Euskararen fartsa


2007ko otsailaren 21ean
Gogoan izango duzue, ez baita hain gauza urruna, duela hilabete gutxi gorabehera Jarrai, Haika eta Segiren kontrako epaiketa egin zela Madrilen. Gogoan izango duzue, zelan ez, epaiketa hartan ia-ia anekdota gisa saldu zitzaigun ikuskizun penagarria gertatu zela, euskaraz ez zekiten interpretari batzuen eskutik. Anekdota gisa hartutako gauzek hori dute: laster ahazten direla edo, gogoratu arren, txisteen esparruan gogoratzen ditugula. Gutxitan arakatzen da ustezko anekdota horien atzean, eta "hobe barre egitea..." esaldi usatuarekin estaltzen ditugu gure nahi eta ezinak.

Baina anekdotak ez dira kasualitatez gertatzen, kasualitatez gertatzen ez den bezala Auzitegi Nazionaleko interpretariak ETA itzultzea ETT dioen pankarta. Izan ere, anekdotaren atzean errealitate sakonagoa dago, Auzitegi Nazionaleko pailazokerietatik harago doana eta gure eguneroko bizitzan inguratzen gaituena, eta, are gehiago, gaitz baten moduan errotzen ari zaiguna gizartearen esparru ugaritan. "Euskararen fartsa" deitu dakioke, esate baterako, boteprontoan.

Epaiketa dontsu hari esker jakin genuen interpretari lanean aritzeko aski zela Euskararen Gaitasun Agiria izatea. Kontu hori zela eta, bati baino gehiagori entzun nion Espainian ez dagoela errespeturik euskararekiko. Ez gaitezen kaikuak izan -garena baino gehiago, behintzat, ez gaitezen izan-: arazoa ez dago Espainian. Auzitegi Nazionalean euskararekiko errespetu bila joatea eta Europako Parlamentuan euskararen ofizialtasunaren bila aritzea gauza absurduak dira, Euskal Herrian bertan ez badago euskararekiko errespeturik eta Josu Ortuondok ez badaki euskaraz. Kanpoan aurkitu nahi badugu etxean ez daukaguna, orduan bai, hobe barre egitea. Baina kaikuaren irribarrea izango da, eta, lehen ere esan dut, ez gaitezen izan garena baino kaikuagoak.

Euskararen inguruan sortu dugun gauza asko fartsa hutsa iruditzen zait, makillaje lana. EGAren inguruan sortu dena, zer esanik ez. Madrilgo epaiketak argi utzi zuen EGA dela euskalduntasunaren eremuan ibili ahal izateko salbokonduktu baliagarri bakarra, euskaraz hitz egiten jakitea baino baliagarriagoa, duda barik. Euskararen gaineko ezagutza egiaztatzen duen agiria omen da EGA, baina euskararekiko errespetua erakutsi nahi duten enpresa eta erakundeek, koherentziaz jokatuz, EGA baino harago doan pauso bat eman beharko lukete, eta ez fidatu helburu huts bihurtu den titulu batekin. Ez nabil ezer berria deskubritzen: titulitisa, azken batean, horixe da: tituluaren oinarria eta funtsa albo batean utzita, titulua lortu nahia, lortu beharra. EGA, Hizkuntza Eskakizunak... berdin zaizkit denak: euskararen fartsak baditu milaka aurpegi.

Ez da hilabete ere izango irakasle bati entzun niola Bigarren Hizkuntza Eskakizuna urrirako atera behar zuela. Larri zebilen. Atera behar hori da euskararen fartsaren ezaugarririk nabarmenena: beharra. Titulua atera beharra, adibidez. Kasu horretan, irakasleek izebergaren tontorra osatzen dute, baina azpitik egoera horretara eraman gaituen sistema oso bat dago, euskararekiko errespetu gutxikoa baina eraginkorra, lortu baitu mundu guztia makurtzea bere esanetara: gutxitan entzungo diozu irakasle bati "euskara ikasi nahi dut urrirako". Sistemaren errespetu gabeko makineriak ondo funtzionatzen du, argi dago. Titulua bera helburu bihurtu da, eta, adibidez, urrian lortu beharrean azaroan lortuz gero, egingo nuke porrotetik hurbil sentituko dela bat baino gehiago. Orain, sistema hori da euskararen mundu bakarra, balio duen bakarra, euskarak berak baino gehiago.

Baina ez gaitezen joan Espainiaraino, euskararekiko errespetu falta topatzera. Ez gaitezen joan Europako Parlamenturaino, euskarak Europan ofizial izan behar duela aldarrikatzera. Has gaitezen etxetik, ze, etxean errespetu faltarik txikiena dagoen bitartean, horixe izango da errespetu faltarik handiena.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude