Aritmetikaz gaindi


2007ko otsailaren 21ean
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitza ikusi eta kolpean sortutako proposamen eta balorazio samalda aztertu ondoren, ezinbestekoa dirudi iragan eta orainaldiko datu batzuk gogoraraztea, konstituzionalismo espainolak ezkutuan gorde nahi dituen zenbait falazia argitzeko.

Egun, oraindik Estatutuak xedatutako 35 konpetentzia transferitzeke daude. Maila eta garrantzi ezberdinekoak, noski, baina 35 inguru. Apalenak garrantzi eskasekoak izaki, aspaldi transferitu zitezkeen aldaketa nabarmenik eragin gabe. Zapatero eta bere borondatea ere ez dira gai izan transferentziarik burutzeko gobernuko lehen urtean. Honezkero, 22 urte dira UCD, PP eta PSOEren gobernuen arteko Gorte Nagusietako Lege Organiko bat sistematikoki betetzen ez dela.

Eta horrela, urteen poderioz, erbi-estatutua eta katu-estatutua bereizten ikasi dugu. Erbi-estatutua inoiz eskaini eta 1979an bozkatu genuen hura zen. Katu-estatutua PPk eta PSOEk orain eskaintzen diguten hori da: osorik aplikatu gabe, murriztua, moztua, gizarte gisa integralki ezin garatzeko mugatua. Estatutuak inoiz baiezpen maila jasoa lortu zuela onartzen denean, ahaztu nahi omen da euskaldunek ez lioketela halako baiezkorik emango erbi-estatutuari benetan katu-estatutu bihurtzeko sortua zela jakin izan balute. Bide batez, baiezpen maila horren nabarmena ere ez zen izan, PPk eta HBk ez baitzuten Estatutu hura onartu. Erreferendumak %41eko abstentzioa izan zuen horren ondorioz. Hala ere, Euskadi Estatuko ekonomia eta ongizate datuen buru da egun, Europar Batasunaren batezbestekoa gainditzen du eta munduko lehen postuen artean dago Nazio Batuen Erakundearen Giza Garapenaren Indizean.

Hauteskundeen ostean, eta PPko eta PSOEko Gobernuek murriztu eta mugatutako Estatutuaren aurrean, euskaldun askok oraindik ETAren desagerpenaren aldeko apustua egiten dugu, oinarrizko eskubideen alde, itun berri bat egiteko Estatuarekin. PP eta PSOEren konstituzionalismo espainolak murriztu eta zimardikatuko ez duen itun berri bat, gure eskubide historikoetan oinarritzen dena. Eta horretarako, ezin uka liteke Estatutuaren Erreformarako Proposamenak Eusko Legebiltzarrean lortutako gehiengo absolutua, ezta Gorteetan jasotako errefus zuzena ere. Gainera, gehiengo absolutu horren bozkatzaile batzuk Itsasondo, Hernialde, Aizarnazabal, Irura eta Leaburukoak izango dira, eta udalerri horietan udala oraindik osatzeke dago, azken udal hauteskundeetako baliogabeko botoen kopurua beste aukera politikoena baino handiagoa delako. Euskal Herriko herri horietan eta beste hainbatetan egon denak ongi baino hobeto jakingo du bertako biztanleak besteon molde berekoak direla. Egoera horretan daude batzuek zurikeriaz defenditzen duten demokrazia eta Konstituzioa bera urratzen duten Alderdi Politikoen Legea sortu zuelako PP-PSOE binomioak. Legea ustez aukera ideologikoak defendatzeko sortu zen eta azkenean milaka hiritar aztertzen bukatu du, hiritar horien aukera ideologikoagatik hain zuzen. Legeak porrot egin du nabarmen ezker abertzaleak EHAK taldeari emandako babesaren ondorioz, baita Aralarren emaitza onagatik ere. Hala ere, legea oraindik indarrean dago, tokatzen den gobernu zentralak berriz noiz aplikatuko zain, gobernu zehatz horri egoki iruditzen zaion unean. Unean-unean gobernuko agintariek Eusko Legebiltzarreko, Nafarroako Parlamentuko edo Gorteen osaketa demokratikoan aldaketa garrantzitsuak eragin ditzakete, gizartea eta hiritarren eskubideak inolako babesik gabe utziz. Hil edo biziko kontua da, konstituzionala eta konstituzioz gaindikoa (EB); Alderdien Legea indargabetzeak baino ez luke arazoa konponduko. Zeregin horretan, PSOEk bere buruarekin du erronkarik handiena, nahiz eta euskal gizartea eta Zuzenbidezko Estatua ere desafioaren parte izan. Letra larriz idatzitako erronka da, hauteskunde-xededun erdibiderik onartzen ez duena. Konstituzioak aldarrikatzen dituen oinarrizko eskubideak betetzea eta kultura demokratikoa izatea baino ez da beharrezkoa.

Laburbilduz, PSOEk Konstituzioari eta oinarrizko eskubideei zor dizkien konpromisoa berretsi nahi baldin badu, serio jardun dezala behingoz eta Alderdien Legea indargabetu dezala Gorteetan behin betiko, guztion aurrean. Interes politikoen araberako oinarrizko eskubideen aplikazio arbitrarioak ez du, orain arte ez bezala, lekurik gure gizartean. Hain zuzen ere, oinarrizko eskubideek ez baitute inolako salbuespenik onartzen; edozein interes politiko edo alderdikoiren gainetik egon behar dute -izan ere, konstituzioaren gainetik baitaude-.

Hala ere, azken asteetan, PSOEren falaziak Zapateroren eskutik etorri zaizkigu. Lehenaren arabera, adostutako Estatutu berriaren erreferenduma egingo duela onartu eta promesteko. Besterik baino ez litzaiguke falta! Konstituzioak xedatutako betebeharra da -Konstituzioaren 151. artikulua-, nahiz eta berak opari-gutun gisa aurkeztu. Bigarren falaziak erreferendum edo galdeketa ez lotesleak zentzurik ez duela salatzen du; Akaso Presidenteak ez du ondo ezagutzen konstituzioa eta burua nahasi nahi digu? Espainiako sistema konstituzionaleko galdeketak edo erreferendumak ez dira lotesleak -Konstituzioaren 92. artikulua-. ZPk ez du esan nahiko Europako Konstituzioaren erreferenduma egundoko txorakeria izan denik?

Ororen buru, hauteskundeen aurretik eta ondoren, Euskadiko aritmetika parlamentarioaren konplexutasuna kontuan hartuta, "izateko erabakitzea" da kontua; gure herriak izan nahi duena izaten jarraitzeko erabakitzea. Horretarako, aurrekariek erakusten digute egungo lehendakariak egindako akordioak betetzen dituela. PP eta PSOEren konstituzionalismo espainolak bereak betetzea baino ez da falta denon onerako. Hori gertatzen ez den bitartean, "izateko erabakitzea" euskal gizarteari dagokio inolako salbuespenik gabe. Itunak eta akordioak betetzeko daudelako eta horretarako, inoiz baino gehiago, Lehendakari indartsu eta berbako baten premia dugu.


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude