Elikadura gehigarrien alde eta kontra


2021eko uztailaren 27an
Gizakiok betidanik bilatu dugu elikagaien ezaugarriak »batez ere zaporea» aldatzeko edota haiek hobeto kontserbatzeko modua. Horren adibide ederra dugu gatza, aipatutako zeregin bietarako oso antzinatik erabiltzen dena. Zerbait gehituz zein tratamendu bereziak eraginez, gure arbasoek jatekoak luzeago irautea lortzen zuten, eta haiek asmatutako trikimailuetako asko oraindik erabiltzen dira.

Zalantzarik gabe, eta beste arlo askotan bezala, XX. mendeak ekarri zuen iraultza gehigarrien mundura. Gaur egun ehunka ditugu, eta ahora eramaten ditugun elikagaien bi herenetan topa dezakegu baten bat. Batzuk naturalak dira, beste batzuk sintetikoak, eta badira erdibidean daudenak ere, hau da, naturak emandako substantzia baten ezaugarriak laborategian aldatuz lortutakoak.

Gehigarri zerrenda oparoa etengabe aldatuz doa, Jesus Salmeron EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak dioskunez: "Substantzia hauek oso azterketa zorrotzak gainditu behar dituzte, bai baimena lortzeko bai lortu ostean ere. Uneren batean atzematen bada horietako batek arazoak ematen dituela, zerrenda positibotik kentzen da inolako arriskurik ez daukala ziurtatu arte, edo bestela behin betiko". Salmeronek aipatutako zerrenda positibo hori berbera da Europako Batasun osoan, eta hark ezartzen du zeintzuk gehigarri erabil daitezkeen. Halaber, legeak zehazten du gehigarri bakoitza zein elikagairi eta zein kopurutan bota dakiokeen. Azkenik, gehigarriak derrigorrezkoak diren kasuetan soilik baimentzen ditu. Esneak, esaterako, ez dauka gehigarririk, beraren ezaugarriak aldatu gabe mikroorganismoak hiltzen dituen tratamendua existitzen delako.

Alde eta kontra

Badago gehigarriei ukatu ezin zaien zerbait: ospe txarra. Zenbait enpresak, esaterako, euren produktuak "gehigarririk gabekoak" direla azpimarratzen du publizitatea egitean, besteak baino osasungarriagoak direla aditzera eman nahian. Ez da hala Jesus Salmeronen ustez: "Elikagai gatek gehigarririk ez edukitzeak ez dakar ezinbestean gehigarriak dauzkana baino hobea izatea. Gehigarriak beharra dagoenean erabiltzen dira, eta bestela ez dira erabiltzen. Ez balizkiote hain ospe txarra daukaten nitrito eta nitratoak erantsiko txorizoari, mikroorganismo kaltegarri bat sortu eta, beraz, intoxikazioa jasateko arriskua dago. Norbaitek esan dezake, hala ere: ‘Eta zer abantaila dauka janariak kolore jakin bat edukitzeak?’. Pentsa dezagun ume batek kolore hori daukan jogurta besterik ez duela jaten. Ume horrek jatea bada abantaila. Dena dela, erabiltzeko baimenduta dagoen edozein jaki osasungarria da".

Kontrako iritziak ere badaude, jakina. Denda ekologiko baten jabea den Angel Merinoren ustez, "elikagai ekoizleek euren interesa baino ez dute kontuan hartzen, ez kontsumitzaileena. Etekin handiagoak lortu ahal izateko, jakiei aldaketak eragiten dizkiete. Hala, hiru urte iraun dezakete biltegian. Baina kontsumitzaileak zertarako behar du hiru urte iraungo duen jatekoa?".

Merinoren dendako produktuetan nekez topa daiteke gehigarririk, eta daudenak naturalak dira. Horiekin ez dago beldurrik; sintetikoak dira zalantzak sortzen dituztenak: "Gehigarri batzuk gaitz jakin batzuekin lotzen dituzten txosten ugari daude, baina frogatu gabeko susmoak dira askotan. Izan ere, legeak trikimailua dauka: nik gehigarri hau daukan jakia merkaturatzen dut, eta zeuk frogatu behar duzu kaltegarria dela, eta ez alderantziz. Gehigarri zerrenda aldatuz doa, eta gaur jendartea asaldatzen duen substantzia kartzinogenoa orain dela urte eta erdi arte egon da baimenduta". Une honetan baimenduta dauden gehigarrietatik, nitratoak, nitritoak, zenbait edulkoratzaile eta koloragarri artifizialak dira susmo gehien sortzen dutenak.

Beharrezkoak al dira?

Legeak dio gehigarriak derrigorrezkoak direnean baizik ezin direla erabili, baina Angel Merino ez dator guztiz bat horrekin. Bere ustez, gehigarriak ez dira inondik inora beharrezkoak. "Hauek abenduan daukate iraungipen-data", diosku, bere dendako patata frijitu poltsa bat erakutsiz, "zer demontrerako nahi ditut nik urte bi barru jan ditzakedan patatak? Erosten baditut epe motzean jateko da. Gehigarriek duten arriskua handia ala txikia den eztabaida daiteke, baina edozelan ere alferreko arriskua da erabat. Jakien osagai zerrendetan ageri diren produktuetako askok janariari itxura erakargarriagoa edo ehundura hobea ematea beste zereginik ez dute. Adibide argia gatza da: trinkotzearen aurkako gehigarriak botatzen dizkiote, ez itsasteko, eta koloragarria zuriagoa izateko. Badago hori baino gauza absurduagorik?".

Jesus Salmeronen ustez, aldiz, dena ez da itxura kontua: "Gehigarriek elikagaien bizitza luzatzen dute, eta euren dohainak galtzea eragozten dute. Jende askok esaten du kaltegarriak direla, baina desagertuko balira, elikagai asko desagertuko lirateke haiekin batera". Eztabaida hor dago. Gutako gehienok, bitartean, etiketek diotenari jaramon handiegirik egin gabe erosten jarraituko dugu.

Zerrenda faltsuengatik kezkatuta
Espainian elikadura-gehigarriez arduratzen den AESA (Elikadura Segurtasun Agentzia) kezkatuta dago Interneten topa daitezkeen gehigarri zerrendak direla eta. Hala, horietako asko gezurrezkoak direla ohartarazi dute, haien zilegitasuna ukatuz: "Sasi-profesionalek eta existitzen ez diren ospitalek ematen diete babesa zerrenda horiei, osasun-prebentzioaren alde jardutearen aitzakiarekin. Aitzitik, larritasuna zabaltzea besterik ez dute lortzen".
AESAk hainbat adibide eman ditu zerrendako datu faltsuak agerian uzteko: "E-330 gehigarria minbizia eragiten duen substantzia arriskutsutzat agertzen da, eta azido zitrikoa baizik ez da, hau da, bizidun askoren zeluletan oso ugaria den konposatua. Bestetik, zerrenda hauetan aipatzen diren E-241, E-447 eta E-467 kodeak ez dagozkio inongo gehigarriri; ez dira existitzen. E-125, E-225 eta E-462, berriz, dagoeneko debekatuta eta zerrendatik kenduta dauden gehigarrien zenbakiak dira. Ezin dira, beraz, ez Espainian ez Europako Batasuneko beste edozein herrialdetan erabili".

Mota askotakoak
Europako Batasunean 350 inguru gehigarri daude baimenduta. Derrigorrezkoa da elikagaien osagai zerrendan agertzea, lehenbizi euren funtzioa aipatuz eta ondoren izena. Hori, ia beti, E letrak eta zenbaki batek osatutako kode bat izaten da.

Kodeak gehigarria zein motatakoa den esaten digu normalean. Koloragarriek, esaterako, E-100 eta E-199 arteko kodeak edukitzen dituzte, kontserbatzaileek E-200 eta E-299 artekoak, eta antioxidatzaileek E-300 eta E-399 artekoak. Hala ere, arau hau sarritan urratzen da.

Gehigarriak euren funtzioaren arabera sailkatzen dira, eta, ondoko zerrenda mardulean ikusiko duzuenez, ia edozertarako erabil daitezke. Hona adibide batzuk:

Koloragarriak: izenak argi adierazten du zertarako erabiltzen diren.

Kontserbatzaileak: elikagaien ezaugarriak aldatu edo intoxikazioa eragin dezaketen mikrobioen aurka jarduten dute, jakien bizitza luzatuz.

Antioxidatzaileak: hauek ere, aurrekoek bezala, elikagaiek luzeago irautea dute helburu, baina kasu honetan oxidazioa eragotziz.

Edulkoratzaileak: elikagaiei zapore gozoa emateko erabiltzen dira, baina azukre arruntaren kaloriarik gabe. Sakarina da ezagunena.

Zapore indartzaileak: glutamato monosodikoa (E-621) da hauen artean erabiliena, Ekialde Urruneko sukaldaritzan batez ere. Pertsona batzuek jasanezintasuna daukate harekiko; janez gero, "jatetxe txinatarraren sindromea " izenekoa agertzen dute (digestio txarra, buruko mina…).

Egonkortzaileak eta emultsionatzaileak: ura eta koipea elkarrekin nahasteko erabiltzen dira, berez ezinezkoa delako.

Loditzaileak eta gelifikatzaileak: elikagaiak lodiago egoteko erabiltzen dira. Hauek guztiak naturalak dira, eta landareetan dute jatorria.

Azidotzaileak: elikagaien azidotasuna aldatzen dute, bakterio ak eta onddoak agertzea atzeratuz.

Trinkotzearen aurkakoak: Batez ere gatza eta antzeko produktuekin erabiltzen dira, eskuz hartzen ditugunean aleak elkarri ez itsasteko.

Gas bultzatzaileak: hauek esprai gisa erabiltzen diren elikagaietan ditugu batez ere. Esne-gain harrotuan, esaterako.

Beste batzuk: gogortzaileak, hezetzaileak, bahitzaileak, irina tratatzeko eragileak...


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuloaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuloaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude