Adolfo Arejita: «Euskara irakatsi ahala, ikasi du asko gure belaunaldiak»


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bizkaitar hizkera jaiotzetik du Adolfo Arejitak. Bilbon jaioa, amaren herrian, Morgan, hazi zen umetan eta euskararekiko sustraia Morgako haurtzaroari lotuta dago. Azken urteotan irakasle jardun du Deustuko Unibertsitatean, Euskal Filologiako ikasgaietan. Baina aurretik makina bat ikerketa eta lan egin du gure hizkuntzaren harian. Datorren ekainaren 24an egingo dute euskaltzain osoari dagozkion domina eta diploma eskuratzeko ekitaldia. Bere ibilbidearen berri eman digu, baita hemendik aurrera izango dituen betekizunena ere.

Seminarioan ikasitakoa zara. Euskara ere lantzen zenuten?
Bai, seminariora joan izanarekin oso lotuta dago euskararen nire lanketa. Gainera luze egon nintzen seminarioan. Batxilergoaz gain, Filosofiako bi ikasturte eta Teologiako ikasturte bat ere egin nituen Artxandako jesuiten fakultatean. Seminarioa leku pribilegiatua izan zen guretzat euskararen aldetik. Izan ere, gu batxilergoan hasi gineneko hirugarren urtean euskara ikasten hasi ginen. Lehenengoa Xabier Peñaren metodoa izan zen, handik gutxira Kresala irakurri genuen eta hortik sortu zen gure zaletasuna eta ikastea. Jose Mari Ituarte izan genuen irakasle, gero, ondoko ikasturteetan, Karmelo Etxenagusia ere bai. Berarekin oso ikasketa metodikoa egin genuen, literatura bidez. Lehenengo Bizkaiko idazleen antologia ikasi genuen, testuak goitik behera aztertuta. Ondoren, Gipuzkoako idazleen antologia, bai klasikoak, bai modernoagoak, testuak aztertuta. Goragoko mailetan ere, euskararen ikasketa ona egin genuen.

Noiz hartu zenuen euskara lantzeko bidea?
Seminarioko goi ikasketekin batera, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoa ikasi nuen. Denbora horretan, euskara lantzen genuen, geure kabuz batez ere. Hau da, Mitxelenaren Fonetica Historica Vasca eta antzeko lanak irakurri genituen eta Alfonso Irigoyen ezin ahaztuzkoaren eskolak ere oso lagungarri izan zitzaizkigun. Gotzon Garate bera ere ikaskide genuen, helduagoa zen eta eragin handia izan zuen gure geroan. Hori guztia izan zen gure ikasketa mundua eta horrekin batera gero Derion egindako udako ikastaroa. Irakasle handiak zeuden han; Mikel Zarate, Karmelo Etxenagusia, Lorenzo Zuazaga eta abar. Irakasle bikainak ziren. Ondoren gu sartu ginen eta euskararen aldeko giro ona sortu zen, batez ere berbetaz euskaldunak ginenon giroa zen, natiboena nolabait esateko, euskofonoena.
Horrez gainera, euskararekikoa zaletasuna izan da, inork ematen ez duena; neure kabuz beti izan naiz euskara zalea. Osaba bat nuen oso euskaltzale handia eta idazlea. Gamizen zegoen abade eta haren liburuak ere txikitatik irakurri nituen. Etxean bagenuen euskararen ondarea eta horrek ere eragin handia izan du nire bidean.

Euskararen aztertzaile handiak izan dituzu inguruan, baina Euskal Filologiako ikasketarik ez zegoen…
Bai, Euskal Filologiako ikasketak berandu sortu ziren. Nire belaunaldikoak euskaran aditu bihurtu gara autodidakta izanik, halabeharrez. Ni 1980-1981 ikasturtean sartu nintzen Deustuko Unibertsitatean irakasle, 25 urte dira dagoeneko. Ni eta beste batzuk Gotzon Garatek sartu gintuen. Euskaran ez ginen oraindik goi mailakoak. Hau da, irakatsiz, irakatsi ahala, ikasi dugu asko. Hori zorte handia izan da, alegia, euskara euskaldunei irakatsi behar izatea. Unibertsitatean irakatsi beharrak behartu gintuen geure buruak prestatzera. Hori oso garrantzitsua izan da, gure belaunaldikoengan. Geure zaletasunez eta bestetik beharrak bultzatuta, horrela ikasi eta irakatsi genuen euskara.

Euskaltzaindiak aspaldi izendatu zintuen urgazle. Nolakoa izan da zure jarduna?
Urgazle gazterik, aspaldi, egin ninduten. Horrek ez du esan nahi urgazle izan naizen denboran Euskaltzaindiarentzat lan etengabekoa egin dudanik. Arlo batzuetan gehiago egin dut beste batzuetan baino, beharren arabera. Nik Euskaltzaindian lotura estuenak, ardurak eta karguak Euskaltzain oso egin ondoren hartu ditut. Artean, garai batean ibili nintzen adibidez Gramatika Batzordean, herri literaturakoekin ere kolaboratu izan dut, epaimahaietan, Euskaltzaindiaren ekitaldi, jardunaldi eta antzekoetan. Baina ardura astunik ez dut eduki, eta nire lana Deustuko Unibertsitatean edo Labayru Ikastegian garatu da gehiago.

Euskaltzaindian zein lan eta arlotan arituko zara batez ere?
Hainbat arlotan. Batetik, Hiztegi Batuko hitzetan, eta bestetik, batzorde edo lantalde baten buru ere banaiz, Atlas Linguistikoarena hain zuzen ere. Gainerakoan, erakundeak premia duen guztietan arituko naiz.

Zer da Euskaltzaindia euskararen bidean?
Euskaltzaindia erakunde nagusia da, eta erakunde nagusi horretan, muga administratiboen gainetik lurralde guztiak daude atxikita. Gainera diasporako jendea ere badago. Proiektuei gagozkiola, batasunaren bidean gauzak aurrera ateratzen ari dira. Orain lexiko eta hiztegikoak dira ahalegin nagusiak, lehenago maila morfosintaktikoetan izan diren moduan. Baina toponimian ere ahalegin handiak egiten ari da Euskaltzaindia. Euskal Herrian beti eduki dugu erakundeen hutsune handia, eta batez ere erakunde iragankorrak egon dira, ez iraunkorrak. Euskaltzaindia da sortu zenetik iraunkorra den horietariko bat eta sendotzen joan dena, beraz, ondo zaintzea merezi du, guztiona delako eta Euskal Herrian ez gaudelako erakunde kontuan luxuetarako.

Euskararen egoera soziolinguistikoaz beti izan duzu kezka. Nola ikusten duzu euskararen geroa?
Euskarak gizartean duen egoeraz ari garelarik, beti dago zuri-beltzaren kontua. Kontua batetik ilunago dago, beste alderdi batzuetatik argiago. Punturik ahulenak erabileran ikusten ditut, erabilera gure auzoetan, familietan eta giro normaletan. Dena den, egiten denean ere nolako euskara egiten den kontuan hartzekoa da oso, askotan pobrea baita. Hala ere, aurrerapausoa ere eman du euskarak, lehen ez zituen mailak, eremuak irabazi dituelako irakaskuntzan, komunikabideetan, kiroletan, Interneten eta gainerako arlo guztietan.

Eta zer arlo landu behar dira euskara biziko bada?
Euskara orotariko arloetan sartu da baina ez gaitu horrek konformatu behar, euskarak harturiko eremu horietan erdarak ere badirelako eta lehia horretan luzarora euskarak, hiztun kopuru txikiagoa izanik, irabazteko aukera handirik ez duelako edo galtzeko bideak errazagoak dituelako. Ahaleginak tokian-tokian egiten diren planetan bildu behar dira, herrietan, hirietan prestatzen diren normalizazio plan horietan. Hor dago geroari begira gure aupada nagusia. Euskararen transmisio etenak baina ez dakit leku batzuetan bueltarik duen, sendabiderik. Hor egin beharko genuke lan, ez dakit arlo hori nola irabaziko dugun baina betiere hobe da baikortasunez begiratzea, eta horrekin, adorea eta gogoa hartzea, guztiok elkarrekin aurrera egiteko.


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude