Hizkuntz politika bateratuaren bidean


2007ko otsailaren 21ean
Euskaltzaleentzat kexa edo kezka iturriak ez dira falta, poza eta esperantza motiboak berriz, askoz urriagoak dira. Baionako maiatzaren leheneko manifestaldiak bigarrenak ekarri dituzte. Hala nola, CGT sindikatuak lehen aldikoz bere esku-orria euskaraz atera du. CFDT Iparraldeko sindikatu nagusiak, azken hilabeteetan egiten duenaren ildotik, megafoniatik bota lelo eta hitzaldietan bi hizkuntzak erabili ditu. Halaber, Europako Itun konstituzionalari buruzko erreferendumean ezkerreko ezetza aldarrikatzen duen Copernic plataforma zabalak manifestarien artean banatzen zituen bizkarrekoak elebidunak ziren. Euskararen egoera kontutan hartuz, batek pentsa dezake gertakari horiek anekdotikoak direla, baina duela zenbait urte ezagutzen genuen egoera eta lehengo urratsak zailenak direla kontutan hartuz, aurrera goazelako seinale argiak dira.

Egia erran, azken Korrikan ere aldaketa batzuk nabaritu ziren. Iparraldeko sindikatu nagusiek elkarrekin korritu zuten kilometroan jende franko mobilizatu zen. Alderdien aldetik berriz, argazki historikoa atera zen, kilometro berean frantses nahiz abertzale alderdiak, eskuin zein ezkerrekoak, elkarren ondoan 1.000 metroz lasterka ibili zirelarik. Eta nola ez aipa sortu berri den Euskararen Erakunde Publikoaren presentzia, honen presidentea Brisson, Chirac-en alderdiko hautetsiak lekukoa hartzen zuelarik.

Euskaltzaleen garaipen ttipi horiek giro baikorra moldatzen dute eta urrunago joateko paradak irekitzen. Hain zuzen, heldu den maiatzaren 10ean, IPE edo GIP izenez ezagutua den Erakunde Publikoaren Aholkularitza batzordea lehen aldikoz bildu eta ofizialki osatuko da. Euskalgintzako herri mugimendu eta elkarteez gain, hainbat eragile sozial, sindikatu, guraso elkarte, hedabide eta abar gomitatuak dira. Batzuentzat hizkuntz politikaz gogoetatzea usaiaz kanpokoa izanen da arrunt. Baina denak ariketa berria egitera etorriko dira. Estatutuetan eta Erakundeko arduradunen ahotan batzorde honen funtzioak eta interesak argi gelditzen dira: proposamenak landu, ebaluazioak egin, Erakundeko erabakiak zaindu, bilan kritikoa ere egin... Ikusteko da luzaroan nola ibiliko den, azken finean ibilmolde arauek bezainbat, pertsonek eta beren jokamoldeek egiten baitute egituren balioa.

Dena den, argi da Erakunde horren sortzeak eta ondoko hilabeteetan segituko duen ibilbideak, euskararen eremua gainditzen duela erabat, arlo politikoan esperientzia berria irekiz. Horren adibide bat izan dugu joan diren asteetan, Udalbiltzako diru laguntzen auzia dela-eta. Izan ere, EAJ-EAk osaturiko Udalbide fondoak, hizkuntzaren alorreko hainbat proiektu laguntzeko 300.000 euro banatuko zituela jakinarazi zuen martxoaren hondarrean.

Aste baten buruan Brisson jaunak, Erakundeko presidenteak iritzi artikulua argitaratu zuen, iniziatiba hori kritikatuz. Brissonen ustez, ekimen horrek euskararen alde abiaturiko frantses instituzioen arteko elkarlana alde batetik eta Eusko Jaurlaritzarekin azken bi urteetan eramandakoa bestetik, oztopatuko luke eta diru emaileen arteko konkurrentzia piztuko. Frantses botere publikoek, aspaldidanik eskatua zitzaienari erantzunez, hizkuntz politika publikoa martxan ematekotan direlarik atzera pausua litzateke. Hots, ariketa politiko delikatua trabatzea besterik ez lukete ekarriko Udalbideren diru laguntza horiek, besteak beste, mugaz gaindiko instituzioen arteko elkarlanari edukin abertzale bat emanez.

Brissonen testu honek jasotzaile desberdinak zituen segur aski. Abertzaleak lehenik eta bereziki dirutza handiak mobilizatzen ahal dituzten EAJ eta EA alderdiak: Erakunde publikoaren sorrerak Frantziak, lehen ez bezala, euskara, kontutan hartzeko asmoa duela erran nahi du. Mugimendu horretaz baliatzea ideia eta erronka abertzaleak aitzinatzeko, lanjerrean ezarriko luke lortutako oreka osoa.

Baina, aldi berean, pentsa daiteke Brissonek bere alderdiko kide eta frantses administrazioa lasaitzeko idatzi duela gutuna. Alabaina ez dira gutti han-hemenka entzuten diren oharrak: abertzaleek instrumentalizatuko omen dute Erakunde berria, Brisson bera bahiturik geldituko dela... Egia erran, euskararen eremu osoan, hizkuntza politika bateratua martxan emateko helburu eta beharra urrats nabarmenak egiten ari dira. Ondorioz abertzaleek aldarrikatzen duten hizkuntz politika "nazionala" bideratzen ari delako irakurketara egin dezakete batzuek.

Bestalde, Brissonek euskalgintzako herri mugimenduei mezu eta nolabaiteko mehatxu argia helarazi nahi izan dizkie, bestalde salatzen duen instrumentalizazio politikoa berbera erabiliz: gurekin aritu nahi baduzue, beste batzuk ahantzi. Baina, hainbeste urtetan ezagupenik gabe, askotan borrokan, baliabide eskasean, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, aurrera egiten ikasi zuten mugimendu horiek euskararen bizi berritzeko bide guztiak baliatu behar direla badakite. Brissonek onartu beharko du euskararen irakaskuntza, erabilpena eta atxikimendua bultzatzeko laguntza guztiak ongi etorriak direla eta euskaltzaleek denak baliatzeko asmoa dutela.

Ageri denez, euskararen alde zein kontrako politika bat bideratzeak nahitaez topo egiten du jendartean dauden indar eta korronte politiko desberdinen proiektuekin. Horiek horrela, espero dezagun ez dadila euskararen berreskurapenaren kaltetan izan.

«
Ez dira gutti han-hemenka entzuten diren oharrak: abertzaleek
instrumentalizatuko omen dute
Erakunde berria, Brisson bera
bahiturik geldituko dela...
Egia erran, euskararen eremu osoan,
hizkuntza politika bateratua martxan
emateko helburu eta beharra urrats
nabarmenak egiten ari dira »


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude