Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an


Ordain agiriak denetarako

Eusko Legebiltzarrean ematen ari zen irudi kaskarra Juan Mari Atutxaren hautagaitzaren amore ematearekin konpondu du EAJk. Operazioaren ordainagiria EHAK-k jaso du, Legebiltzarreko Mahaitik kanpo geratuz. Bukaeran ikusi den bezala, ez zuen logikarik Atutxa atera nahi izatea, horretarako indarrik ez zegoenean. Logikarik ez duen moduan EHAK Legebiltzarreko mahaitik kanpora geratzea: organu instituzional desberdinen eraketa, logika eta interes orokorraren izenean baino alderdien interesen arabera egiten direla erakusten du horrek. Pertsonak tarteko, kontu oso zaharra da hori, baina kasu honetan oso ondo islatua agertu da. EHAK-k Atutxaren iraganaren ordainagiria jarri du mahaiaren gainean eta EAJk beto horri EHAK mahaian betatuz erantzun du. Genero ikuspegitik, Eusko Legebiltzarrean emakumezkoek duten gehiengoari ondo erantzun dio Izaskun Bilbaoren izendapenak. Legebiltzarrak Gobernuko lehendakaria hautatu beharko du orain. Ibarretxe lehendakaria izango da, ez da ezusteko handirik espero.


Era daitezkeen mahai desberdinei buruzko iritzi kontrajarriak daude

Batasunak joan den azaroan Anoetan egindako proposamenean bi negoziazio mahai eratzea proposatzen zen: alderdien artekoa bata eta ETA eta Espainiako Gobernuaren artekoa bestea. Apirileko hauteskundeez geroztik asko hitz egin da bi mahaien eraketaz, baina nahasketa handia dago ala izango den ala ez. Zapateroren Gobernuak eta ETAk nolabaiteko kontaktuak izan dituztela argi dago, bestela zaila litzateke ulertzea PSOEk Espainiako Kongresuari ETArekin hitz egiteko egin dion eskaera. Beste kontua da, kontaktu horietan zertaz aritu diren, hori buruz ere gero eta informazio kontraesankorragoak ateratzen ari baitira. Edozein eratan, ETA eta Gobernuaren arteko mahaiaren eraketaz ez dago zalantza handirik. Eta alderdien beste mahaia? Hauteskundeen ondoren, batez ere Ibarretxe lehendakariak lehenik Arnaldo Otegirekin eta gero Zapaterorekin izandako elkarrizketen ondoren, alderdien mahaia ere eratuko zela irudikatu zen. Bada, Ramon Jauregik El Pais-en esandakoen arabera, mahai hori ez litzateke eratuko eta zeregin hori Eusko Legebiltzarrean egin beharko litzateke, batzorde berezi batean. Batzorde horren zeregin nagusia, Gernikako Estatutuaren erreforma litzateke eta sozialistek bakarrik onartuko lukete hor EHAK egotea ETAk armak uzteko borondatea adieraziko balu. Aldi berean, EAEri buzko kontuak dira hauek eta oraingoz ezer gutxi hitz egiten ari da honek guztiak zer erreflexu izango duen Nafarroan. Izango badu.


Lehergailuak: su-etenaren atari edo presio tresna une erabakigarrian?

Beste datu batzuk ezagutu gabe, ETAk historian zehar egin izan duena eta une politikoaren egoera daude ETAren azken lehergailuak interpretatzeko. Baldintzak baldintza, Espainiako Kongresuak ETArekiko elkarrizketak baimendu ondoren, badirudi logikoena ETAk orain zerbait egitea litzatekeela: su-etenaren aukera ateratzen da berehala. Baina su-etenaren ordez, atentatu txiki hauek datoz. Su-etena eman aurretik beste batzuetan ere jarduera armatua metatu izan du ETAk; baina testuinguru honetan presio gisa ere uler liteke. Pentsa liteke, agian, beste keinu handiago bat egin aurretik ETAk zerbait zehatzago ikusi nahi duela, esate baterako presoen munduan? Espainiako zenbait kazetari eta analisten arabera, Zapaterok Galiziako hauteskundeen »ekainaren 19an» aurretik esperoko luke ETAren su-etena. Bestetik, pentsa daiteke ETAk keinu handiren bat egitea orain, baina ez su-etena, eta su-etena beste une garrantzitsu baterako uztea. Prozesu luzea izango bada, mugimenduak ere geldoak izango direla pentsa liteke. Jakina, era bateko edo bestelako keinu indartsuak atzeratu ahala, bake prozesuaren aurka ari den PPk ere Zapateroren gobernua astintzeko aukera handiagoa du..


Azkenak
Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko “orduak edo egunak” beharko dira

Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.

Sare elektrikoa erabat erori da... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


Eguneraketa berriak daude