Eskolarteko Bertso Txapelketa: Gazteak badatozela


2021eko uztailaren 27an
Maila inoiz baino orekatuago dagoela da Ikastolen Elkartean Eskolarteko Txapelketaren ardura duen Mikel Mendizabalek aurtengo Euskal Herrikoaz egiten duen gogoeta. Garai batean lidergoak oso nabarmenak ziren bezala, orain maila altuagoa eta berdinduagoa da. Horren erakusle da herrialde bakoitzeko Eskolarteko Txapelketatik Euskal Herrikorako sailkatzen diren izen gehienak berriak izatea. «Hori »dio Mendizabalek» bertso eskoletan egindako lana hobetu denaren seinale da. Nabari da orain ikasleei egokitutako lan zehatzagoa egiten dela, eta metodologia ere findu dela». Urteekin erreferentzia sendo bihurtu da Eskolarteko Txapelketa, eta kurtso bukaerarekin bat eginez, bertso ikasleen agendan egun seinalatua izaten da.

Sari sabatikoa

Iaz Euskal Herrirako sailkatuek sari berezi bat jaso zuten: txikiek asteburu-pasa Bidarrain, eta handiek astebeteko bidaia Parisera. Mendizabalek kontatzen duenez, «sari oparoago bat ematea genuen helburu, ikasmateriala baino gusturago hartuko dutena». Oso gustura etorri ziren, lagun berriak eginda. Baina txikien kasuan asteburu-pasa motz xamar geratzen denez, aurtengoan aste osorako egonaldia gozatu ahal izango dute.

Txapelketa berezia

Gazteentzat bertso eskolaz kanpoko saiorik garrantzitsuena da Eskolarteko Txapelketa, askorentzat urteko saio bakarra. Horrek urduritasuna, ilusioa, beldurra... hamaika emozio korapilatzen ditu. Horiek ondo kudeatzen ikastea oso aberasgarria da, baina ez asmatzeak faktura pasatzen du. Merezi luke bertso eskoletan aztertzea txapelketak ikasleen artean zer balio zabaltzen dituen eta hauek nola landu behar diren.

Gipuzkoako Eskolartekoak 25 urte

Jon Sarasuak jantzi zuen txikitoen arteko lehen txapela, eta 25 urte beranduago Unai Gaztelumendiren buruan da. Data hori ospatzeko, aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko finala Kursaalen jokatu zen, eta bertan elkartu ziren familia argazkia ateratzera urte hauetan izandako txapeldunak, antolatzaileak, irakasleak, eta Imanol Lazkanori ere aipamen berezia egin zitzaion, urteotan txapelketa honetan egindako lanagatik. Mende laurdenean txapelketak eman duena jasoko duen liburua prest du Ikastolen Elkarteak eta uztaila hasierarako kalean egongo dela espero dute. Praka motxetan izenburuarekin, urtez urteko errepasoa egiten du argazki, bertso eta parte-hartzaileen iritzi artikuluekin.

Euskal Herriko finalistak
Goiko irudian, iazko Euskal Herriko finalistak. Aurtengo finalean, Altsasun entzun ahal izango diren bertsolariak, berriz, hauek dira:
Txikien mailan: Arabatik Xabi Igoa (Aramaio, 13 urte) eta Mikel Serrato (Aramaio, 12 urte); Bizkaitik Xabier Iturraspe (Lekeitio, 14 urte) eta Nagore Beitia (Bermeo, 13 urte); Gipuzkoatik Mikel Olaizola (Elgoibar, 14 urte) eta Amaia Iturrioz (Urretxu, 12 urte); Nafarroatik Josu Sanjurjo (Lesaka, 12 urte) eta Ioar Tainta (Lesaka, 13 urte) eta Iparraldetik, Mattin eta Bixente Luku (Garazi, 13 urte), Ximun Cazaubon (Jatsu, 12 urte) eta Txomin Elosegi (Hazparne, 13 urte).

Handien mailan: Arabatik Izar Mendiguren (Laudio, 16 urte) eta Hodei Lopez de Arkaute (Gopegi, 17 urte); Bizkaitik Itxaso Paia (Getxo, 16 urte) eta Miren Amuriza (Berriz, 15 urte); Gipuzkoatik Beñat eta Unai Gaztelumendi (Añorga, 18 eta 16 urte); Nafarroatik Julio Soto (Gorriti, 17 urte) eta Xabi Salbador (Barañain, 17 urte) eta Iparraldetik, Mizel Mateo (Bidarrai, 17 urte), Patxi Iriart (Hiriburu, 17 urte) eta Maddalen Arzallus (Hendaia, 15 urte).

Joxema Leitza, Nafarroako Bertsozale Elkarteko langilea: «Nafarroako bertsolaria egiten ari da»

Prentsan gutxienetakoa ezagutzen dena izaki, Nafarroako Eskolarteko Txapelketaz galdetu eta bidenabar bertako bertso eskolen egoera ezagutzeko jo dugu antolatzaile lanetan aritu den Joxema Leitzarengana.

Zer helbururekin antolatzen da txapelketa hau?
Bertsopaper Lehiaketaren XIX. edizioa izan da aurtengoa. Urtean barna bertsoa landu dutenen lanak aurkezteko aukera eskaintzen da eta kurtso bukaeran eskualdeka saioak antolatzen dira. Bertsoa ezagutarazi eta horrekin gozatzeko bideak erakustea da helbururik garrantzitzuena.
Finalarekin, berriz, bertso eskoletan dabiltzan ikasleak elkar ezagutu dezaten lortu nahi da batez ere. Lehiaketak badu bere garrantzia, baina bigarren maila batean gelditzen dela esan daiteke, Bertso Eskolen Egunaren egitarauaren barruan jokatzen baita.

Zenbat parte-hartzaile izan ditu Nafarroako Eskolartekoak aurten?
45en bat izan dira. Alde handirik ez dago aurreko urteekin alderatuta, baina Iruñerrian eta Baztan-Malerreka ingurutik kopurua eta maila hobea izan da.

Nafarroako bertsolaritzaren diagnostiko orokorra zein da?
Puntu indartsutzat har genezake gero eta konszienteagoa dela Nafarroako bertsolaria egiten ari denaz. Belaunaldi berri bat etorri da edo heldu da bertsolaritzarekin konprometitua. Lehen ez bezala, jatorria ere zabaltzen ari da. Bortziriak bai, baina beste eskualde batzuk ere agertzen ari dira: Baztan, Malerreka, Sakana, Leitza aldea...
Eta horixe da punturik ahulena, eskualde hauek elkarrengandik oso urruti daudela. Harremanak egitea oso zaila da eta are zailagoa 120 kilometroren bueltan 40.000 euskaldun bizi direla jakinda -horietarik zenbat bertsozale, eta zenbat gazte?-. Baina hori Nafarroako euskara eta euskal kulturgintzaren egoera da. Zer eginen diogu!

Azkenak
2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude