Makina bat kontu

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Itxaropen handiak material berri batean

Berriki aurkeztu den material metaliko batek ordezkatu egin dezake berilioa, aplikazio aeroespazialetan blindaje gisa erabiltzen dena, oso ezaugarri onekoa baina oso toxikoa.
San Diegoko California Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako Kenneth S. Vecchiok zuzendutako taldeak garatu du aipatu materiala. Ingurumenarekiko ez du eragin kaltegarririk eta zurruntasuna altzairuarena da, baina dentsitatea erdia baino ez da. Aluminio eta titanioaren arteko aleazio bat erabili da horretarako eta konprimatu eta berotu ondoren, bi geruzetako xafla bat lortu zuten: Geruza batean zeramika bezain gogorra den titanio aluminiuroaren xafla eta bestean titanioaren aleazio tolesgarri bat. Geruzak milimetro batekoak dira, liburuen orri gisa pilatu daitezke eta nahi den itxura eman dakieke berotu aurretik.
Arkitektura xaflatua natura behatuz erabaki zen, hain zuzen ere haliotis rufescens deituriko moluskuaren oskolaren barne-egitura behatuz.
Material berriaren erresistentzia neurtzeko hainbat froga egin dira, horien artean aipagarriena hauxe: tungsteno-barra bat 900 m/s abiaduran bota zen bi zentimetroko lodierako xaflaren aurka eta barrak xaflaren lodieraren bide erdia baino ez zuen egin.
Une honetan aplikazio errealetarako ahalik eta ezaugarri egokienak izan ditzan azken ukituak ematen ari zaizkio xafla berriari. Horrela, xafla barnean zulotxo batzuk egitea lortu dute, bertan altzairuzko bolak sartzeko eta horrela motelgailuen efektua lortu ahal izateko, edo kablearen funtzioa izango luketen zuntzak sartu dituzte sentsore gisa aritu ahal izateko.


Modemaren amaiera

Jarraian emango ditugun datuak Frantziako estatuan joan den urtearen amaieran argitara emandakoak dira. 12 milioi etxe Internetera konektatuta zeuden, aurreko urtearekin alderatuz %12,4 gehiago. Hala ere daturik interesgarriena konexio-motan datza, hau da, konexioetatik %55 banda zabaleko konexioak baitziren, beraz, modem bidezko konexio telefonikoak aldapan behera doaz. Banda zabaleko konexioen %92 ADSL bidezkoak ziren eta gainerakoak kable edo antena bidezkoak. Datu hauek argi erakusten dute erabiltzaileek azkartasuna bilatzen dutela konexioetan eta horren adibide dugu egungo hainbat hornitzailek 20 Mb/s konexioak eskaintzen dituztela. Une honetan gehien kontratatzen diren zerbitzuak pack erakoak dira, adibidez Frantziako hainbat lekutara denbora-mugarik gabe doako deiak egitea edo hainbat telebista-kanal digitaletara irispidea izatea. Hala ere, Frantziako lurralde guztietan ezin dira abantaila hauek izan, horretarako eremu desagrupatua izan behar baitu, beste hitz batzuekin esanda, operadore telefoniko bat baino gehiago aritzen den eremua. Hemen, Espainian gertatzen den bezala, France Telecom-ek oraindik mantentzen du monopolioa hainbat eremutan. Dena den epe laburrean Frantzia osoak desagrupatu bezala funtzionatzea itxaro da. Espainiako datuak ez ditugu esku artean, baina joera oso antzekoa aurreikusten dugunez, garbi baiezta dezakegu modemaren aroa amaitu dela eta, irakurle, etxean Interneterako konexioa behar baduzu banda zabalerako hautua egin behar duzula.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude