Artisten matxinada ikusezina


2021eko uztailaren 27an
Lehen banguardietatik gaurdaino saiakera ugari egin dira, artea bizi garen gizartearen eta haren baloreen gainean hausnarketa lengoaia gisa uler dadin eta ez apaingarri gisa. Alesxander Trocchi idazleak 1963an Internationale Situationnisten argitaratutako testu baten izenburua oinarri duen erakusketa honek ideia horri heldu dio eta ikusleak eztabaida honetara biltzeko ahalegina egin du. Erakusketaren antolatzaileen arabera, arte ekintza eta gizarte espazioaren arteko erlazioaz gogoeta egitera bideratutako arte esperimentu desberdinetan zehar ibilbidea egiten du erakusketak.

Errealitatea, ingurua irakurtzen dute erakusketako artistek, une eta espazio desberdinetatik ikusita. Hainbat errealitate islatzen dute 20 artista hauek, Kurdistango Batman hiriko Fikret Ataytik hasita Londresen 1968an sortutako Art and Language talderaino.

Chus Martínezekin hitz egin dugu. Bera da Rekalde aretoan dagoen Milioi bat gogoren matxinada ikusezina erakusketaren komisarioetako bat, Lars Bang Larsen daniarra eta Carles Guerra kataluniarrarekin batera. «Frantziako Iraultzan hasi ziren artea era monumentalean erabiltzen. Zeremonia zibiletan ez zegoen monumenturik, eta arteak betetzen zuen hutsune hori», nabarmendu du. «Berez arte objektu ez diren artelanak ere biltzen ditu erakusketak -dio Martínezek-, adibidez, badago Casimir Malievitxek (Kiev 1878- San Petersburgo 1935) utzitako mapak biltzen dituen aldizkaria, ikusleak etxera eraman dezakeena». Errusiar mugimendu suprematistaren sortzaileak 1923an hasi zuen bere lana. Mapa hauek mendebaldeko ikusleriaren gida bezala balio behar zuen, Leningradoko -egun San Petersburgo- Kultura Bisualaren Institutu Estatalak sortu berritan garatutako teoria berriak azaltzeko. Errealitate hauek beste batzuekin egiten dute topo: «Bada ere Lissitzky bat, bere garaikoa bada ere egungo artista gazteekin bat egin dezakeena», dio Martínezek

Errealitatearen irudiak

Nils Norman (1966) britainiarraren muralak zabaltzen du erakusketa. Londresen bizi eta lan egiten duen artistaren lanak azken urteotan hirietako altzari urbanoen esanahiaz dihardu. «Gure hirietako altzarien kalitate eskasa islatzen du, Bilborako eta Bilbori buruz egindako mural honetan», Martínezen ustetan. Gorriz tintaturik umeen jolastokiak, zakarrontziak eta Bilbo hiriko hainbat elementu agertzen dira bertan. «Gero eta gehiago, gure hirien egitura antolatuago dago, jada ez dira gelditzen gure haurtzaroan ezagututako zelaiak. Umeen jolastokiak ere desberdinak dira. Segurtasunarekin itsututa bizi dira gurasoak». Gai hau eta beste batzuk dira muralean islatzen direnak, gure hiriaren eta inguruaren aldaketaren isla.

Aretoaren sarreran ere beste lan bat agertzen zaigu. Xabier Salaberria donostiarraren eta Luca Frei italiarraren lana, mahaia, dugu. «Espazio publikoan aurkitzen ditugun elementuen esanahia ikertu nahi izan dute. Lubakien arkitektura efimeroarekin lotzen dute, 60.hamarkadako barrikadak ditu oinarrian», adierazi du Chus Martínezek. Xabier Salaberriaren aburuz, «mahaia altzari-objektu bat da, hainbat erreferentzia biltzen dituena bere baitan. Gure egoeraren isla ere bada, konstruktiboa da eta gure espazioan dagoen beste elementu bat. Esanahiaren aurreko unean kokatzen da». Artea eta politikaren arteko loturari zera deritzo Salaberriak: «ingenuoa izan daiteke lotura hori, errealitatea aldatzea gehiegizkoa baita, horregatik gure asmoa erdibidean gelditzen da».

Euskarri anitzak

Euskarri ugari darabiltzate artistok eta erakusketak euskarri guztien baliagarritasuna aldarrikatu nahi du: «Gure asmoa baita ere edozein medio edota baliabide artistiko baliagarria dela frogatzea da. Hau da, dokumentala ez da pintura baino hobea. Ez da modernotasun kontua. Baliabideok ez dute errelitatea irakurtzeko edota irudikatzeko orduan inolako lehentasunik, denak dira baliagarriak», esan digu komisarioak.

Honen adibidea, Anita Fricek austriarraren margoak dira. Memoria landu duen artista honek, Austriaren iragan nazia margotu nahi izan du, bere haurtzaroko hainbat argazkiren bidez. Mojen kolegioak, koloniak... austriarrak ahaztea nahi duten oro, baina oraindik euren memorian bizirik dagoena. Edota Solmaz Shahbazik iraniarrak Teheranen bertan auzoetxe batean egindako dokumentala, iraniarra izatea eta nahia islatzen duena. «Zer da errealago dokumentala edota pintura?», galdetu du Martínezek. Baita erantzun ere: «Artearen helburua ez da errealitatearen gaineko irteerak ematea, baizik eta errelitate horren hainbat irakurketa edota irudikapen eskaintzea, haien arteko lotura batzuetan kontrajarria izan arren».

Bego Muñoz, kantari eta artista: "AEBetakoa arrakastaren kultura da"
Musika duzu euskarri, espresio bide artistiko bezala. Noiz hasi zinen artea eta musika lotzen?
Amsterdamera joan nintzenean. Bertan egiten nituen performanceek aldaketa ekarri zuten nire lanean. Horrek eragin zuen lan artistikoari buruz era independenteagoan hausnartzea, egoeren arabera. Artea berezkoak ez diren egoeretan sortzen hasi nintzen.

Erakusketa honetan politika, artea, memoria, informazioa… nahasten dira. Zein da haien arteko lotura?
Interesa eta manipulazioa izan daitezke. Haien arteko lotura edota elkar lotzen dituen haria ez da zertan polita izan behar.

Zure lana audio euskarrian sortua da. Ikusi baino, entzun egin behar da. Zeintzuk dira euskarri honen abantailak?
Audioaren abantailetako bat erreprodukzio gaitasuna da. Hala ere, erakusketetan audioak ez dira eskerga, denbora behar delako entzuteko. Gauza bera gertatzen da bideoarekin. Batzuetan gerta daiteke erakusketa berean 40 minutuko iraupena duten lanak egotea. Adibidez, erakusketa honetan audio eta bideo lan guztiak ikusteko, ordu batzuk behar dituzu. CD-ROM batean grabaturik etxera eramateko aukera egon behar litzateke.

Kate Bushetik Begoña Muñozera sei pausoen metodoa erabiliz, amerikar kultura popularreko abesti sorta apailatu duzu. Amerikarra al da kultura guztiak ordezkatzen dituen kultura globala?
Bai, hala da. AEBetakoa arrakastaren kultura da. Ereduak sortzen dituzte, beren funtzioa betetzen dute eta imitatu egiten dira. Nire ustez, magikoa da zerbait sortzeko gaitasuna izatea eta horrek aurrera egitea. Iparramerikarrak onak dira beren lanean, negozioak, zinea, musika aurrera eramaten, eta hori sinetsarazi nahi digute. Oso entusiastak dira. Euren amarruekin itsutu gaituzte, eta guk sinetsi eta imitatu egiten ditugu. Hau ez da ona, baina bai oso erosoa.


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuloaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuloaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude