Koldo Castañeda: «Azti Begia askorentzat irrati libreentzako konpetentzia da»

31.500 euro bildu nahi dituzue kanpainarekin.
Kopuru horrek balioko luke irratia martxan jartzeko.

Zein itxaropen duzue?
Ideiarik ez. Jendeak asko galdetu du, orain ikusiko dugu erantzuna.

Bazkide kanpaina al da diru iturri nagusia?
Bide bat baino gehiago erabiliko dugu, bata bazkideena, gure ustez, inportanteena, behin eta berriz diogulako irratia herritarra izango dela, eta kontzeptu horretan sartzen dugu herritarren laguntza, kasu honetan, ekonomikoa.

Babesleak ere bildu dituzue.
Horrelako proiektu bat inoren laguntzarik gabe abian jartzea oso zaila izango litzatekeela pentsatu genuen. Bordagain enpresak utzitako Hedagune zentroa daukagu Urruñan (Lapurdi). Lokalak-eta erosteko inbertsioa egin behar izan bagenu izugarria litzateke. Bestalde, eskatu dugu Azti Begia Arrosako bazkide izatea. Irrati zein prentsa idatziarekin elkarlanean aritu nahi dugu; Gara, Berria eta Le Journalekin egon gara oraingoz.

EITBrekin?
Oraindik ez dugu ezer egin.

Irrati nazionala egin nahi duzue. EITB ere hor dago.
Hiru ikuspuntutatik defini daiteke irrati nazionala. Batetik, Euskal Herri osora iritsiko dena, bestetik, Euskal Herri osoko albisteak jasoko dituena eta hirugarrenik, Euskal Herriko ikuspuntutik lan egingo duena. Irratiaren beharra ez da sortu EITB dagoelako, ez da jaio beste batzuei aurre egiteko, inork betetzen ez duen espazioa dago. Ahots batzuk ez daude irratigintzan, tokian tokiko eta irrati libreek horretan lan handia egin dute, baina nazio mailako oihartzunik ez dute lortzen askotan. Ezin dugu monopolizatu euskal erreferentzia komunikazioan. Horiek garrantzia daukate, baina inolaz ere monopolioa. Kaltegarria izango litzateke EITBren asmoa hori izatea.

Irrati herritarra izango dela diozue.
Oso oker ibiliko ginateke, herritarrari dagokionez, atal ekonomikoa baino ez bagenu azpimarratuko. Herritarrak esan nahi du sostengua, sostengua informazioa helarazteko edo irratsaio batzuk egiteko. Boluntarioen funtzioa, herritarrena, eta ez profesionalena, oso inportantea izango da. Eguneroko kudeaketa eta programazioa aurrera ateratzeko, ordea, beharrezkoa da profesional taldea, txikia.

Hiru hizkuntzetan emitituko du irratiak.
Euskal herritar guztiengana heldu nahi dugu eta, zoritxarrez, euskara, gaztelania eta frantsesa erabili behar ditugu horretarako. Gure nahia da euskara beste biak gehituta baino gehiago erabiltzea, gutxiago ez. Hortik gora zenbat? Ez dakit. Barruan egingo dugun eta kanpotik egingo diguten tentsioaren arabera gora egingo du.

Hizkuntza bat baino gehiago erabiliz gero euskarak ez al du galduko, prentsan gertatu den bezala?
Euskararen normalizazioak eskatzen du tentsioan egotea. Ez dugu nahi prentsa idatzi zenbaitetakoa gertatzea: euskara testimoniala izatea. Guk hori ez dugu nahi... ez dugu egingo. Ingelesa ere sartzea aztertzen ari gara.

Azti Begiaren berri izan duen internauta batek (Indymedia.org-en grontx ezizenez) ez du ulertu zergatik duen lehentasuna horrelako irrati batek. Zuen irratiaren ezaugarriak dituztenak ba omen dira, esate baterako, Hala Bedi. Izaera nazionala behar badu, internautak dio ea ezin den adibidez, Hala Bedi erabili horretarako, alegia, indarrak alferrik galtzen ditugunaren sentsazioa duela.
Espazio bat bete gabe dago. Ez dago herritarra den irrati nazionalik, ahots guztiei antena irekiko dionik. Berak dioena bide bat da: elkartu eta sortu proiektu bat, gurea beste bide bat da. Baina, beharbada, berak esaten duena izango da gurea etorkizunean.
Jende askorentzat irrati libreentzako konpetentzia da. Ez, ez da. Osagarriak dira. EITBrekiko lehia? Ezta ere. Proiektua ez da jaio inori kontra egiteko, Euskal Herriaren interesen alde jaio da.

Egin irratiaren tokia hartzera dator?
Ez da esan: «Egin Irratiaren funtzioa berreskuratu behar da». Azterketa hori ez da egin, irratigintzan zer gertatzen den begiratu dugu eta irrati bat zabaldu behar dugula ondorioztatu dugu.

Esparru komunikatibo propioa aldarrikatu duzue.
Oso inportantea da proiektu honen bidez beste eztabaida bat zabaltzea: euskal esparru komunikatiboarena, batez ere irratigintzan. Gure helburua FMra ailegatzea da. FMz emititzeko lizentzia banaketa aztertuta, argi eta garbi ikusten da Euskal Herria bera ez dela existitzen. Espainiako Estatuak administrazio autonomikoei eman zien baimena eta Frantziako Estatuak berak egiten du. Euskal Herrian emititzeko nori eskatu behar diozu lizentzia? Hiru administrazioei eskatu behar. Bestalde, lizentziak banatzeko irizpideak oso eztabaidagarriak dira. Adibiderik larriena Euskalerria irratiarena da. Legez eskatutako denak beteta lizentziarik gabe gelditu da. Espainiako eta Frantziako administrazioek beraien hizkuntza, kultura eta enpresa komunikatiboak babesteko lege batzuk sortu dituzte. Hemen nork babesten ditu Euskal Herriaren hizkuntza, kultura eta komunikazio interesak? Espainian, lizentziak banatzen direnean, Espainiako irrati nagusiek eskubidea dute lizentzia lortzeko, berez eta ez dira nabarmentzen Euskal Herriaren interesen alde egiten duten lanagatik.

Horregatik sortu behar da esparru komunikatibo propioa?
Euskal Herria aintzat hartzen dugun hedabide guztiok elkartu eta eztabaida abian jarri behar dugu esparru komunikatibo propioa osatzeko. Hedabideok eta baita euskalgintzakoak, herri mugimenduetakoak, nazio eraikuntzan ari direnak... Euskal Herria aintzat hartzen ez dutenak eroso daude administrazio banaketarekin eta txalotzen dute. Batzuek neurriak hartzen dituzte beren interesak defendatzeko eta guk ez daukagu tresnarik gure burua defendatzeko. Itolarrian gaude.
FMrena eskubide moduan planteatzen dugu. Beste batzuk badute eskubidea, guk zergatik ez? Ez da guk erantzun behar dugun galdera, erantzun egin behar digute.

Irrati sarearen zulo bat bete nahian
Azti Begia proiektuari heldu dio komunikazioa kezka duen hainbat lagunek; kazetariak eta bestelako alorretan, hala nola, irakaskuntzan eta komunikazio munduan ari direnak bildu dira. Elkartu eta irratigintzak Euskal Herrian duen panorama aztertu dute. Hiru formula definitu dituzte Euskal Herriko paisaian: batetik, espainola eta frantsesa, enpresa talde handietan kokatutakoak, bestetik, EITB taldea eta hirugarrenik tokian tokiko irratiak eta irrati libreak. Azterketa horretatik ondorio hau atera dute: «Euskal Herriko irratigintzan hutsunea dago, Euskal Herria aintzat hartuko duen irrati nazionala falta da».

FMrako urratsa egin bitartean Interneten ari dira hainbat emisio egiten (www.aztibegia.net)


Azkenak
2024-09-18 | ARGIA
Bigarren leherketa olatua Libanon, walkie-talkieak helburu

Reuters agentziak informatu duenez, lekukoen testigantzak eta segurtasun iturriak aipatuta, hainbat leherketa izan dira Libanoko zenbait hiritan asteazkenean. Horietako bat bezperan hildakoen omenez antolatutako hileta baten ondoan gertatu da.


José Manuel Uriagereka. Frantziskotarra Hego Korean
“Koreara joan ginenok euskara ederto kontserbatu dugu”

Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.


Bilagailuen urrutiko leherketa masiboa
Milaka zauritu eta hamabi hildako Libanon, Israeli leporatu dioten atentatu indiskriminatuan

Israelek lehergailuak jarri zituen Hezbollahk inportatutako milaka bilagailutan, Reuters agentziak kontsultatutako iturrien arabera. Urriaren 7tik jasandako “segurtasun haustura handiena” izan da, talde armatuaren hitzetan. Erantzun bortitza hitzeman du Hezbollahk,... [+]


2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Indarkeria, endogamia eta baztanga Trebiñun

Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude