Batzuetan tamainak badu garrantzia


2021eko uztailaren 28an

Lehengo batean, lagunarte on batean nengoela, solasak gure aberriaren gaia ekarri zuen, gai mila aldiz aztertua, xehatua eta mastekatua, baina ez haatik amaitua, finitua edo flakatua. Eta aipatu zuen lagunetako batek, kezkatuta aipatu ere, Euskadi kaskarra zela tamainaren aldetik, eta errealitate horrek inork aitortu baino garrantzi gehiago daukala gure gaur egungo joeretan. "Aipatuko nuke oraintxe bertan hamaika urtez abertzale izan eta duela gutxi, auto berria erosi eta Donostiatik Bilbora ordubete eskas behar zuela konturatzean, eta ez, bere gazte garaietan bezala, hiru ordu luze, zalditik erori eta bere fedeaz abjuratu duen pertsona bat. Eta nik uste legio direla gaitz horrekin -liliputitis?- dabiltzanak. Agian, horregatik sortzen dira azken aldi honetan horrenbeste erretentzio gure autobideetan. Erretentzioekin Euskadik handiagoa ematen du".

Berak bukatu orduko aurre egin genion denok: "Nor dugu Madriletik dabilen hori?", galdetu zion batek interpretazio agian gordinegia eginez. "Ez dut esango izenik", tematu zen lehena. "Aski izan behar zaizue mezu nagusiarekin. Bi ordu eskasean zeharkatzen den herri batek ezin du aparteko estatus politikorik eskatu". "Jainkoa!", hots egin zuen apaizgai izandako batek izu aurpegiaz. "Y grekoaren obrak hastear daude! Berrogei minutu Baionatik Gasteizera!". "Zenbat kilometro dira ba Baionatik Gasteizera, zehazki?", galdetu zuen azkenak. Isiltasunak erantzun zion gizajoari.

Baina argia etorri zitzaigun hurrengo egunean. Izan ere, bagindoazen gure bizikletak hartuta errepideska batetik, eta hor non, gelditzen ginen bakoitzean, heterotasunarekin egokitzen ginen. Etxe batekoei agur egin eta, "egualdi politta itteula, zea!" erantzuten ziguten; egin, handik hamar kilometrotara, agur berbera eta "ebaldi politte itteula, zea", entzuten genuen, edo "buen tiempo tenemos", edo "eguraldi potoloa dugu, hain zuzen ere". Modu desberdina, beti. Eta hizkuntzarekin gertatutakoa, janari-edariekin ere gertatu zitzaigun: batean mondejoa zen; hurrengoan, odolkia; haraxeago, lukainka edo zezina. Bestalde, janzteko hamaika modu ikusi genituen. Kasu bat: Goiko Errotako gizonak nobelako Piarres ematen zuen; Beheko Errotako neskak Blade Runnerreko erreplikantea. Eta abar, eta abar.

Itzultzerakoan, hizketan hasi eta txangoaren, -eskurtsioaren, ibilaldiaren…- inpresioak kontatu genizkion elkarri. "Zorabiatzekoa izan da", esan zuen batek. "Zenbat berezitasun! Egin Amerikako Estatu Batuetan mila kilometro, eta ez genuke laurdenik ere aurkituko!". Nik orduan paisaia hartu nuen aintzat: Georgiatik Lousiana bitartean pinua besterik ez zegoela, adierazi nien; guk ibilitako 50 kilometrotan berriz -Ibarrolarenak kontatu gabe- zuhaitz berdinik ez zegoela. "Zenbat leku hartuko ote luke Euskal Herriak mendiak zapaldu eta dena ordeka bihurtuko bagenu?", galdetu nuen -nire bihotzak goiz heltzen diren hipotesiak maite baititu-. "Nik uste Holandaren zabalera izango lukeela", erantzun zidan geografiako irakasle dugun batek. "Edo gehiago", erantsi zuen kalkuluak zorroztuz.

Burutazio guzti haiek esaldi bakar bihurtzeko lanari ekin genion. Datu hotzak -mapetan azaltzen diren kilometroak-, ponderatu egin behar zirela iruditu zitzaigun, eta, esaterako, heterotasun indize bat erabili behar zela; hartara, Euskal Herriaren zabalera subjektiboa kalkulatuko genuela, hala nola atzerrian, AEBetan eta, tenperatura subjektiboa kalkulatzen den. "Eureka!" hots egin genuen halako batean. Lanari lotu gintzaizkion ondoren, abertzale eta ez hain abertzaleen liliputisia arintzea helburu. Irakurriko duzue txosten osoa argitaratzen denean; hala ere, hona aurrerapena, lehen lerroan dioguna: "Euskal Herria herri ertaina da, edo bestela handia...".


ASTEKARIA
2005eko ekainaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Eguneraketa berriak daude