Net Hurbil: Paradisua.tv uhinak irentsiko du altxor eta guzti


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gauetik goizera altxor baten jabe egingo bazina, zertan gastatuko zenuke urrea? Eta mundua halako egunean bukatzera doala jakingo bazenu, zertan emango zenituzke geratzen zaizkizun hilabeteak? Nonbaiteko festetan gau-pasa egin ondorengo ele ahulak dirudite kontu horiek. Baina bada gure planetan bi galdera horiei erantzutea egokitu zaion herrialde bat.

Ozeano Barearen erdian »Fijietatik ez urrunegi» bederatzi uharte txikik eta horietan bizi diren 11.000 biztanleek osatzen dute Tuvalu. Lurreko herririk behartsuenetakoa izatera kondenatuta zegoen paradisu hori... 1999an mirari bat suertatu zen arte. Urte hartan Interneteko domeinuak erabakitzen dituen erakundeak matrikula berria izendatu zion Tuvaluri: .tv domeinua.

Kaliforniako konpainia bat azkar ohartu zen hizki horien garrantziaz. Alegia, Interneten izen ponpoxo eta erakargarria eduki nahi duen telebista bat baino gehiagok pagatuko zukeela "urlia.tv" izateagatik. Horregatik, domeinua erosi zion Tuvaluko gobernuari 40 milioi dolar pagatuta. Bat-batean, urteko 1.000 dolarreko diru-sarrera txiroak zituzten tuvalutarrak aberats esnatu ziren mendetako lozorrotik.

Baina itsasoan galduta bizi diren tuvalutarrek, urrezko altxorraren jabe bilakatu zirela zioen albistearekin bateratsu, beste berri kezkagarriago bat ere ezagutu zuten. Beren buruaren gain apokalipsiaren ezpata daukatela ohartu ziren, zentzurik materialenean: Tuvalu uharteetako lurra itsas azalaren gainean 3 metrora baino ez dagoenez, negutegi efektuak Lurrean eragiten duen beroketagatik itsasoko uraren maila igotzen ari da eta Tuvalu izango da uhinek aurrena estaliko duten parajea. Zientzialariek uste dute ondoko 15-20 urteetan gero eta sarriago gertatuko direla uholdeak irla horietan, eta mende hau burutzerako begi-bistatik galduak izanen ditugula.

Dagoeneko nabari omen daitezke datorren hondamendiaren zantzuak Tuvalun. Ur gaziko putzuak azaldu dira han eta hemen, olatuek hondartza zatiak irensten dituzte, ozeanoak usteltzen ditu bazterretako zuhaitzen sustraiak... Lehen 15 urtean behin gertatzen ziren zikloiak orain urtean behin baino gehiagotan pasatzen dira, eta berarekin dakartzate euri eta uriolak.

Hara, baina tuvalutarrek diru freskoa aurkitu dute geratzen zaien denbora laburrean gastatzeko.

Istorio triste baina iradokigarri honetaz telebistarako film dokumental bat egin du Paul Lindsayk: Before the Flood: Tuvalu du izena ingelesez, euskaraz Uholdea baino lehen: Tuvalu izango litzatekeena. Hemen ezin izan dugu BBC kate britainiarrak ekoiztu duen pelikula ikusi, baina The Guardian egunkariaren asteroko gehigarrian Daphna Barak-ek egin duen iruzkinetik ezagutu dugu metafora itxura izan arren, lurreko zizareak bezain egiazkoa den kontu hau.

Paul Lindsayren dokumentalean ageri denez, tuvalutarrek beren ".tv" domeinuak ekarri dien dirutza garapenerako gastatzen dute urteotan. Hala esplikatu dio Sam Teo baliabide naturaletarako Tuvaluko ministroak: "Hondoratzen ari garela jakitea ez da oztopo guk ere gure bizimaila jasotzea nahi izateko". Logika horri jarraikiz eraikitzen ari dira uharteetan etxeak, dantzalekuak, jatetxeak eta hotelak, eta ipini berriak diren bideetan auto berriak azaldu dira.

Altxor eta guzti hondoratu

Iritsi zaizkien 40 milioi dolarretatik 10 milioi uharteetako bideak asfaltoz estaltzeko erabili dira. 1999a baino lehen lau kotxe besterik ez zeuden Tuvalu osoan; herritarrak oinez edo bizikletaz mugitzen ziren batetik bestera. Orain kotxeak ugaritu dira. Bitxikeria bat: baliabide naturalen ministroa da uharteetan diren bi gasolindegietatik baten jabea.

Urre erraz irabazi honen eraginez autoekin batera urrutiko moda, janari eta tresnak iritsi dira berehala. Sei urteko kontuaz ari gara. Paul Lindsayren filmak jaki berriei eta ariketa fisikoa abandonatzeari egotzi dizkie tuvalutarrak jasaten ari diren izurri modernoak: obesitatea, odol tentsio altua, diabetesa. Pentsatzekoa da aldaketa azken dozena erdi urte hauek baino lehenagotik izango zela hasia. Baina urte labur hauetako kontua da autoak ezagutu duen bilakaera azkar eta kontraesankorra: orotara 26 kilometro koadro dituzten uharte ñimiño hauetan garestiegi egiten da kotxeen mantenua, eta orain ez erabiltzeagatik herdoiltzen ari diren trasteez gainezka dago Tuvaluko paradisua.

Herritar guztien ohituretan eragin du sos freskoa iristeak. Kameren aurrean tuvalutar bat baino gehiago kexatu da betidanik uharteetan egon den elkartasuna galdu egin delako. "Behar duzun edozer lehen edozeinek ematen zizun dohainik" esan dio Eseta Penatuse izeneko emakumeak. "Baina gaur egun dena kobratzen da. Jendeari lotsa ematen dio auzokoari ezer eskatzeak".

Urre jasaren distirak itsututa, Tuvaluko agintariak ere ur handiegitan murgildu dira nazioarteko politikaren itsasoan. Nazio Batuen Erakundean sartu zen Tuvalu. Urtean 1,5 milioi dolar kostatzen zaio bazkide izatea. Are garestiagoa da New Yorkeko egoitzaren alokairua. Diru askotxo da, baina gastuak bazuen justifikazioa: uharteak oraindik salba litezkeelakoan Kyotoko protokoloa indartzen ahalegintzea. Nahiz eta susmo batzuk sortzen dituen NBEetako ordezkaria Tuvaluko lehen ministroaren anaia izateak...

Dena dela, eta aurreko logikari segituz, Koloa Talake lehen ministroak erabaki zuen Estatu Batuak auzitara eramatea munduko kutsatzailerik handiena delako, hori baita Tuvaluren etorkizuna arriskutan ipintzen duena. Horrelako ekintza ausart batek Talakeri munduko politikarien artean itzal handia eman behar zion. Hala emango zion agian... Tuvaluko herritarrek hurrengo hauteskundeetan kargua kendu ez baliote. Tuvalutarrek erabaki zuten Australia edo AEBak auzitara eramatea beren herrialde txikiarentzako erronka harroegia zela.

Lindsay kazetari zinegileak dokumentalean dioen moduan, Tuvalukoak zu eta ni bezalako jende arrunta dira. Bizi egin nahi dutela alegia. Hala elkarrizketatu ditu diruak turismoa erakartzeko inbertitzen ari diren herritarrak. Joe Malafeak eko-turismoa omen zuen amets, eta hartan pentsatuz amestu zuen kafetegia, ostatua eta okindegia eraikitzea. Lurra urri denez, bere asaba zaharren hilerria lekuz aldatu eta bertan eraikitzeko asmoa zuen. Baina diabetesak eraman du lehenago.

Penatuse familiak antzeko xedea hartu du beren semeetako bat itsasoan arrantzan hil ondoren. Dantzaleku bat eraiki dute. Negutegi efektuaren eraginez galdetu dio Lindsayk eta Sol Oseni Penatusek arrapostu eman: "Arazo bat da, bai... beharbada hemen gastatu dudan diru guztiarekin batera hondoratuko naiz". Baina zer egin bestela? Emigratzea ere ez daukate erraz: Australiak ez die lekurik egiten, Zeelanda Berriak tantaka onartzen ditu tuvalutarrak. Eta nork onartuko du bere lurretan egunen batean Tuvaluko herritarrak nazio moduan kokatzea?

Zortzi hilabete egin ditu Paul Lindsayk Tuvaluko jendeen artean filma egiten. Ikusi duenaren ondoren, ez du sentimentalismo handirik erakutsi hango paradisua eta bere ur turkesa koloreko uren kariaz. "Ez dago jadanik paradisurik. Tuvalu borrokan ari da bere solidaritza zentzua atxikitzeko progresoaren aurrean. Gaur egun paradisuak ere prezioa markatzen duen etiketa dauka".


www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Eguneraketa berriak daude