Kaien paisaia


2021eko uztailaren 19an
San Pedroko portuko azken muturrean kotxea utzi, eta Pasai Donibaneko ertzarekin lotzen duen txalupa hartu dugu. Bertako langileak aitortu digu lehen buelta goizeko 6:30ean egin duela, eta beste lagun batekin txandaka aritzen dela gaueko 23:00ak arte. Bi minutuan zeharkatzen du badia, baina sekula ez omen ditu egun bateko zientoka bueltak kontatu, «nahiago ez jakin», dio barrez.

Gidaide turismo zerbitzuko Anek agurtu gaitu. Errenteriako 8 urteko umeekin itsasontziz badia zeharkatuko dute, eta «polizoi» sartu gara ontzi berean. Ontzia Pasai San Pedrorantz abiatu da eta uretatik ikusi dugu San Pedro eliza. Arrantzaleen kofradia eta saltokia agurtu eta Pasai Antxoko portu agintaritza eta kai komertziala ditugu begi aurrean. Zur eta lur geratu dira haurrak ia ukitzeko adina gertu dituzten itsasontzitzarrekin: «Begira, horrek urpekari bat darama!». Eta gidaren hitzetan, gainera, Pasaiako portuak sakonera gutxi izaki neurri ertaineko ontziak baino ez omen ditu hartzen! Lezo parean aztoratu dira haurrak, bakoitzak bere etxea ikustea lortu ez badu ere, eta birziklatzeko zain dagoen txatarra pila desioz begiratu ondoren -aukera utziz gero, ontzitik salto egin eta gustuko tramankuluren bat bilatuko zuten- Pasai Donibaneko ontziola agurtu dute. Agurtu diogunean, benetako agurraz ari gara, eskua astinduz «eee, aguur!»ka egin baitute itzulia, itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora bahituta eramango balituzte bezalako pasioarekin, eta noski, itsasgizonen batek agurra itzuli dienero, barrez lehertu dira. Baina benetako emozioa bidaia bukaeran iritsi da, ontziak Pasai Donibane pasa eta itsasorako bidea hartu duenean. Proako haurrek besoak altxa dituzte, gero eta biziagoak diren olatuei euren olatuez erantzuteko. Zenbat eta gora-behera bortitzagoa, garrasi zorrotzagoa haurrek eta denek batera, eskaera bakarra lemazainari: «Azkarrago! Azkarrago!». Platako itsasargiaren parean buelta hartu, eta Senokozulo itsasargiaren keinupean sartu gara berriro San Juango ontziralekuan. «Hamaiketakoa jango dugu!» gose dira haurrak. Gidak aitortu digunez, gertatu izan zaio azalpenak eman bitartean zorabiatzea, baina gaur, zorionez, ez zaizkigu tripak nahasi.

Hankak lurrean

Ordubeteko bueltaxka honen ostean, Donibane barrutik ezagutuko dugu. Otaegi plazan hasiko dugu bidea, Ugarteren eskultura ikusiz. Donibane kalean behera, ezkerrera Arizabalo jauregiak piztuko digu arreta, eta eskuinera, San Juan Bataiatzailea eliza ikusteko parada dugu. 1643an zabaldu zituen ateak, estiloz neoklasiko-barrokoa da eta bertako zaindariaren irudia Juan de Lane eskultore frantsesak egin zuen 1731n.

Berehala, 33. zenbakian, zerra eta mailu hotsak ontziolako leihora darama gure begirada. Ateak beti zabalik ditu tailer honek, eta XVI. mendeko bale txaluparen erreplika nola egiten ari diren ikus dezakegu bertatik bertara (ikus koadroan) eta haritz lurrun sarkorrak tentatuta, barrura sartu gara tailerra eta erakusketa ikustera.

Berriro kanpoan, karrika estu eta bihurriak estaltzen dituen tuneletako batean, 63 zenbakian, Victor Hugoren etxean sartu gara (ikus koadroa). Eta kalean aurrera, historian atzera egin dugu: Lafayette markesak Pasaian lur hartu zuela oroitarazten du ontziraleku pareko plakak, hain justu Ipar Amerikako independentzia gerran parte hartzera zihoala. Aldameneko makurtegia, berriz, Carlo-Magnoren kontra Orreagako gatazkan jardun zutenei esker onez egina da, latinez dioenez: «Cum nostro basconiae populo pro se et sociis suis pasaxe victorius».

Makurtegi ondoko eskaileretan gora, Santa Ana ermitara iritsiko gara. Merezi du arnas estualdiak, goitik badia osoaren ikuspegia irabazteko.

Berriro ontziraleku parera jaitsi eta kalean aurrera herriko plazara iritsiko gara. Badiara irekia dago plaza, eta arrantzaleen etxeak eta arrantzaleei eginiko marmolezko irudiak egingo digute harrera. Kale Nagusian aurrera, Bonantzako Santo Kristo Basilika zurruna aterako zaigu bidera. Kolore arrosak ere gozatzea lortzen ez duen eraikin hotza bera; XVIII. mende erdialdera eraiki zuten eta bi fatxada ditu: bata itsasora begira, bestea Kale Nagusitik ikusten duguna, balio artistiko handiagokoa.

Hemendik aurrera, Santa Isabel gazteluaren murruak pasa eta ibaia itsasoratzen den puntarainoko paseoa egingo dugu, Jaizkibel mendiaren sabelpean. Haitzen gainean doan bideak finisterre txikian sentiaraziko gaitu.

Itzulera kale beretik egin daiteke, edo bestela, informazio panelak ongi zehazten ditu Jaizkibel mendi magaletik, Arrokaundieta parkean barrena berriro alde zaharrera eramango gaituzten mendi bideak. Honezkero gosea egin zaigunez, ez da jatetxe onik falta ahoa urtzeko, eta gaueko 23:00k arteko tartea badugu, txalupa hartuta Pasai San Pedron aparkatutako kotxera iristeko.

Victor Hugo etxea (Donibane 63. Informazio bulegoa ere bertan dago)
Idazle frantsesa eta poeta erromantikoa, 1843. urteko udan Pasaian bizi ostean, Pasaiako badiarekin maitemindu zen, Voyage aux Pirénées liburuan azaltzen duenez: "... noraezean heldu nintzen Eden disdiratsu txipi honetara...". 2002. urtean, Victor Hugo jaio zeneko bigarren mendeurrena ospatzeko, Ibilbide erromantikoa kale antzerkia egin zen Pasaian. Antzerkiak piztu zuen interesa dela eta, erabili ziren jantziekin erakusketa iraunkorra ireki zuten 2003. urteko maiatzaren 22an, Victor Hugoren heriotzaren 118. urtemugan. Victor Hugori esker jakin dugu garai hartako Pasaiaren berri, eta beraren deskribapenetan oinarrituta egin dira, ahal den neurrian, jantziok (goiko argazkikoa erabili zen kale antzerkian Victor Hugorena egiteko).
Ordutegia: Astelehenetik igandera, 11:00-14:00etara eta 16:00-18:00etara.

Harremanetarako
Pasaiako Turismo Bulegoa: 943 34 15 56.
Oarsoaldeako Turismo Bulegoa: 943 49 45 21.

Ontziola: Itsasontzi Tradizionalen Ikerketa eta Eraikuntza Zentroa (Donibane kalea, 33)
Euskal arrantzaleek iraganean gehien erabilitako txalupen erreplikak nola egiten dituzten ikus dezakegu aurrez aurre. Une honetan XVI. mendeko bale txalupa egiten ari dira (goiko irudian), munduan ezagutzen den bale txaluparik zaharrena. Bere garaian Pasaian eraiki zuten, eta denbora gutxira Kalifornian hondoratu zen. Ontziolaren ardura duen Albaola elkarteko kide da Xabi Agote eta berak azaldu digunez, «Arkeologoek originalaren maketa ekarri ziguten eta esan zigutenez, erabat haritzezkoa zen, eta gu horrelaxe egiten ari gara. Teknologikoki urrats berberak eman nahi ditugu, adibidez, iltzeak forjan egin genituen». Bale txalupa hilaren 21ean uretaratuko da, arratsaldeko 17:00etan. Ikuskizun bikaina izango da eta Robert Grenier Kanadako urpeko arkeologo departamentuko burua ere etorriko da, azken aurkikuntzen berri ematera.

200 urte Pasaiako hiribilduak
Goiko argazkian ikurrina ageri duen Udaletxea aurten 200. urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatzen ari da. 1805ean sortu zen Pasaiako hiribildua, Jose de Vargas Poncek Carlos IV.a erregeari bidalitako txostenean, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane elkartuta udalerri bakarra sortzeko beharra agertu ostean. Horrela, San Pedro Donostiatik bereizi eta kaiaren administrazioa hiribildu berriaren esku geratzea proposatu zuen. Izan ere, sanpedrotarrek zioten Donostiak baztertuta zituela herria eta kaia.


Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude