Bilbon bizi gara... euskararen erabilerak kezkatzen gaitu. Gure alabek giro euskaldunean euskaraz egiten dute, baina besteak gaztelaniaz ari direnean beraiek ere hala egiten dute». Aurizperrira joaten direnean bi helburu bete nahi dituzte; oporrak ondo pasa eta euskaraz bizi. Kanpinean euskaraz aritzeko baldintzak beteta daude, batetik zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzen dituztelako eta bestetik, Zenbat Garako begiraleek egunean zehar hainbat ekintza antolatzen dutelako.
Udan Aurizperriko kanpinera eta Aste Santuan Bakaikura (Nafarroa). Hara ere urteetan joan dira; aurten ere gozatu dute hango baso eta mendietan, eta euskaraz. Beraien moduan urtero errepikatzen dutenak han ikusten dituzte eta baita alaben eskolako ezagunak ere.
Ikasturtean zehar, igandetan, bi alabak Zenbat Garak antolatutako ekitaldietara ere joaten dira Kafe Antzokira eta nola ez, Bilboko Aste Nagusian Algara konpartsarekin igarotzen dute eguna. Lidiak labur adierazi digun moduan: «Oporrak euskaraz gozatzen saiatzen gara, baina jaiak ere bai!».


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude