Agenda 22


2021eko uztailaren 27an

Hara eta hona

Zumaian izan naiz apirilean. Baina Bidarrain ere bai. Bidanian eta Zaldibian, eta Iruñean eta Altsasun. Galdakaon eta Bilbon. Amurrion eta Irunen... Askotan ez gara ohartzen bertsotako ibiliak zenbateraino aberasten gaituen. Jakingo nuke gustura joan zen hilean zenbat euskaldunek izan zuen zoria gure Euskal Herri polikromatuan zehar hainbeste, eta hain bitxi ibiltzekoa. Politikaririk entzutetsuenek ez segur aski, esparru txikiagoan aritu baitira bozak biltzeko lanean, nahiz handiagora begiratzen dutela esan. Txanponaren ifrentzuan, bertsotako ibiliak berak galarazi zidan Baigorrin, Erramun Martikorenaren plaza-agurra bizi ahal izatea.


Azokatik erakustazokara

Bilbo Bilbo da. Ez zidan oraintxe aitortu Jon Sarasuak, bertsotan gustura, hiri handietan aritzen zela. Entzulearen ezaugarriez ari zen, jakina. Entzule jakin haren aurrean, "bestela" kantatuz gozatzen zuenaz. Eroso aritzen naiz ni ere Bilbon gehienean. Eta norbaitek edo zerbaitek lortzen badu ez nadila erabat eroso aritu, nire aldeko tantotzat jasotzen dut hori ere. Erriberako merkatuan, Ander Lipusen gidaritzapean, eta tarteka Zea Maysekoen musikak lagundurik, saio berritzaile samarra saiatu genuen Igor Elorza eta biok. Betikotik urrun, oraindik sabeleko tximeletak bizirik dirautela sentitzeak narama tantoa nire egitera. Gainera, aurten Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Barakaldon izango dugu. Pentsa daiteke, eta ez da oker ibiliko hala uste duena, lurraldetasunari buruzko diskurtsoa behingoz praktikan jartzeko abaguneari heltzea erabaki dugula. Baina Barakaldora joatearen arrazoia izan daiteke sakonagoa ere. Sarasuak zioen bidetik, bertsolariak nortsu izan daitezkeen aintzat hartuta, gaien formulazioa eta tratamendua zer-nolakoa izan daitekeen aurrikusiz, onar dezagun, euskal herria izateaz gain, Barakaldo izan daitekeela bertsoetarako gure leku naturala. Bada, jada.


Eredu?

Oreretan ere izan naiz, ahozkotasunari buruzko hitzaldi bat ematen. Beste bat. Hautsak harrotu ditu Hezkuntza Sailak B eta D ereduko ikasleei egin dien hizkuntza-azterketaren emaitzak. B ereduan bi herenek eta D ereduan heren batek ez du nonbait froga gainditu. "Misiolari baten moduan" herriz herri eta hitzaldiz hitzaldi gabiltzanok aspaldian esan genuen. Agenda 22 honetako lehen bi orriak dira lekuko. Ez noa gehiago esatera. Zoragarria izan da gaur goiz-alban jaiki eta eman ez didazun musua.


Zuri-beltzean

Telebista kamerek izugarri baldintzatu dute gizartea. Futbolean ere desberdin egiten dute orain haurrek. Lehen, futbola herriko zelaian ikusten genuenean, dena ikusten genuen, baina behin. Orain, hainbeste kamera dauden leku batean, jokaldirik distiratsuenak hartzen dituzte, eta haurrek jokaldi batzuk ikusten dituzte, baina askotan errepikatuak, goitik nahiz behetik, ezkerretik nola eskumatik. Gainerakoa, ez zaie interesatzen. Bertsoekin ere beste hainbeste gertatzen da. Zaldibian ginen Amets Arzallus eta biok. Aldareko santuak ere aspertzeko adinako saioa egin genuen. Denetik joango zen: ona, txarra, erdipurdikoa... Une jakin batean, maskuria lehertzear neukala, nire bertsoa amaitu eta Amets hasteko momentuan, komunera altxa nintzen. Harako bertarako, ez zen beste munduko ezer pasa. Joan, egin, itzuli eta segi. Telebista kamerek hartu zuten ordea! Eta "paseilloa" ez zenez telebistagarri, eten bat eginda eman zuten saioa, etena disimulatzen saiatu gabe, asmo onez. Hauteskunde kanpaina zen eta politika gaietan-edo ari ginen. Hurrengo egunetan inork ez zidan saioaren edo bertsoren baten kalitateari buruz hitz egin. Batek baino gehiago galdetu zidan ordea: "Zer kantatu huen ba, ez botatzeko?". Esan dezadan bidenabar, Amets zuzenean joan zela Zaldibiatik Bruselara, Boli Kostatik Belgikara futbol-eskola batera ekartzen dituzten haurrei buruzko erreportaje bat egitera. Kamera bat ez ikustetik haien pean bizitzera egingo dute jauzi.


Absurduari eutsi

Apirilean zehar ez da den-dena lana izan. Euskal Herriko Itzulian ibili naiz Xaprerekin. Xapre, aldizkari honetako protagonista nagusi izan zena hain zuzen ere duela hiruzpalau aste, lehen aipaturiko Amets Arzallusek mihitik nola tira asmatu zuelako.
- Jendeak pentsatuko dik: "Zer egin du horrek hor azaltzeko?"» bota zidan kezkatuta zaldibiarrak, ARGIA garrantzitsua dela jakinean.
- Lasai, Xapre» erantzun nion. Hi ez haute egiten duanarengatik azaltzen, ez egiteko abildadea daukaalako baizik.
Uste baino gehiago korapilatu zait agendaren kontaera. Zaldibia eta kamerak, kamerak eta futbola, eta Amets Zaldibiatik futbolariengana joana, Xapre Zaldibikoa eta Xapre Amets elkarrizketaren egile duela...
- Mundua txikia duk, izan ere» esan zidan behin Xaprek Euskal Herriko Itzulian.
- Ez... Geuk txikitzen diagu» erantzun nion lasai asko zigarrokina hankapean itzaliz.
Bi herenei eta herenari horrelako gauzak irakasten saiatu behar genuke. Agian orduan, aurkituko liokete hizkuntzari orain aurkitzen ez dioten xarma hori. Absurdua, bidezko ez ezik, bide ere bada gurea bezalako egoera absurduetan.


Etorkizunik ez

Estresa zer den ustez badakit: etorkizunaz kezkatzea orainaz baino gehiago. Luxua da estresa, definizioz. Afrikako zenbait hizkuntzatan ez omen dute "etorkizun" adierazten duen hitzik. Etorkizunaren premiarik ez dutelako. Egunean egunekoa badute aski buruhauste. Nik nire etorkizun hurbilari begiratua bota diot, eta estresatu egin naiz. Lan handiak dauzkat maiatzerako. Agendak baditu beltzune eta zirriborro ñabarrak, ikuiluko bonbilek adina. Horrelakoetan, ez itotze aldera, txikitik hasi behar izaten omen da, eta alde horretatik ez nabil gaizki. Lehen saioa, maiatzaren lehenean, Orexan, Gipuzkoako herririk txikientsuenean. Halere, edo horrexegatik, handiak egitera joango gara Xabier Amuriza eta ni.


Azkenak
2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude