Walter Benjamin eta arte iragarpenak


2007ko otsailaren 21ean
Egun hauetan Walter Benjaminen omenezko erakusketa dago Bilboko Kale Nagusiko BBKren aretoan.

80ko hamarkadaren bukaeran eta 90eko hamarkadaren hasieran ezin zen arte garaikideari buruz idatzi Benjaminen aipamenen bat egin gabe. Sarritan gertatzen den bezala Benjamin kultuko idazle teorikoa zen arte kritika, teoria eta artisten artean. Moda pasa ondoren gutxitan irakurtzen dugu Benjamini buruzko aipamenik gaur egungo arte idatzien artean.

Filosofia eta literatura eta arte kritika landu zituen idazle alemaniarrak II. Mundu Gerra baino lehen, bere lanik aipagarriena Artelana erreprodukzio teknikoaren garaian izan zen. Bertan Benjaminek artearen bakantasuna eta ondorioz XX. mendera arte izan zuen auraren galtzea iragarri zuen. Bere iritziz, irudiaren gaineko aurrerapen teknikoak -berak argazki eta zinea ezagutu zituen-, artearen demokratizazioa ekarriko zuen eta luxuzko objektu bakarrek zuten mirespena, guztiontzat eskura egongo litzatekeen artea bilakatuko ziren. Literaturan liburuarekin gertatzen zenaren antzeko zerbait gertatuko litzateke irudiarekin ere: orijinala eta kopiaren arteko desberdintasunik eza eta jende askoren eskuetara iritsiko litzatekeen artelana.

Benjaminek ez zuen bigarren mundu gerra ondorengo egoerarik ezagutu. Alemaniatik Frantziara ihes eginda bizi zen 1933. urtetik aurrera, naziak boterera iritsi ondoren, judua eta marxista izateagatik. Alemaniak 1940an Frantzia inbaditu zuenean beste ihesaldia hasi behar izan zuen, baina hegoaldeko ihesaldiak heriotza ekarri zion. Francoren Espainiara muga zeharkatzeak ez ziola gehiegi lagunduko pentsatuta Port Boun bere burua hil zuen morfina hartuta, sufrimendua arintzearen alde.

Agian, bukaera tragikoak kontzentrazio esparruen sufrimendua eragotzi zion eta horretan kontsola gaitezke, baina horrek ez dio injustizia historikoari pisua arintzen. Agian, Espainiatik Ameriketako Estatu Batuetara iristeko aukera izango zuen, baina hori ez dugu behin ere jakingo.

Benjaminek beraz, ez zuen ezagutu 1945. urtearen ondorengo mundua. Ezin izan zuen jakin artearentzat iragarritakoa ez zela bete eta oraindik gaur egun, teknikaren aurrerapenek ez diotela arteari aura galarazi edo ez diotela luxuzko objektu bakarraren gaineko mirespena arindu. Oraindik gaur egun artea, edo gutxienez arte mota bat, garestia da eta testuinguru erlijioso baten barruan egongo balitz bezala begiratzen diogu -museoa-.

Aurrerapen teknikoek artearen inmaterialtasunean lagundu dute eta demokratizazioa gero eta errazagoa da asmatu dugun sare telematikoaren bidez. Hala ere, gure etxetik eta tresna elektriko baten bidez eskura dezakegun artelana ulertzea ez dugu lortu. Benjaminek iragarritakoa ez da bete.

II. Mundu Gerraren bukaera ondoren irudiaren demokratizazioak ez du artearen bidea aukeratu, kontsumoaren bidea aukeratu duela esango nuke. Artea eta kontsumoaren irudiaren arteko zubiak eraikitzen ahalegindu ziren Pop artekoak, baina beraiek sortutako artelanek artearen goi-mailako merkatu batentzat izaten jarraitu zuten. 70eko hamarkadako joera kontzeptual asko artea eta mugimendu sozialak lotzen ahalegindu ziren, baina Beuysen guztiok artistak izan gintezkeenaren esaldia azkar ahaztu zen 80ko hamarkadako merkatuaren berrindartzearekin.

Horren guztiaren ondorioz arte irudiak gutxiengoen zaletasuna dira eta jende gehienok kontsumoaren irudien artean bizi gara. Garai batean arteak irudiaren gainean izan zuen nagusitasuna teknologiak eskainitako kontsumo irudien munduan desagertu da.

Izan ere, azken urteetan ordenagailuak eta Internetek zabaldu dituzten aukerez gutxi baliatu dira gure arteko artistak. Ekimen batzuek egin dituzte baina ez dute presentzia handirik erakusketa eta komunikabideetan.

Beldur nago, telebistarekin gertatu zen gauza bera gerta daitekeelako net artea deritzonarekin. Tresnak eman dezakeenaz ez dakigu, hasieran gaudela dirudi, baina orain arteko bilakaera ikusita komunikabide handiak berehala kontrolatzen hasiko direla iruditzen zait.

Telebista asmatu zenean askok ikusi zuten informazioa eta formazio zabaltzeko aukera ezin hobe gisa, horregatik artearen esparrutik ere telebista artelanen demokratizazioaren bide moduan erabiltzen hasi ziren Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako artista gutxi batzuk. Berehala konturatu ziren esperimentuak ez zuela behar bezalako emaitzarik eman eta telebista gero eta gehiago entretenitzeko eta kontsumoa bultzatzeko tresna nagusia bilakatzen ari zela.

Beraz, artearen esparruak telebista galdu zuen bezala sumatzen dut nik Interneten eta ordenagailuaren esperimentu artistikoen esparrua. Interneten informazioak merkataritza guneari tokia kentzen dio urtetik urtera eta saltoki birtualen irabaziak negozioen munduko haziera handiena jasan dituztenen artean daude.

Hala ere, espero dezagun, Benjaminenak bezala, nire iragarpen hauek ez betetzea.


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude