Net Hurbil: Haize-errotaz lur osoa beteta ere ez da aski izango


2021eko uztailaren 27an

Kunbria eskualdean, Britainia Handian, 2003an baimena eman zioten konpainia bati haize-errota parke bat eraiki zezan. Whinash proiektua abian jartzen denean Europako haize-errota sail handienetakoa izango da. 67,5 Megawatt produzituko ditu eta 47.000 etxeren argindar beharrak aseko omen ditu. Bere kontra protesta mugimendu handi bat egon da, Lake District-eko Parke Nazionalaren paisaia kaltetzen duela argudiatuz. Berez eztabaida nahiko beroa ez bazen, Erresuma Batuan publizitatearen egia bermatzen duen Advertising Standards Authority delakoak argitu du haize-erroten kontrako militanteek gezurra esan zutela, bai erroten kopuru eta neurriez eta bai inguruko etxe eta lurren prezioetan eragingo zituen kalteez.

Denborarekin jakin da mugimendua bultzatzen ari zirela Margaret Thatcher-ren aholkulari ohi bat -zentral nuklearren kontsultore dena- eta David Bellamy aspaldiko ekologista gaur egun aldaketa klimatikoa ukatzen duena. Bellamy izan da berrikitan New Scientist aldizkarira gutun bat idatzi duena argudiatuz munduko glaziar gehienak handitzen ari direla... alde guztietatik frogatuta dagoenean alderantziz dela, ia denak ari direla txikiagotzen. Beraz, lobby nuklearraren bultzada zegoela haize-erroten kontrako mugimenduaren atzean.

Ingurumen eta garapen kontuetan prestigio handia duen George Monbiot kazetariak analisi zorrotza egin du Whinasheko saltsaz.

Hasteko, aitorpen bat egin behar izan du, ekologista den aldetik: "Horrelako proiekturik gabe, ezingo gara iritsi gobernuak 2010erako karbono emisioak %20an jaisteko ipini duen helburura. Lur gaineko turbina eolikoak dira gaur energia berria erregai fosilik gabe ekoizteko modurik merkeena, baina une honetan Erresuma Batuko elektrizitatearen %0,32 besterik ez dute egiten. Klima aldaketaren emergentziarekin, axolagabekeria kriminala litzateke gehiago ez eraikitzea".

Whinasheko errotek sortutako argindarrari esker gaur erregai fosilak erabiltzen dituzten zentralek urtean 178.000 tona karbono dioxido gutxiago aireratuko dituzte. "Hau itzela irudituko zaizu... deskubritzen duzun arte Londres-Miami joan-etorria egunero egiten duen hegazkin erraldoi batek berak bakarrik urtean 520.000 tona karbono dioxido uzten dituela atmosferan. Britainia Handiaren eta Floridaren arteko eguneroko konexioa kostatzen da hiru zentral eoliko erraldoi adina".

Energia iturri alternatibo bat edukitzeak garamatza amestera kutsaduraren arazoarentzako irtenbidea badaukagula. Eta pentsatzen dugu gure energia beharrak handitzen segi dezakegula giza biziaren oinarri diren sistemak suntsitu gabe. Baina honek denbora laburrerako balioko luke: laster gure lur guztiak haize-errotaz bete beharko genituzke gero eta larriagoa den energia eskariari erantzuteko.

Energia eolikoa askoren ustetan beste aldaketa bati lotuta ere badago. Alegia, egunen batean auto guztiak hidrogenozko motorez mugitu ahal izango direla, eta hidrogeno hori sortzeko indarra haize-errotek eragindako elektrizitateak emango lukeela. Estatu Batuetarako egin dira kalkuluak eta horiek Erresuma Batura aplikatuta, Monbioti ateratzen zaio gaurko haize-erroten kopurua... 600 aldiz biderkatu beharko litzatekeela. Gainera, kalkulu horietatik kanpo geratzen da hegazkinek eragindako kutsadura. Datozen 25 urteetan hegazkin britainiarretarako Londresko gobernuak aurreikusi dituen bidaiariak -476 milioi- kontuan hartuta, ateratzen da aireplano horiek bakarrik kutsatuko luketela karbono dioxidotan Whinashekoa bezalako 1.094 haize-errota parkek aurreztutakoa adina.

Garapenaren ordez txikiagotzea

Munduan ondorengo urteetarako kalkulatuta dagoen energia hazkundea ez da ikusten nola ezkondu hori sortzeko modu sostengarri batekin. Monbiotek argitu du Whinasheko haize-errota parkearen alde mintzatu diren Greenpeace eta Friends of the Hearth-ek ondo nabarmendu dutela haize-errota gehiago bai baina energia kontsumoa jaisten ere hasi beharra dagoela. Baina, jakina, "haize-errotak bai" eslogana komunikabide guztietan pasa den arren "hegaldi gutxiago" eslogana pasaraztea zailagoa da. "Merkatuarentzako, eta ondorioz gobernuarentzako, onargarria da kapitalari aukera hobeak eskaintzea, energia sortzeko mota berriz jantzita. Baina ez da onargarria kapitalari aukerak gutxitzea, energia produkzio osoa izugarri murriztuta".

Monbiotek eskertuko luke »eta bere irakurle askok ere bai, seguru» erakunde ekologistek argi esatea ea noraino iritsi behar den garapen mota honekin. "Zein unetan esango dute jadanik haize-errota parke gehiegi eraikitzen ari direla eta eskatuko diote gobernuari gelditzeko? Noiz hasiko dira beraiek aurreikusten dituzten proiektu txiki deszentralizatuak martxan jartzen?".

Haize-erroten inguruko eztabaidak energia berriztagarrien mugetara garamatza, eta honek -petrolioa laster urritu eta izugarri garestituko dela dioen teoriak bezala- hazkunde sostengarria ez baina txikiagotzea aldarrikatzen dutenen ideiak serioago hartzera behartzen gaitu. Egunotan daukagu adibide bat gure etxetik kilometro gutxitara.

Mobilizazio baketsuen usadioan, txikiagotzearen aldeko ibilaldi bat burutzen ari da ekainaren 5ean hasita uztailaren 3a bitartean, Frantziako Lyondik abiatu eta Gran Prix de France auto lasterketa famatua egingo den Magny-Cours-era. Antolatzaileek honela diote beren Decroissance ("txikiagotzea") mugimenduaren gunean: "Ibilaldia zabalik dago kontsumo, alferrik galtze eta hazkundearen gizarte honi aurre egiten dioten guztiei. Zabalik dago mundua eraldatzeko nork bere bizimodua eraldatu behar duela eta ideologia publizitarioa gainditu behar dela ulertu duten guztientzat. Bidez bideko ibilaldi adiskidetsua izango da, motorerik gabea, solastatu eta eztabaidatzeko denbora hartuz".

José Bové nekazari sindikalista, La vie après le petrole (Petrolioaren ondorengo bizitza) liburuaren egile Jean-Luc Wingert eta beste zenbait pertsonalitateren babesa duen martxa hau lotzen da azken urte osoan Lyonetik abiatuta gizon bat bakarrik egiten ari den beste ibilaldi luze batekin. Bakarrik ez, egia esan, François Schneider ingeniari eta ekologista bere "Jujube" astoarekin ari da-eta egiten oinezko urtebeteko bidaia luzea, Marche pour la décroissance de toutes les tumeurs (Tumore guztien txikiagotzearen aldeko ibilaldia) izendatu duena. Berrikitan tumore bat ("onetakoa") aurkitu zioten bizkarrezurrean, eta hortik atera du bere ibilaldiaren ikur berezia.

Hainbat gobernurentzako lan egina den Schneider ekologia gaietan aditua da eta bere idatziak L'Ecologiste, Decroissance eta Silence aldizkarietan plazaratu ditu. Horietako baten izenburua Point d'eficacité sans sobrieté da: "Eraginkortasunik ez soiltasunik gabe". XXI. mendeko Kixote honek gutxiagorekin bizitzen ikastea proposatzen digu.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, Interneteko loturak.


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude