2000 ARGIA: Tourmaletetik bai, baina Leizarandik ez dira pasako

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
«Entrenamendua gogorra izan da baina horren emaitzak orain jasotzen ari naiz. Duela hiru urte nabari zen, joan den urtean asko hobetu nintzen eta aurtengoa gorena izan da. Beraz, ez da urte batetik bestera gertatutako gauza, baizik eta zazpi urtetan landutako emaitzak jasotzea». Miguel Indurainen hitzak dira, 1991n bere lehen Tourra eskuratu eta berehala ARGIAk jasotakoak.

Urtetan landutako emaitza izan zen, halaber Euskaldunon Egunkaria. Euskara hutsezko egunkariak hobe zukeen bide ordeka topatu izan balu. «Ni mendian ez nago denbora ateratzeko, baizik eta daukadana mantentzeko» zioen Atarrabiako txapeldunak. Eta Egunkariari ere maldan gora eustea egokitu zitzaion. Lehen mailako mendateak Joseba Arregi Kultur sailburuaren izena zeraman. Beste euskarazko egunkari bat egin behar zela zioten, diru-laguntzak ukatu zizkioten 1990eko abendutik kaleratzen zenari... Joxemi Zumalabek bere haserrea agertu zuen alboko orrian jaso dugun artikuluan. Jaurlaritzak ezertxo ere eman ez zuela salatzen zuen, Egunkariaren alde dena eman zuenak. 1993an hil zen Zumalabe minbiziak jota.

Autobiari eta soldadutzari ez

Ordura arte kurbaz betetako mendatea pasa behar zuten Donostiatik Iruñera edo alderantziz Iruñetik Donostiara joan nahi zutenek. Baina Leizarango ingurua hondatuko zuen autobia ez zen askorentzat irtenbide egokia. Erokeria zela zioen berdez jantzitako eguzkiak.

Erokeria zen askorentzat soldadutzara joatea ere. Eta intsumisioaren hautua egin zuten lehen ausartek kartzela jaso zuten ordainetan. Zorionez, hurrengo urtetan intsumitu deklaratuko ziren guztientzat ziegarik ez zegoen kartzeletan. Eta gero eta garbiago zuen gizarteak gazteak ez zituela zerbitzu militarrean ikusi nahi; are garbiago, ziurrenik, atzerrira begiratuta. Balkanetako sarraskiez gain, Golkoko Gerrak bete zituen nazioarteko kronikak: «Gerrak aurrera darrai -zioen Xabier Letonak 1991ko urtarrilean-, hasi laster hasi zen, amaitu auskalo. Irak suntsituko dute, baina 'Desertuko Ekaitzak' eraiki dezakeen 'bakea' sumendiaren gainean eraikitakoa da».

Bost urte hauen amaieran, gurean behintzat, hainbat sumendi itzali ziren. Jaurlaritzak, batetik, AEKrekin akordioa sinatu zuen azkenean, eta baita Egunkariarekin ere, diru-laguntza politika berri bat abiatuz. Leizarango autobia ere akordioaren bidetik eraiki zen.

Maskotak eta kamerak

Akordio giro horrek kutsatuta edo auskalo zergatik, Carlos Iturgaitz EAEko PPko idazkari nagusi berriak baieztapen harrigarria egin zuen Aitziber Yarza kazetariaren grabagailuaren aurrean: «Euskotarrok Euskal Herria zazpi probintziek osatzen dutela uste dugu».

1993an izan zen hori eta agian, 1992ko ajeak eragingo zuen Iturgaitzen ondoeza, Sevillako Expoko Curro edota Bartzelonako Joko Olinpikoetako Cobi maskotak toki guztietan ikusteak ez baitzion askori onik egingo. Edo, Corcuera Legearen ondorioak izango ziren beharbada, orduko Espainiako Barne ministroak gure bizitza kameraz kontrolatuko zuela uste baikenuen, George Orwell-ek «Anaia Handia» bezala bataiatu zuen amesgaiztoa egi bihurtuko zela, kontzeptu horrek gerora izango zuen garapenaren ezjakitun.

Realityen uholdea iritsi baino lehen euskaldunon droga telebisiboa lasatarrak izan ziren. 1994ko hondarrean telebistako kronikak zera zioen: «Ez da giro izango Goenkalen, ekainera arte luzatuko baitira lasatarren arteko liskarretatik abiatutako saltsak». Baina zein urtetako ekainera arte?

«Lehen aldiz euskal saskibaloiaren historian, Europako txapelketako finala jokatuko du Taugres Baskoniak hilaren 15ean» irakurri genuen 1994ko martxoan. Bannister «animalia» eta Manel Comas entrenatzailearen urteak ziren. Baina beste protagonista batzuekin, egun, Tauk ere badaki finalera iristen. Hilabete batzuk lehenago, K-2ko gailurrera iritsi ez zirenak Iñurrategi anaiak izan ziren; «Helburu bati ezetz esatera gindoazen; zer demontre! Mendiak itxoin dezake eta guk ere bai» idatzi zuen Felixek. Indurainek, aldiz, ez zion inori itxaron, eta Tourrak irabazten jarraitu zuen.

Zeren bila dabil Arregi? (Joxemi Zumalabe. Argia, 1382. zenbakia, 1992ko apirilak 12)

Eusko Jaurlaritzak 1991 urteko aurrekontuetan, hasi berria zen euskal egunkari bakarrari laguntza txikienik ez zuen kontuan hartu. 1992 honetan, iadanik euskal gizartean erroturik, eguneroko bataz besteko 44.000 irakurle aitortzen zaion unean, euskaltzale sail desberdinen sinesgarritasuna erabat irabazia daukanean, «Egunkaria»k ez duela laguntzarik izango esan berri digu Eusko Jaurlaritzako Kultur sailburu den Joseba Arregik.
Eusko Jaurlaritzaren euskarazko egunkariaren proiektu ofiziala, bi euskal egunkarirentzat tokirik ez omen dagoenez, hozkailuan sartua daukala ere esan digu.
Bakoitzak atera ditzala kontuak.

Autobiaren errepideak (Patxi Larrion. Larrun aldizkaria zuzendu zuen 90eko hamarkadaren lehen erdian)

Pagozelai apustuaren lekuko, Leitzara joandako Azpiroztarrak hamaika ordu eman zituen segan ekaineko igande hartan, eta garaile atera, artean Orixe bizi zen, egun ezin saioari errepika eman, Leitzarango autobiak erdibitu baitzuen Gorritiko zelai hura, egun ezantza zerbitzatzen da danbolinaren erresuman.

1992ko iraileko Larrun aldizkarian, Jonan Fernandezek "Autobidearen eskenatoki txikian ikusi da Euskadiko antzerkia haundia". Autobidearena zen gai nagusia gure politikagintzan, politika egiteko molde bat ezarri zuen autobidearenak. 1990-1995 bosturtekoan, Probintzia eta Erresumaren arteko muga maiz zulatu behar genuenontzat, autobidearenak, erabat baldintzatu zuen gure eguneroko ibilbidea. Egungo autobia ez beste errepide guztiak ibili genituen Lasarte-Oriara heltzeko. Mendebaletik hasita, hilabeteak eman genituen Lizarrusti zeharkatzen, isil-misilean sartzen ginen Probintzian, inoiz Etxegarateraino heldu ginen, eta haurtzaroa gogora ekarri. Uitziko gainaz ahaztu ez baginen ere, Tolosa gugandik gero eta urrutiago senditzen genuen.

Euskal prentsa idatziaren bideak errepide bilakatzen ari ziren garaian, Larrun egitea egokitu zitzaigun, mugarik gabeko pentsamendu aldizkari bat euskaraz, eta nafarren bat tarteko, eta ekialdeko errepideak zeharkatzean, Beratik pasatzean, Itzeako idazlearena ekartzen genuen gogora. Harrigarria badirudi ere, Oria ibaiaren ertzera ailegatzeko, Otsondo igarotzen genuen, eta Iparraldean, politika egiteko tenorean, bide berriak ari zirela zabaltzen ikusi.

Autobia akabatu zuten, Egunkaria eta ARGIA elkarrengandik urrundu ziren, Susak independentzia erdietsi zuen eta Larrun, askok sinetsi ez baziguten ere, izoztu genuen. Baina, nola azaldu, euskarazko egunkaririk gabeko Euskal Herria ezagutu ez duen gazte bati, semaforoa gehienetan gorri zegoela Plazaola trenbide zaharren tuneletan, Probintziatik Erresumara eta Erresumatik Pobrintziara igarotzean. Gazte horrek, garai horietaz, ezer ikasi nahi badu, hor dauka, Koldo Izagirreren Liliput debekatuak, 1993ko urtekariari hasiera eman zion testua.

Pasa den astean Pablo Sastrek sail honetan deskribitu ARGIA, Susa, Larrun, Egunkaria hura ezagutu genuen, bada, guk ezer gutxi gaineratu dezakegu, Pablok esandakoa berretsi, ziuraski, gu intendentziakoak izaki, kazetaritza aferatan ari ez zirenei lana aitor(tzea) dagokigu. Pasa den asteko ARGIAn ere, Murua zaharraren elkarrizketa leitu genuen, eta ezinbestean Pagozelai gogora ekarri, Gorritiko zelai erdibitua, eta gogora ekarri halaber, eman ziren pausoak, esan eta egin zirenak, agindu eta bete ez zirenak, Sakanako autobian gertaturikoak eta Itoitzen baliatu ziren edota nahi ziren borroka moldeak.

Baina, ez dezagun ahantz, prentsarena dugu aztergai, eta 1990-1995 bosturtekoan, euskal prentsa idatziaren norabidea markatu zen. Egungo egoera, ulertzeko tenorean ezinbesteko garaia. Garapen modeloa urte horietan erabaki al zen?

Egun, Probintziarakoa maiz, garraio publikoan egiten dugu, eta bronkalesan, inoiz, gazteren batek egunkariaren sorrera berritu digu, eta kasu egiten diogu, badakizue, kontalariok karrika meharrak ditugu gustuko, eta lehen, orai eta beti, estrata izan dugu arnastoki.

Intsumisioaren aldeko eguna (Unai Iturriaga. Argia, 1499. zenbakia, 1994ko urriak 9)

Intsumisioaren presentzia soziala areagotu egin dela susmatzeko ez dago Deustutik pasa beharrik (...). Baina batzuetan gertatzen da, komunera larri-larri iritsi... eta paperik ez dagoela! Hemen ere antzekorik gertatzen da. Zaila da egun intsumisioaren aurka hitz egingo duenik aurkitzea Iruñeko artzapezpikua edo PSOE edo PPko iluminaturen bat izan ezik. Alli bera ere alde antzean omen dabil azkenekotan (oraingoan txapelik gabe). EAE maitagarri honetan ere, bada aho bete txikle hitz egin eta gero bere polizia bidaltzen duenik intsumisoen bila. Brabo! Brabo! Nor da hemen txanogorritxu eta nor da otsoa? Amona armairuan sartu eta biak ote daude ohe berean? PNVk (beste behin ere) hamar puztarri!

Autobidearen irtenbidea Nafarroan, etorkizuneko erreferentzia (Victor Aierdi. Argia, 1386. zenbakia, 1992ko maiatzak 10)

Gipuzkoan erdietsi den autobiaren gatazkaren konponbide kontsentsuatu eta baikorrak eragin positiboa ekarri du gizarte mailan, erresentitu eta frankotiradoreren bat kenduta, jakina. Gipuzkoako muga irtenbidea ekologia, elkarrizketa, negoziazioa eta pakerako aurrerapausutzat jo dezakegun neurrian, Nafarroan alderantzizkoa izatea nahi dute indar atzerakoiek, eta buru belarri daude elkarrizketaren garai berriak herrialde honetara iritxi ez daitezen, Nafarroa, bastioi atzerakoia izan dadin.
Alegia, autobiaren gatazkan irtenbide asebetegarria lortzea Nafarroan ere, edo hobe esanda, bereziki Nafarroan, egundoko desafioa dugu ekologistok, demokrazia partehartzaile eta pakearen alde konprometituta gaudenok, eta orohar gizarte normalizatu eta aske batean bizi nahi dugunok.


Azkenak
Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik errudun jo ostean

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


2025-03-31 | Usurbilgo Noaua
Zaintza eredua eraldatzeko ahalegin betean segitzen du Usurbilek

Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]


Aitor Esteban EAJko presidente berriak batasunerako deia egin du alderdiaren IX. Batzar Nagusian

Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.


GALek eraildako Xabier Galdeano oroitu dute Algortan 40. urteurrenean

Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude