Gorka Knörr: «EAJk inposatu duela? Batasunak berau lehenago amaitzea zuen»


2021eko uztailaren 23an
Legebiltzarreko lehendakariorde ohi Gorka Knörrek honela ikusi du Izaskun Bilbao lehendakari berriaren aukeratzea: «Hautaketa askoz dramatikoa agertu da hedabideetan, herritarren eta politikoen artean izan dena baino. Legebiltzarreko mahaia agintaldi osorako izendatzen da, eta behin izendaturik, ezin dute lehendakaria kargutik kendu. Zalaparta besterik ez da izan. Funtsean, tirabira horren atzean normalizazio prozesua abian jarri izana dago».

Zertan ari zara? Politika uzteko edo segitzeko asmotan?
Deskonpresio politiko garaia bizitzen ari naiz. Ez da lehenbiziko aldia, Ajuria Eneatik atera nintzenean, Carlos Garaikoetxearekin batera, bi urte egin nuen politikaren langabezian. Enpresa publikoan aritzeko aukera daukat, baina politika modu existentzialean bizi dudanez, jarraitu nahiko nuke.

EAko Idazkari Nagusia eta legebiltzarkide izatetik kargurik gabe izatera pasa zara.
Niretzat etapa itxiak dira. Beti saiatu naiz nire kontzientziaren arabera jokatzen, kontzientzia ez omen da tronpatzen. Nik horrela uste badut ere, kontzientziak pasadizo aldrebesak eta konplikatuak biziarazten dizkizu. Ni nire buruarekin ondo sentitzen naiz, baina begi-bistakoa da garai txarrak bizi izan ditudala.


Zehaztu zenezake zeren ondorioz?
Tira, alderdiaren barruan kontsentsua edo adostasuna lortzen ahalegindu naiz. Egun EAko Idazkari Nagusia ez banaiz, garai batean sektore guztiak elkarrekin aritzeko eta jokatzeko ahalegin berezia egin nuelako da. Eta onartu ez zenez, bada kanpoan geratu naiz.

Legebiltzarrerako zerrendetan aurkezteko hautatu ez izana...
Kapitulu itxia dela esan dut. Berau itxi baino lehen alderdiak nirekiko gizatasunik gabeko erabakia hartu zuen ordea. Alderdiak erabaki hori hartzean epaileak baino lehenago kargu gabetu ninduen. Bakoitzak nahi edo behar zuena egin du eta nik nire jarrera hartu dut erabaki horrekiko.

Hala nola...
Ezarri zidaten fidantza ordaintzea, hasteko. Orain hilabete eskas, Juan Mari Atutxa, Begoña Bilbao eta hiruron aukako auzia dela medio, epaileak fidantza eskatu digu. Begoña Errazti lehendakariak alderdiak bere gain hartuko zuela esan zidan, «eskerrik asko» esan nion, «zuek zeuen erabakiak hartu dituzue eta nik neureak». Koherentziaz jokatu nahi izan dut azken unera arte.

Zigortua bazina?
Nire bigarren kargu gabetzea litzateke, EAk lehena egin baitu. Baina, itxura guztien arabera, zigorra Bilboko Auzitegian jarriko digute, edo hala diote behintzat. Nire kasuan hutsaren hurrengoa litzateke.

Nola ikusten duzu EA alderdia?
Edozein kolektibok aurrera egiteko kontsentsuaren bidea urratu behar du. Jendearen arteko harremanak landu behar dira, esklusioaren gainean oinarritutako edozein proiektuk etorkizun iluna dauka. Eta are ilunago ziklo berri batean sartu garenean. Ziklo horretan, abertzaletasunean, batetik EAJ arituko da nagusiki, eta bestetik, estrategia politiko militarrak baldintzatu gabeko ezker abertzalea. EAk orain arte bide gaitza izan badu, are gaitzagoa izango du bere jardunbidea esklusioaren klabean urratzen badu.

EAn esklusioa eman da, beraz.
Begi-bistakoa da. Hauteskundeetarako zerrendan sektore batzuk kanpo geratu ziren. Dramatismorik gabe diot. Errazti lehendakariari esan nion azken Batzar Nagusian: "Sektore guztien ordezkaritza ziurtatu dezakeen Batzorde Nagusia nahi nuke". Horregatik nago kanpo. Berriro diot, esklusioan oinarritutako proiektu batek jai du.

EAJ-EA koalizioak Carod-Roviraren eskaintza jaso omen zuen azken hauteskunde kanpainan parte-hartzeko. Horrela al da?
Bai. Baina ez zuten aintzat hartu. Bartzelonako hedabideetan ez zela etorri sozialistak eta Pasqual Maragall ez zirikatzeagatik zabaldu zen. Baina hori gezurra da. Ez zioten kasurik egin eta kito. Nik dakidala, EAJko goi-mailako kargu baten oniritzia jaso zuen. Baina nola parte hartuko zuen kanpainan EAk ez badu jarrera bera azaltzen, gure alderdikidetzat jotzen dugularik?

Zer iritzi duzu EAJ-EA koalizioak izandako boto galeraz?
Abstentziora joan da bereziki. Hala ere, koalizioak ez du asmatu hautesleria mobilizatzen eta hautesleriak ez du ikusi PSOErengan PPrengan ikusi zuen mamua. Bestalde, duela lau urte Aralar ez zegoen. Horiek dira gakoak. Baina, mapa politikoa ez da aldatu, hori da datu nagusia. Mapa politikoa aldatuko da ETAk behin betirako su-eten bat emango duenean. Artean, inork ezin du ezer inposatu, alde guztien arteko hitzarmena behar da.

Joseba Permachek "EAJk orain arte inposatu duen jarrera amaitu dela" esan berri du ARGIAn.
Eta zergatik amaitu da orain eta ez orain hamar urte? Eurek ere erantzukizun partea izango dute, ezta? Besteok gurea dugu eta Batasunak berea. Batasunak Lizarra-Garaziko Akordioaren garaian esan izan balu orain esaten ari dena beste testuinguru batean geundeke. Bitxia da. Orain inposizio garaia amaitu bada, haiek zuten lehenago amaitzea. Gakoa da ezker abertzaleak beste rol bat jokatzea. ERCk Katalunian jokatzen duen antzekoa, adibidez.

Artean nola ikusten duzu egoera politikoa?
Inor ez da gai bost bat urte barru izango dugun panorama politikoa igartzeko. Denok dakigu desberdina izango dela, ezker abertzaleak jokatu ez duen rola jokatuko duelako. Hala ere, ezker abertzaletik orain beren botoak erabakigarriak izango direla badiote ere, hori horrela da orain, duela hamar urte eta duela hogeita bost.

Bake prozesuak EAEko gobernagarritasunari aurrea hartu dio, antza. Zein dira aukerak?
Hasteko, nik su-eten hitza baztertuko nuke. Su-etena denok dakigunaren eskuetan dago. Ziklo hitza berresten dut, berau etorri da, abian dago. Bere ñabardura guztiekin. Ez da erraza izango. Artean urgentea zer den eta zer garrantzizkoa bereizi behar dugu.

Zer da garrantzizkoa eta zer urgentea?
Garrantzizkoa ziklo politiko abiatu izana da. Urgentea, berriz, Espainiako Gobernuak nahiz ETAk benetako keinuak egitea, egin dituztenak baino gehiago. Adibidez, Gobernuak presoen arazoan neurriak hartzea eta ETAk borondate gehiago azaltzea. Azken atentatuak inertzien ondorioa izan daitezke. Agian ETAren barruan denak ez dira iritzi berekoak, baina ezta ere Espainiako Gobernuan. Zapaterok Ibarra, Francisco Vazquez, Bono edota Chaves konbentzitu behar ditu. Ez du lan makala.

Alderdien arteko mahaia osatze bidean al dago?
Bai, baina menua falta da. Eta ezkontza bada, nola ezkondu. PP kanpoan dago. Baina PP Katalunian ere azken unean batu zen. Hemen ere gauza bera gerta liteke. PPren arazoa da buruzagitza eskuin muturrekoa duela, Aznarren esku dagoela. Nik uste ETAk beste joka-leku politiko batera joateko erabakia hartu zuen orain urte bat. Baina erabaki horrek gauzatzeko denbora behar du. Artean, Zapaterok ausardiaz jokatzen badu eta elkarrizketak bideratzen baditu Espainian irabaziko du. Galiziako hauteskundeetan PSOEk aurrera egiten badu Zapatero indartuko da. Hori da bake prozesua indartzeko mesede handiena. Eta ni ez naiz Zapatero zalea. Baina gauzak diren bezala dira eta ez norberari gustatzen zaizkion bezala.


Azkenak
Correosek Gipuzkoan dituen lantokietako langileek salatu dute udan izaten ari diren lan-karga “jasanezina”

Udan lantaldea asko murriztu da langile gehienek oporrak hartu dituztelako, eta sindikatuek salatu dute Correosek apiriletik langileen oporraldien berri izanda ere ez dituela langile gehiago kontratatu.


Espainiako Parekotasun Legeko akatsak aukera ematen du senideak zaintzeko baimena eskatu duten langileak kaleratzeko

2/2024 Lege Organikoa abuztuaren 22an sartu da indarrean, eta “akats tekniko tamalgarria” du, Espainiako Berdintasun sailburu Ana Redondok adierazi duenez. Sexu-indarkeriaren biktimak kaleratu ezin direnen taldean sartu dituzte. Espainiako Berdintasun Ministerioak... [+]


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Miarritzeko auzapez ohi Didier Borotra zendu da

Politikari zentrista ezaguna, 1986tik 1991ra Departamendu kontseilari izan zen, 1991tik 2014ra Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari 1992tik 2011ra. 86 urte zituela zendu da abuztuaren 21ean, infartu baten ondorioz.

 


Emazteari eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du: “Ertzaintzako barne arautegiak hutsegite larritzat eta botatzeko arrazoi posibletzat ditu horrelakoak”. Gainera, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu dio instrukzioko epaitegiari auzia genero indarkeria... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


Iruñeko haur-eskola publikoetako ikasle berrien %37 familia sozioekonomiko ahulekoak dira

Plaza eskatu duten guztiak onartuak izan dira onarpen-sistema berria eta zikloaren doakotasunari esker. 12.000 euro baino gutxiagoko errenta duten familien 297 umek izango dute plaza.


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


2024-08-22 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Eguneraketa berriak daude