Maiatzeko hostoak


2021eko uztailaren 28an
Postalak versus segapotoak
Lerrook irakurtzen ari zaren irakurle horrek ezagutzen duzu honezkero Frantziak Europari emandako erantzuna. Honakook, ordea, emaitzak ezagutu gabe idatzitakoak dira.

Berriro Europa eztabaidagai, oraingoan Frantzian. Europa gosaritan; Europa afaltzerakoan; Europa otordu orotan. Erromako tratatutik hona Europak izan duen bilakabidean Frantziako erreferendumak hainbesterainoko interes informatiboa du? Nondik begiratzen zaion. Eta begiratzen bazaio integrazioaren aldeko agintariek egunotan bizi duten urduritasunari, esango nuke baietz, esango nuke hil ala biziko lehia baten aurrean dagoela Europa: Frantziako emaitzek berebiziko garrantzia izango dute bai berez bai erreferendum frantsesaren atzetik etorriko direnetan. Ikatza bota behar da Europaren labeetara altzairua ziurtatzeko, Europako lehen elkarteak -1951ko Ikatzaren eta Altzairuaren Komunitateak- metaforikoki ondo seinalatzen duen legez.

Hegoaldeko euskaldunok ondo ezagutzen genituen Europak Europari emandako baiezkoak ekarriko omen dituen onurei eta ahuleziei buruzko argumentuak. Orain iparraldekoen begi-belarrietatik sartu dira argumentu berak. Erraza da integrazioaren aurkakoek diotena ulertzea, begi-bistan baitaukagu: ezezkoa bozkatuta, gauden bezala geldituko gara. Zaila, benetan zaila, baiezkoak agintzen duena irudikatzea da, Europa berri batean sinestea. Integrazioan.

Honainokoak, kontu ezagunak dira. Baina alde guztietatik begiraturik guztiz albokoa dirudien kontu batek piztu dit arreta Frantziako kanpainan: Italiako Democratici di Sinistra L'Ulivo taldeko gazteak konbentzituta daude Frantziaren ezetzak Europako beste hainbat tokitako ezetza ekarriko duela, eta horrek ez diola eskuinari baizik mesede egingo. Horregatik, postalak idatzi eta postalak idatzi aritu dira Frantziako gazteei, hauek Europako Konstituzioari baiezkoa eman diezaioten. Hiru omen dira gazte italiarrek postalotan erabili dituzten argumentuak gazte frantsesak animatzeko: orain arteko lorpen sozialak, solidaritatea eta arrazismoaren kontrako lehia.

Postalak. Idatzi. Argumentu politikoak erabili. Konbentzitzen ahalegindu. Gazteek gazteei dei egin. Segapoto italiarrak -telefoninoak- garestiegiak dira pasa-hitz edo esamesak bidaltzeko -gogoratu segapotoek zer nolako garrantzia izan zuten Espainian martxoaren hamalauko emaitzetan- ala diskurtso politiko egituratu xamar batek oraindik ere bitarteko pausatuagoak behar ditu, nahiz eta bitarteko pausatuago horietako bat postala bezain euskarri apal xumea izan?


Zuhurtziaren gorazarre

Honezkero denek ezagutzen dituzten hitzok esan zituen Zapaterok Espainiako parlamentuan: "bakearen truke ezin da prezio politikorik ordaindu, baina politikak lagun dezake bakea lortzen". Gero, PPk ez beste talde guztiek bide horretatik saiatzeko aukera babestu zuten.

Horrelako prozesuei ondo etortzen zaie apaltasun pixka bat, negoziaketa batek beti ipurdi bistan uzten baitu bizitza bide normaletatik aurrera eraman ezinaren onarpena. Etxe barrura soilik begiratuta -Keats poetak native land deitzen duen horretara-, beren garaian garrantzi betea izan zuten bi egitasmo oihartzuntsu datozkit gogora: ahanzturaren salara bidean da Ibarretxeren plana, oroitzapen politiko hautsen kutxaren batean behar du egon KAS alternatibak. Bitartean, guztiz hiltzat jotzen genuen Ajuria Eneako Ituna omen du Espainiako Parlamentuaren dokumentuak inspirazio nagusi.

Erronka zaleenek dituzte, enegarren aldiz, motibo gutxien beren paparrak dominekin edertzeko.


Orotariko Euskal Hiztegia

Ambrose Biercek honela definitzen zuen hiztegia hitza 'Deabruaren hiztegia'n: "Hizkuntza baten hazkundea galarazi eta gogor eta zurrun bihurtzeko letra arloko tresna gaiztoa".

Sarasolak-eta bukatu berri duten hiztegiak euskal jardunaren hazkundea jaso du hamasei tomotan, eta, hainbat urtetako lan eskergaitzaren ondoren horrelakorik entzutea bitxia bada ere, hiztegia berritu eta osatzeari ekin nahi omen diote hemendik aurrera.

Hizkuntza ez dela gogor eta zurruna dakitelako izango da.

Robinson nafarra

Defoeren Robinson Krusoe irakurri dugunontzat Juan Fernández irla alegiazkoagoa izan da erreala baino. Halatsu Miguel Sánchez-Ostiz idazle nafarrarentzat ere nerabezaroan Defoeren Robinson Krusoe irakurri zuenetik. Nobela horren irakurle gehienoi gertatu izan zaigu gauza bera. Baina nobela horren irakurle-gehienok sekula egingo ez duguna egin berri du Sánchez-Ostizek: obsesio zaharra gainetik kendu nahirik, irlaraino joan, bertan aste gogor batzuk pasatu eta imajinazioan eraikia zuen irlaren eta benetako irlaren arteko kontrasteei buruzko liburu eder bat idatzi (La isla de Juan Fernández, Ediciones B).

"Bidaia hau Santiagoko Tobalaba aerodromoan hasten da, hala da, uda bukaerako goiz batez, baina, egia osoa esate aldera, bidaia askoz ere lehenago hasi zen. Han urrutian hasi zen eta orain dela denbora asko. Bidaiari geldiaren ametsen eta fantasien denboran. Nire lilura zaharretako bat da Juan Fernández irlarena, hara baitzihoazen eta handik etorri nire pertsonaiak, eta ni neu ere bai, noski, jakin gabe nora gindoazen eta nondik gentozen. Alegiazko ihes-ate bat zen".

Robinson nafarrak bere obsesioak kitatzeko idatzi duen liburuan pasarte eder asko dago irlaz eta alegiazko eta errealitateko eremuek gure bizitzetan eragiten duten islaz. Eta baita ironiarik eta umorerik ere. Ez dira erudizioa eta pasarte bitxiak falta. Ezta bertan bizi diren hainbat pertsonaia auto-baztertu eta robinsonen erretratu zorrotzak ere. Eta, aldian-aldian, bidaiari begi fin batek aurkitutako perlatxoak. Segidakoa bertan dagoen museo txikian ikusitako bitxikeria da:

"Bitrinak Robinson Krusoeren edizioekin eta liburu horrekin zerikusi handia edo ez hainbesterainokoa duten liburuekin. Horien artean nabarmen (…) portadan honela dioen bat: Adaptació de Josep Vallverdú. Il.lustracions de Carme Peris. Edicions Proa, eta liburuaren ondoan karteltxo bat zera dioena modu labur zalantzarik gabean: «Versión en vasco».

Zergatik joan zen Miguel Sánchez-Ostiz mundua bera baino ia haratago? Mallarmék zioenagatik: "Guzti-guztia honetarako dago munduan: liburu eder bat bilakatzeko".


Baratxe, baratxe

Giza mugimenduen aldaketez-eta arduratzen direnek diote slow life -bizitza pausatua- izeneko aro berri baten aurrean gaudela. Seinaleak ez dira horiek, baina sinets dezagun hala dela, espero dezagun miraria: baratxe, baratxe, jauna, zu presaka ibili edo zu astiro ibili, berdin-berdin egingo du hamarratzak amarauna.


Bidaia literarioa

Joseph Rothek bere adiskide Stefan Zweig-i gutun batean: "Idazten ari naizenean bakarrik ezagutzen dut mundua".


Zinearen bazka

Lehengo batez bitxikeria polita irakurri nuen Joxe Aranzabalen blogean: zinemara gehien eraman diren fikziozko eta errealitatezko lehendabiziko hamar pertsonaien sailkapena. Lehendabiziko postuan Sherlock Holmes dago 207 filmerekin. Segidan, Napoleon (196 film), Drakula (164), Jesukristo (152), Frankenstein (116), Tarzan (98), Lenin (88), Hitler (76), El Zorro (70) eta Robin Hood (62).

Zineak zeri heltzen dion, zineak fikzioarekin eta errealitatearekin duen harremana, historiaren edo erlijioaren edo literaturaren zer nolako asketan bazkatzen den zinea...

Bitxikeria deitu diot zerrendari. Bitxikeria da soilik?


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude