BW-en krisia: Ustelkeria politiko eta sindikal luze baten historia

  • Korrupzioaren kontrako Fiskaltza PP alderdia gobernuan zela (2001. urtean) abiatu zen. Babcock-Borsig España enpresaren -behialako Babcock Wilcoxen- pribatizazioa ikertzen ari da, enpresako batzordeak aurkeztutako salaketaren ondorioz. Dirudienez, delitu sozietarioei, dokumentuen faltsutasunari eta ondasun bidegabe eralgiei dagozkien egintzak daude tartean. Baina hauek ustelkeria politiko eta sindikalaren historiaren erpina baino ez dira. Izan ere, BWen historiaren parte izan bide da korrupzioa joan deneko bi hamarkada eta gehiagoan, eta UCDren, PSOEren eta PPren gobernuak ageri dira aferan nahastuta.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken aste hauetan, Babcock Wilcox (BW) historiko eta zaharraren gaia, hots, gaur egun Babcock Borsig denarena -zeinen jabea Austriako ATB multinazionala baita-, albiste nabarmena da prentsan, irratian eta telebistan: hala suertatu zen duela bi hamarkada eta gehiago, enpresa pribatuak ordainketen etenaldi sonatua egin eta gero, jabetza publikora pasatu zenean. Enpresako langileak, egun hauetan, zein hirurogeiko hamarkadan 2.000 inguru izatetik 500 bat izatera heldu direnez, beren lanpostuen alde mobilizatzen ari dira, ATBren politikak etorkizuna kolokan jartzen diela uste baitute. Langileen iritziz, litekeena da ATBren politika espekulazio operazio batera bideratua izatea, helburu lukeena enpresa bertan behera utzi eta lur-sailak operazio immobiliario baterako jartzea. Kalkuluen arabera, operazioa ehun milioi eurotik gorakoa izan daiteke. Salmentako azken prozesuan egindako kalkuluen arabera, enpresa horren ondarearen zenbatekoa 150 eta 200 milioi euro bitartekoa da. Berriro iritzietara etorrita, ATBko arduradunek, nahiz eta langileen grebari lock-outarekin erantzun dioten, ozenki diote prest daudela beste plan industrial bat abian jartzeko, ezkerraldeko enpresa hori salbatzeko.


Ustelkeria aspaldikoa da

Testuinguru horretan, BW pribatizatzeko eta ATBren jabetzara igarotzeko prozesuan, sindikalista eta enpresako batzordeko kide batzuen korrupzioari buruzko salaketak azaleratu dira, eta ondorioz, Espainiako Korrupzioaren kontrako Fiskaltzak aurkeztu salaketak ikertzen dihardu. Dena dela, BWko ustelkeria ez da atzo goizeko kontua: aspaldikoa da, pribatizazioaren eta Austriako ATB multinazionalaren esku geratu aurrekoa. ATBn jazotakoa izeberg oso baten erpina bakarrik da, eta aferaren barruan gobernuak, politikoak, ondoz ondoko enpresa-batzordeetako kideak eta sindikalistak ageri dira. Horregatik guztiagatik Korrupzioaren kontrako Fiskaltzak hainbat norabide eta garai ikertu beharko lituzke, hirurogeiko hamarkadan pribatu izatetik publiko izatera igaro zen enpresa horretan azken hogeita hamar urteetan zer gertatu den argitu dadin.

Hona hemen galdera gisa jasotako datu batzuk, norabide onean ibiltzeko balio dezaketenak. UCDren garaian, enpresa pribatu izatetik publiko izatera igaro zen BW: nolatan eta zergatik? Zer funtzio bete zuten orduan UCDren gobernuak eta banku pribatuak? PSOEko gobernuen garaietan zenbat diru publiko ezarri zen BWn eta nola kontrolatu zen inbertsioa? Nola bideratu ziren enplegua erregulatzeko espedienteak? Zenbati aitortu zitzaien baliaezintasun absolutua, nahiz eta ez zegokien? Zergatik bereizi zen arlo siderurgikoa (Produktu tubularrak) eta zergatik pribatizatu zen arlo hori? Izan ere, saldu egin zen BWek une hartan Tubos Reunidos enpresan zeukan %45eko partizipazioa, eta bereizi eta BWen kontura saneatu ondoren, prezio sinbolikoan saldu zitzaion Amurrioko enpresa horri. Bestalde, PSOEren gobernuak Manuel Fernandez izendatu zuen BWeko presidente, hots, enpresa-batzordeko kidea eta UGTko kide agerikoa, «La rubia» goitizenez ezagutzen zena: nolatan hori? Zer funtzio bete zuen Manuel Fernandezen taldeak enpresa horren gestioan eta beste enpresa osagarri batzuen sorreran? Denak UGTren eta PSOEren barruko lagunak ziren, hala nola Mansilla, Berezibar, Sota eta abar. Egia al da zuzendaritzako talde horrek bere burua aberastu zuela gestioan zegoenean eta hainbat pribilejio eman zizkiela orduko UGTko, CCOOko, ELA (A)-ko sindikalistei eta abarrei? Egia al da zuzendaritzako talde horrek enpresako plantillan txertatu zituela, nahiz eta enpresan ez lan egin, UGTko sindikalista kargudun batzuk, besteak beste Euskadiko UGTko idazkari nagusia? PPren gobernua kargura iritsita, zer dela eta BW pribatizatzeko horrelako amorrua? Zer interes zegoen prozesuan? Zein pertsona, alderdi eta sindikatu mesedetu zituen operazioak?

Hori guztia kontuan hartuta, on litzateke Korrupzioaren kontrako Fiskaltzak BWen historia hirurogeiko hamarkadatik aurrera ikertzea, zeinetan UCDren, PSOEren eta PPren gobernuak izan baitira arduradun politikoak. Era berean, komeniko litzateke BWen historiako aldi bakoitzean zer ustelkeria politiko eta sindikal gertatu den argitzea.


Jaurlaritza eta EAJ «sudurrak itxita»

Ustelkeria kirats handi horren erdian, zer egin du Eusko Jaurlaritzak? eta zer EAJk, hots, urte horien guztien buruan gobernua sustengatu duen alderdiak? Egin beharrekoa behintzat ez. Eusko Jaurlaritzako arduradunek, BW Madrilgo gobernuaren mendeko enpresa publikoa zela aitzakia hartuta, beste alde batera begiratu dute; ez dira batere inplikatu afera horretan, eta hiltzen utzi dute ekipamenduko ondasunen sektorean gailurra izan den euskal enpresa hori. Beste kasu batzuetan bezala, EAJ alderdiak, bai eta Ajuria Eneko gobernuak berak ere, Xabier Arzalluz orduko presidenteak egunen batean esan zuen hau jarri izan dute praktikan: «Sudurrak itxiz gobernatu eta kohabitatu behar izan dugu PSOErekin...». GAL taldeari buruzko ustelkeriaz eta operazioez mintzatu zen horrela. Beraz, euskal instituzio horietako arduradunek ere hartu behar lituzkete beren erantzukizunak.

Titularitate publikoa berreskuratzea
Babcock enpresak badu aterabidea, eta hain zuzen ere, titularitate publikoa berreskuratzean eta Eusko Jaurlaritzak ezkerraldeko enpresa historiko horren jarduera industrialari jarraipena emateko hartu beharreko konpromisoan datza. Printzipio horretan, dirudienez, bat datoz hiru sindikatu abertzaleok: ELA, LAB eta ESK. Gainerako sindikatuak ere titularitate publikoaren alde ageri dira, nahiz eta hainbat ñabardura erantsi. Elorrietaren sindikatuak aipatu beste sindikatu abertzale horiek ontzat emandako zenbait puntu jarri ditu mahai gainean. Lehenik eta behin, SEPIren eta ATBren arteko akordioa etetea eskatzen dute eta sozietate estatalak jabetza berreskuratzea, argudiatzen dutelarik ATBk konpromiso formalak behin eta berriro ez bete izana, kontratuen eta eskarien forman lan-kargarik ez izatea eta teknologiaren transferentziarik eta ekarpen finantzariorik eza. Bigarrenik, beste sozietate bat eratzearen alde ageri dira: osamoduari dagokionez, akzioen %51 Espainiako eta Euskadiko gobernuen kontrol publikokoa izango litzateke eta gainerako %49a inbertitzaile industrial kaudimendunen esku geratuko litzateke. Ildo horretan, sindikatu horiek jarduera industrialaren jarraipenaren aldeko benetako apustua eskatzen diote Lakuako gobernuari: adierazpen publikoez gaindiko urratsa egin behar du, kontaktu eta negoziazio zehatzak ezarriz eta finkatuz.


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude