Bederatzi


2021eko uztailaren 27an

Anti-demokratikoak" izan omen dira EAEko azken hauteskundeak, baina, hala ere, parte hartu dute. Hori bai, hainbat herritako hormatan itsatsirik ikusten ziren kartelen gainean "anti-demokratiko" kalifikazioa partidu bat baino gehiagori leporatu, baina euren kartelak garbi.

Espainiak inposatutako legeen kontra omen daude, eta zilegitasunik ez duten lege horien arabera aurkeztu ahal izan dute besteek. Eurek?

Hainbat lan-esparrutan parte hartzeko deia jasotzen dutenean, aurreneko kritika beti bera: "Ez dugu marko hau onartzen, lurraldetasuna urratzen du, hemen EHren bi zati handi falta dira eta...", baina eremu urriko EAEn hauteskunde horietan parte hartzeko irrikan.

Aurrekoaz gain, EAEko Gobernu horrek ez omen du behar den eskumen eta ahalmenik, titere hutsa omen, baina 2005eko apiriletik aurrera osatuko duenak orain artekoa ere ezin kudeatu, lehentasuna eurek esandakoak du. Bitartean, ezta gobernu egitasmo edo programarik aurkeztu ere.

Duela hamar urte Elkarrik egin zuen diskurtsoa "traidorea" omen, orain bakea, eta orain bide politikoak garatu behar omen.

Atzo arte "gorrixa" zen oro, nostalgiko espainolista omen. Gaur eurek dira gorrixenak. Dena den, ezin harritu, halatsu izan baita beti eta: Duela hogei urte soldadutzari uko egin zion lehen gaztea inozoa iruditzen -"la mili con los milis" eta Espainiako ejertzitoan gerorako guretzat ikastea hobe-. Handik gutxira intsumisoenak... Atzerago joz gero »1980 inguru hartara» gogora datorkit orduan eta orain buruzagien ingurutxoan diharduen batek nola homosexual -ez hitz hau erabiliz, noski- guztiei sua eman behar zitzaiela aurpegiratu zidan -halakorik sostengatzeko aipatzen zuen arrazoia, beste baterako utziko dut-. Orain "homosexualenak" omen... Eta lehentxeago (1977an) feministak emagaldu eta "likidazionistak" -zer esan nahi jakin ote?- omen, baztertu beharrekoak. Handik gutxira emakumeon eskubideen defendatzaile sutsuenak... Eta 1982 aldean, ea euskara noizko galde egin nionean -euren buruzagitariko bati- "lehena independentzia eta gero txikikeria horiek" -portzierto lehengoan besteen kartelak «anti-demokratikoki» estaltzen ikusi nituen gazteak erdara hutsez ari ziren-. Ai ene! Hirurogeiko hamarkadaren erdialdera "komunistak" taldekoek zein nolako "loreak" jaso zituzten gogoan dut, eta begira, orain izenean ere eurek gorri gorrixak.

Faleeeeee! -honaino ailegatu den bat baino gehiago hori esaten hasia da, dagoeneko-. Askotan ematen dira bilakaera arraroak -nork esan niri duela 20 urte orain dudan lanbidea izanen nuenik!- dudarik ez, baina ez zaizkit sekula "ezkerreko" jarrera iruditu halako irenste akritikoak, etsai politikoaren deuseztapen fisikoa bultzatzea -edo justifikatzea- ezin dudan moduan, ez demokratiko, ez ezkertiartzat jo.

Hala ere, halako "kontraesanei"(?) inolako garrantzirik eman ez, eta hautesleen %10ek gorri gorrixei konfidantza erakutsi eta eman. Egia da -hala esan didate gertuko lagun batzuek- kontraesan historia hori ezagutu eta jakin arren, eta halakoekin ados egon ezinik ere, besterik izan dutela buruan eurei botoa ematerakoan -batzuk hauek, ez guztiek, noski-: "Indarra" omen duen horrek poltsikoan gorderik duen Bakearen Ateko Giltza ea behingoz eskuan hartu, eta Ate horrek duen sarrailan sartzen duen, eta ea behar den moduan -zabaltze aldera, noski- jiratzen duen Giltza hori. Hori omen oraingoan hainbaten itxaropena.

Hala ere, jakina da botoa ematen dutenen artean hamaika arrazoi ezberdin dagoela -talde berari ematen diotenen artean ere- baita ere boto horiek jaso dituztenen buruan hamaika irakurketa ibil daitezkeela -batek daki-. Pozik eta harro -ez dakidana da harrotasunez ala harrokeriaz- omen %10 horrek emaniko konfidantzari ez diotela iruzurrik eginen aldarrikatuz. Datozen hilabeteotan ikusi behar zertan egikaritzen den poz hori, baina hedaturik dagoen beste zerbait ere behin eta berriz entzuten dut inguruan: oraingoan ezin izanen dutela erru, ardura eta erantzukizunaren hautsa auzoko etxetarantz harrotu, bederatzi horien iritzi, boto eta gestioa -orain eta hemen- erabakiorra baita. Hor dira zenbakiak, pertsonak eta banaketak.

Iragana ez omen da bueltatzen, ezta historia errepikatzen -hala irakurtzen omen dute marxistek-. Ez dakigula egun saminik etorri, gure etorkizunaren jabe izateko bide horretan. Hirurogeigarren hamarkadan ere, poetak hori zioen -Santimamiñe egunez, kantuz- baina baita beste hau ere: «Nik ere badut nire egia, eta bankero jaunarenak -edo antzeko guzti ahaldunaren plantak egiten duenarenak- bezainbat edo baino gehiago balio du».


Azkenak
2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude