Mundu guztia liburuaren kontra


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hamurabiren kodea idatzi zenetik edo Egiptoko idazkera kuneiformea asmatu zenetik, pertsonak bere ideiak, jakinduria, legeak… idatziz transmititzeko joera izan du. Horrela iritsi zaizkigu Greziako eta Erromako klasikoen obrak Erdi Aroko esku-idazleek kopiak atera eta beren biblioteketan gorde zituztelako. Antzinateko jakinduria, filosofia, literatura… dokumentu idatzien bidez iritsi zaigu. Idazkera ezagutu ez zutenen jakinduria ez da behar bezala iritsi guganaino eta betiko galduta geratu da historiaren zulo beltzean. Ahozko transmisioaren bitartez ipuinak, legendak, epopeia batzuk heldu zaizkigu belaunaldiz belaunaldi, baina ziur ezagutza asko galdu egin direla belaunaldi hilen memoria isilduan.

Liburuak monastegietako monjeen eta garai hartako jakintsuen ondare ziren eta herri xeheari zail zitzaion jakinduria hura guztia eskuratzea. Geroago, liburuak sozializatzen joan ziren eta eskola instituzio gisa sortu zenetik, liburua herri xehearen eskuetaraino iritsi da.

Gaur egun, herri aurreratuetan behintzat, ia denok dugu liburuak eskuratzeko ahalmena. Sozialki ondo ikusita dago irakurtzea. Hori dela eta, jende askok esango dizu "bai, nik ere irakurtzen dut". Euskal Herrian ere hortxe dugu Durangoko Azoka.

Baina esan beharra dago liburua beheranzko bidean doala. Jende gutxi ikusiko duzu liburudendara hurbiltzen eta liburuak aukeratzen eta erosten. Eta nago irakurtzen are eta jende gutxiago ikusiko genukeela, irakurle isila ikusterik balego.

Baina bada beste arazo bat asko kezkatzen nauena. Irail oro errepikatzen den eslogan inozo bezain faltsua: "Testuliburuak garestiak dira. Liburuak doan behar dute izan." Eta hori horren lasai esaten duenak 1.500 edo 2.000 euro gastatu ditu oporretan. Urtean zehar markako zapatilak erosten, alternatzen, poteoan, juergan… auskalo zenbat gastatu duen. Eta 150 euro inguru kostatzen diren liburuak erosteko hainbeste negar eta kexu. Horrela ari direnek ba al dakite liburu horien atzean profesional mordo bat dagoela gizarte honetako ume eta gazteen hezkuntzaz eta jakintzaz arduratzen dena eta ikasle horiek bihar pertsona jakintsu eta prestatuak izan daitezen material ahalik eta egokienak egiten aritzen direla. Ba al dakite liburu horietan guregana iritsi zaigun jakinduria dagoela dosifikatuta, gaurko ikasleek urtez urte asimila dezaten eta biharko egunean probetxuzko hiritar jakintsu eta prestuak izan daitezen? Hainbeste panplina erabili behar al dugu dakigun gastu bati aurre egiterakoan? Gin-tonikak, whiskiak, afariak, ospakizunak… txintik atera gabe ordaintzen ditugu eta liburuen ordua iritsitakoan hainbeste komeria! Ez dugu kultura, jakinduria eta gure umeen prestakuntza behar bezala baloratzen.

Eta zer esango dizuet literaturaz? Nork irakurtzen du gaur egun literatura? Eta literatura euskaraz? Gutxi batzuek helduen literatura eta dezentek Haur eta Gazte Literatura. Baina hemen ere baditugu batzuk -ez denak, zorionez- liburuen zeharkako etsai direnak. Alde positiboan azaldu nahi dut hainbat eskolatan egiten den lan bikaina umeengan irakurzaletasuna sortzeko asmoz. Irakasle askok badaki zein garrantzitsua den umeei ipuinaren eta istorioen magia txiki-txikitatik kutsatzea, eta ahalegin berezia egiten dute umeek eskolan material interesgarria eduki dezaten. Horrez gain urtean behin edo bi aldiz gutxienez liburu bat erosarazten diete, irakurri eta euren apaletan gorde dezaten. Eta, gainera, idazlea eskolara joaten bada umeekin solasaldi bat izatera, are eta motibagarriago ikasleentzat.

Baina bada irakasleen artean beste multzo bat liburuak erostearen aurka azaltzen direnak. Arrazoia: liburuak garesti direla eta etxekoei nola eginaraziko dien horrelako gastu extra bat (!) Gastu extra 6 edo 7 euro? Zapatila markakoetan edo litxarkerietan hainbeste gastatzen dutenei 6 euro gastaraztea horrenbesteko delitua ote da ba? Hauxe da mundu aldrebesa! Ikasleen kulturaz, irakurzaletasunaz, arduratu behar duena oztopoa jartzen 6 euro mixerableren aitzakian. Hamaika ikusteko jaioak gara!


Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude