Euskaldunaren orgatxoa


2021eko uztailaren 16an

Sartu da euskalduna orotarik saltzen duten dendan, eta saltzaileari, zakar:

- Emadazu hor duzun gazta horretatik.

Dendariak, amultsu:

- Hori ez duzu gazta, xaboia baino.

- Emadazu gazta horretatik,- berriro euskaldunak.

Ez dela eta badela, nahi baino gehiago luzatu da jarduna, baina azkenean behintzat eman dio gazta edo xaboi hori, dasta dezan nahi badu. Labana atera, moztu du zatia eta hortz artean teink euskaldunak. Matelezurrei eragiten hasi denean, aparra dario ahotik.

- Gozoa, e?,- irribarre gaiztoz dendariak.

- Xaboia da, baina gazta gustua du -euskaldunak.

Istorioa, comme il faut, argentinar baten ezpain mintzetik entzun nahi baduzu, ez daukazu euskalduna zarela esatea besterik, plazer handiz kontatuko dizute, doan eta irribarrez, Argentinako edozein muturretan. Hau eta Gillermo Isidoro Larregi El vasco de la carretillarena, apustu bat tarteko Patagoniako Paso Ibañeztik Buenos Airesera eta gero handik Iguazuraino esku orga beteari tiraka, Argentina alderik alde oinez zeharkatu zuen iruinsemearen balentria. Bi istorio hauek osatzen dute gure imajinarioa han. Biak, ikusten denez, egoskorraren irudiak, gero guk, dugun kultura politikoari esker egoskortasun hori irmotasun bihurtzen badugu ere.

Guri ere, egia esan, gustatu egiten zaigu "munduaren begian" egotea. Gehiegi aireratzeke gordeko dugu Borgesek Fermin Egurenen bidez gugatik esaten zuena baina albistegietan sartuko Israelen agertzen garenean, Steven Spielbergen Schindler-en zerrenda filmeko Urrezko Jerusalem, sionismoaren ereserki nagusietako bat euskal kantu baten plagioa delakoa.

Bistan da, nahi dugu bereizi, eta horretan, Jaurlaritza egiten ari den ahalegina, eskertzekoa da. EAEko datuak, beti dira supersonikoak Espainiakoen aldean. Dela hezkuntzan, dela osasun arloan, dela nahi denean, bada beti non nabarmendu eta non irabazi, nora begiratu asmatzen bada. Hala denentz, ez nau hainbeste kezkatzen, beste gauza batek arduratzen bainau batez ere, datu zilarren gainetik: etengabeko autokonplazentziak, satisfazioari egunero jartzen zaizkion lore sorta koloretsu horiek.

Eta nago, atzerriko euskaldunen irudia osatzeko unean, beste horrenbeste egiten dugula. Maite dugu izen handiak aipatzea, arazotik dutena marruskatu eta garbituta, noski. Estaturik ez izateak babesten gaitu jardun honetan, garbi dago. Azken asteotan, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako zuzendaritzatik antolatuta, erakusketa bat dabil eskolaz eskola. Euskal aztarna Argentinan du izena eta panelen bidez herrialde hartan euskal jatorriko gizon-emakumeek egindako bideetan erreparatzen da, asmo zintzo batekin, etorkinak izan garela ulertuta, hona datozen etorkinak hobeto uler ditzagun.

Asmoak, bistan da, ez du tatxarik, ez balitz beti bezala, egiten dugun guztia norabide berean doalako. Argentinaz ari garelarik, ez legoke gaizki, buruko osasuna zaintzearren eta egiari zor diogunagatik, egunen batean gure historia osorik kontatzea. Eta konkistaren garaiko astakeria nabarietara jo beharrik izan gabe -horra gure paradoxa: estaturik ez, baina elitean beti-, Argentinan benetako "aztarna" utzi duten zenbait euskaldun ere ekartzea gogora, esaterako Albano Eduardo Harguindeguy dibisioko jenerala, Juan Bautista Sasiaiñ jenerala, Leandro Aguirre eta Antonio Arrechea teniente koronelak, Ricardo Jaureguiberry eta Jorge Alcides Larrategui koronelak, Hugo Augusto Vidarte maiorra, Juan Agustin Oyarzabal ofiziala, Alfredo Ignacio Astiz fragata tenientea, Eluterio Saldivar komisario nagusia, Ramon Telmo Ibarra polizia... eta beste hainbat eta hainbat euskal leinu garbiko gizon prestu, 70eko argentinarren on beharrez egindakoagatik nahita ahazten ditugunak.

Egin diezaiegun hauei ere tokia gure orgatxoan, goazen tokira goazela, zikin, baina lotsatzeke ibil gaitezen.

« Argentinaz ari garelarik,
ez legoke gaizki, buruko
osasuna zaintzearren eta
egiari zor diogunagatik,
egunen batean gure historia
osorik kontatzea. Eta
konkistaren garaiko
astakeria nabarietara jo
beharrik izan gabe
»horra gure paradoxa:
estaturik ez, baina elitean beti», Argentinan benetako
‘aztarna’ utzi duten
zenbait euskaldun ere
ekartzea gogora »


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude