«Antxoaren gerra» berriz hasteko arriskua


2021eko uztailaren 27an
Antxoaren arrantza-aldi tradizionala, Euskal Herriko itsasbazterreko arrantza sektoreko garrantzizkoena igaroko ahal da Espainiako eta Frantziako gobernuek inposatutako mugaren alde bateko eta besteko arrantzaleen arteko liskarrik gabe! Ez da erraza izango, zeren arrantzale batzuek zein besteek behin baino gehiagotan adierazi baitute ez daudela ados Madrilgo eta Parisko gobernuek orain hamabost urte izenpetu eta inposatutako Arcachongo Hitzarmenarekin. Hitzarmenarekin gustura ez eta ezin esan aurtengo antxoaren kosterak pozteko arrazoirik eman dienik, orain arte behintzat. Apirileko azken hamabostaldian Bizkaiko Golko osoan bost tona antxoa harrapatu dute.

Antxoaren arrantza-aldi tradizionala hasi denean, arrantzaleen bi kolektiboek berriro adierazi dute Hitzarmenaren aurka daudela eta beldur direla lehengo urteetako arazoak eta liskarrak berriro gertatuko ote diren. Azken urteetan, egoera horri "antxoaren gerra" esan izan zaio.

Zer da Arcachongo Hitzarmena?

Arrantzaleen arteko gerra horren jatorrian dago Arcachongo Hitzarmena. Hitzarmena 1992. urtean sinatu zuten Espainiako eta Frantziako gobernuek, Euskal Herriaren Hegoaldeko eta Bizkaiko Golkoaren ertzeko gainerako lekuetako artisau flotaren eta Euskal Herriaren Iparraldeko eta Frantziako estatuko gainerako lekuetako flota pelagikoaren arteko antxoa-harrapaketak erregulatzeko. Itun hori itsasbazterreko arrantzaren sektoreari bizkar emanez egin zuten, eta arrantza-kuotak trukatzea eskatzen du, baldintza batekin: Frantziako estatuko arraste-ontzi pelagikoek ez dezatela antxoarik harrapa martxoaren 20tik maiatzaren 31ra, bitarte horretan egiten baitu antxoaren arrantza-aldia Hego Euskal Herriko itsasbazterreko flotak eta Bizkaiko Golkoaren ertzeko gainerako lekuetakoak. Aipatutako lekuetako arrantzaleek, Hitzarmenaren arabera, Frantziako estatuko arrantzaleei »3.000 tonako kupoa baino ez dute» 9.000 tona eman behar dizkiete antxoa harrapatzeko duten 30.000 tonako kupotik. Espainiako estatuko itsas zabaleko flotak, ordainetan, 2.500 tona legatz, 2.400 tona oilar, 500 tona zapo eta 500 tona krabarroka jasotzen ditu.

Alderdi bakoitzak hitzarmen horren edukiaz egiten duen interpretazioak piztu izan ditu Espainiako eta Frantziako estatuetako floten arteko liskarrak. Frantziako estatuko arrantzaleek argudiatzen dutenez, hitzarmen horrek inplizituki ezartzen du Bizkaiko Golkoko flotak ezin duela antxoarik harrapatu udazkenean. Jarduera hori, ordea, ez dator espresuki debekatua itun horren testuan.

Euskal Herriaren Hegoaldeko eta Bizkaiko Golkoko gainerako lekuetako arrantzaleek gutxieneko lau baldintza planteatu izan dituzte: udaberriko geldialdia errespetatzea, kostatik gertu beita bizia harrapatu ahal izatea, espezie kuotadunak 46Nk-ko paraleloaz hegoaldera sei miliaraino eta iparraldera 12 miliaraino bitartean arrantzatu ahal izatea eta, laugarrenik, arraste pelagikoa debekatzea paralelo horren hegoaldean.

Hitzarmena hausteko eskatzen dute.

Azken urte hauetan, Euskal Herriaren Hegoaldeko eta Bizkaiko Golkoko gainerako lekuetako arrantzaleen arabera, hitzarmena errespetatu ez dutenak beti izan dira Frantziako estatuko arrantzaleak. Arrazoi horregatik eskatu izan diote Bizkaiko Golkoko flotek Espainiako administrazioari hitzarmen hori hausteko. Oraingoz jaso duten erantzun bakarra izan da errebisatu ahalko litzatekeela baldin eta Bizkaiko Golkoko itsasbazterreko arrantzaren sektore guztiak aho batez horrela eskatuko balio. Bada, arrantza sektoreak horixe egin du publikoki azken aste hauetan.

Lapurdiko flota Arcachongo hitzarmena hausteko prest
Lapurdiko itsasbazterreko flota edozertarako prest dago, baita Arcachongo hitzarmena praktikan hausteko ere, bizirik iraun ahal izateko. Beren aburuz, hitzarmen horretako galtzaileak izan dira beti, itsasoan iskanbilarik eta gatazkarik ez izatearren, baina ez daude prest galtzaileak berriz ere beraiek izateko; ez daude hiltzeko prest. Lapurdiko arrantzaleak Capsud Pays Basque izeneko elkartean daude eta Donibane Lohizuneko, Ziburuko, Hendaiako eta Landetako Capbretongo 93 itsasontzi biltzen dituzte: mila bat langile.
Egoera horretan, iragarri dute udaberriko geldialdian arrantzan egingo dutela antxoa bila, baldin eta berdelaren arrantza-kuotarik gabe uzten badituzte urtarriletik maiatzera artean, Frantziako Estatuko iparraldeko arrantzale industrialen etekinaren ordainetan. Frantziako Estatuari dagokion antxoa-kuotaren %30 aurten berdelaren arrantza-aldia egin duten Donibane Lohizuneko zortzi ontziei dagokie, eta Frantziako iparraldeko industrialek beren mesederako kendu nahi diete. Baldin Lapurdiko arrantzaleek antxoaren arrantza-aldia udaberrian egingo balute, Arcachongo hitzarmena de facto hautsita geratuko litzateke. Lapurdiko arrantzaleek ulertzen dute Bizkaiko Golkoko flotak argudiatzea, kasu horretan, Arcachongo hitzarmena hautsiko dela. Beren iritziz, ordea, ezin dira berriz ere galtzaile atera, eta beraiek, beren flotek eta familiek bizirik iraun behar dute.
Euskal Herriaren Hegoaldeko eta Bizkaiko Golkoaren ertzeko gainerako lekuetako kofradiek uste dute Lapurdiko arrantzaleek ez dutela urrats hori emango. Haien iritziz, beste ezer baino gehiago, Parisko gobernuari presioa egiteko modua da. Gainera, ziurtatzen dute ezen, baldin orain, udaberriko antxoaren arrantza-aldian, itsasora aterako balira, hautsirik geratuko litzatekeela Arcachongo hitzarmena eta hausteko biderik laburrena litzatekeela.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude