Ezpalak


2021eko uztailaren 20an


Kalean giro

Uda heltzear da. Badirudi eguraldiak bakeak egin dituela gurekin eta kalean ordu gehiago pasatzea eskatzen digu gorputzak. Are gehiago, giroa lagun, kontzertuez edo kale antzerki ikuskizunez gozatzeko abagunea badugu. Proposamenak ez dira falta, gainera. Urretxu eta Zumarraga lotzen dituen Areizaga Kalebarren plaza Udako Gau Musikalek hartu dute ekainean. Larunbatean Asstrioren kontzertua izango da. Bilboko La Fundición aretoan, Ekainean Txotx ekimenaren baitan, hainbat artisten antzezlan eta dantza saioak (Hnos. Bolinga, Marisa Lafuente & Peru C. Saban...) ikusi ahal dira 19a arte, ardoaz eta pintxoez lagunduta. Donostian ere Antzerkia Kalean zikloko emanaldiak hasiak dira (Markeliñe, Trapu Zaharra...). Bilbon ere Ostiral Kulturalak antolatu dituzte ekainerako Errekalde auzoko kaleetan. Musika, zinema, antzerkia... ekitaldi andana. Eta uda ez da hasi oraindik.


Euskal Pen Kluba Eslovenian

International Penen Kongresuan parte hartuko du lehen aldiz iaz sortutako Euskal Pen Klubak. Laura Mintegi elkarteko lehendakaria eta Lutxo Egia elkarteko diruzaina izango dira hilak 21a bitartean, Bled herrian (Eslovenia). Euskal Pen Klubeko otdezkariek adierazpen askatasunari buruzko ebazpen bat eramango dute, azken urteotan Euskal Herrian itxi dituzten komunikabideen ildotik. Euren asmoa kongresuan izango diren 141 Pen Klubetako ordezkariek (15.000 inguru) onartzea da eta haren ondotik Espainiako Gobernuari bidaltzea.


Les Ventinelles biurtekoa Angelun

Itsasertzeko paisaia ederra eta artelanak uztartzen ditu Angelun lehenengoz antolatu den Les Ventinelles biurtekoak. Aurten Flandesko zazpi eskultoreren (Christine Clinckx, Koen de Decker, Dirk Zoete, Heidi Voet...) lanak paratu dituzte Angeluko itsasertzean, kilometro pasatxoko ibilbidean. Horren osagarri, eskulturen maketak eta artisten lan multimediak jarri dituzte Betarix Enea etxean. Bi urtero, kostaldea duen munduko herrialde bateko artista interesgarriak gonbidatuko dituzte euren lanak Angeluko kostaldean jartzera. Izan ere, antolatzaileen asmoa arte garaikidea eta herritarrak harremanetan jartzea da.


Sorkuntza eta formakuntza Arriagan

Bat proiektua (Bilbao Arriaga Teatroa) jarriko du martxan Bilboko Arriaga antzokiak azarotik aurrera, Lluis Pasqual zuzendari artistikoaren ardurapean. Sorkuntza eta formakuntza xede izanik, Shakespeareren La Tempestad eta Hamlet gaztelaniaz ekoitziko ditu Arriaga antzokiak Valentziako, Kataluniako eta Madrileko hainbat antzokirekin elkarlanean. Guztira, 25 antzezlek eta musikari batek parte hartuko dute. Aktoreetatik hamabi inguru Euskal Herrikoak izango dira. Halaber, antzerki zuzendaritza ikastaroa eskainiko du Arriagak, azarotik otsaila bitartean. Bertako ikasleek Shakespeareren bi lanen muntaian parte hartu ahal izango dute, sorkunta prozesua bertatik bertara ezagutzeko. BAT proiektuak hiru urteko iraupena izango du. Hala, bigarren urtean haur eta gazteei eskainiko die arreta eta hirugarrenean ikusleei.


Entzun.com: musikaren atari oparoa

Herri musiken erakusleiho izateko asmoz, sareratu zuen www.entzun.com webgunea duela hilabete batzuk Entzun aldizkariak. Gunea ez da aldizkariaren bertsio elektronikoa, paperezkoaren osagarria baizik. Pixkanaka edukiak gehitu dituzte eta makina bat albiste, kronika nahiz elkarrizketa topa daitezke bertan. Hona gunearen hainbat atal: berriak, agenda, zuzeneko emanaldien kronikak, maketak (taldeek hiru abesti paratu ahal izango dituzte), euskal musikagintzaren direktorioa, dosierrak...

* * * * * * * * * * * * * * * * * *

Barakarock musika jaialdia antolatu dute estreinakoz Barakaldon ekainaren 18rako. Hamalau talde ariko dira zuzenean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Doinu rockeroak izango dira entzungai Lasesarre futbol zelaian. Izan ere, Parabellum, Reincidentes eta El Ultimo Ke Cierre, MaCarraDa, Segismundo Toxicómano, Lendakaris Muertos eta Txapel izango dira oholtza gainean. Metalak ere izango du lekurik, Hamlet, Tiera Santa, Vhaldemar, Idi bihotz eta Flyin‘ Freak taldeek kontzertua eskainiko baitute.

Pobaleko burdinola eta Bizkaia zubia (zubi esekia) saritu ditu Europako Kontseiluak, kultur ondare gisa duten garrantziagatik. Muskizko burdinolak museoa du iaztik eta Getxo eta Portugalete lotzen dituen zubiaren transbordadorea berritua izan da orain gutxi. Biak ala biak Bizkaiko Diputazioa, Akitania, Katalunia eta Languedoc-Rousilloneko erakundeekin prestatzen ari den Piriniotako Burdinaren Ibilbidearen parte izango dira. Ibilbide honek burdingintzak herriotan izandako garrantziaren aztarnak batuko ditu, Europako Batasuneko Ibilbide Kulturalen Institutuaren ildoak jarraituz.


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude