Suspentsoa liberalismoari


2021eko uztailaren 19an
Bertendonako irakasleen auzia izeneko kontu horrek asaldatuta dauka euskal gizartearen zati bat, oro har, euskararen egoeraz minberaturik, balizko erasoen kontra mobilizatzeko prest dagoena, eta mobilizazio horretatik erator litekeen aurkamendu sozialari beldurrik ez diona. Baina badago beste zati bat dagoeneko gaiarekin apur bat aspertzen hasita dagoena; eta ez gaia, berez, korapilatsua ez delako. Euskararen Legea eta lan eskubideak, euskararen inguruan sindikatu jakin batzuek duten jokaera eta Hezkuntza Sailaren jarduna, irakasle horiek izan duten ibilbidea eta hizkuntza ereduen politika; alde askotatik azter daiteke gaia. Egia esan behar badut, zintzo eztabaidatzeko aukera handirik ez diot ikusten arazoari. Kazetari batek esan zuen moduan, Hezkuntza Saila eta irakasleen arteko amaierarik gabeko soka-tira bihurtu da hauteskundeak izan arte, agian? Izan ere, ez dakigu apirilaren 17tik aurrera zer bilakatuko den afera, baina, ordura arte, ederto erabili dute alderdi politiko batzuek etekin politikoa atera guran, nire ustez, era lotsagarri batez.

Hara non, alderdi politiko horiei hautes-kanpainarako zeresana eman dieten irakasle horiek. Temati agertu zaizkigu, gaia behin eta berriz azaleraziz, zer esateko, ordea? Zentzugabekeria bat beste baten ostean -nire iritziz, berriro ere-. Dena dela, aipagarria iruditzen zait kritika horien guztien azpian egon den nolabaiteko hari eroalea, alegia, euskal nazionalismoak bere zerbitzurako erabiltzen duela euskararen aldeko hizkuntza politika. Eta altxor horretatik, noizean behin, harri-bitxiren bat irten izan da. Horietako bat izan da euskararen aldeko hizkuntza politikak «abertzaleen aurreritzi ideologikoekin bat» ez datorren jendea zigortzen duela; eta beste bat, euskal nazionalismoak «obsesio linguistikoa» duela, halako moldez non, muzin egiten baitie justiziaren oinarrizko irizpideei. Eta abar. Eta abar. Eta abar.

Nahiz eta eguneroko jardunak eta diskurtsoak erabat ezeztatzen duten ideia hori, topiko bihurtu da baieztatzea euskal nazionalismoa iliberala dela; hots, zerbait falta duela munduko gizarte aurreratuenetan dauden mugimendu edo pentsamendu politikoekin homologatu ahal izateko. Hortaz, administrazioaren hizkuntza politikak nazionalistak omen dira eta euskararen aldeko jokaera, oro har, fundamentalista. Eta hori abertzaletasunaren adar moderatuaz arituz gero, zeren eta ezker abertzalea hizpide baldin bada, entzun daiteke, entzun ere, gauza gordinagorik. Horrelaxe da. Erakunde eta gizaki abertzaleek etengabe adierazi behar dute, nola edo hala, eurentzat ere gizakiaren «askatasuna» eta «borondatea» balio sakratuak direla. Osterantzean, txakurrak zaunkaka hasten dira. Errugabetasuna etengabe frogatu behar da susmagarriz beteriko gizarte honetan.

Alta, sinesgaitza bada ere, euskarari buruzko diskurtso politiko batzuk baino eskandalugarriagoak iruditzen zaizkit zenbait intelektualen hitzak, azken batez, alderdi politikoak politikoak direlako; hau da, ezin dute zalantzan ipini egoera batzuen aurrean neurri politikoak hartu behar direla. "UPNk gorroto dio euskarari" esaten zidan lankide nafar batek; baina, hala eta guztiz ere, UPN ere behartuta dago hizkuntza politika bat abian jartzera. Baina, zer esan «euskarak inolako hizkuntza politikarik ez duela behar» baieztatzen duen unibertsitate katedradun famatu bati buruz? Ustezko liberalismo erradikalaren gailurretik hitz eginez, teorizatu egiten da hizkuntza baten normalizazioaren aldeko lana, berez, okerra dela, giza askatasunen aurkako neurrietan oinarritzen baita. Ildo beretik joanda, katedradunaren ustez, inozoena da euskara politizatu gura ez izatea, mota guztietako politikariek esaten duten moduan: gai honetan «nazionalista direnak eta ez direnak» baitaude gatazkan. Ez hori bakarrik; haren esanetan, demokrazia eta totalitarismoaren arteko gerra bat dugu hau, eta esan barik doa non kokatzen duen pentsalari honek bere burua.

Zinez harrigarria da nola ugaldu diren bai Euskal Herrian eta baita Espainia mailan ere halako liberalismo kamutsari eusten dioten pentsalariak. Guztiz salagarria, bestalde, azal liberal eta kospomopolitaren azpian, sarritan, espainiar nazionalismo amorratua ezkutatzen baita. Eta etsigarria ere, oso bestelakoa baita beste herrialde batzuetan loratu den pentsamendu liberal sotil eta emankorra, gizarte aniztasun kulturalak dakartzan erronkez jabeturik, erantzun zuzenen bila lanean dabilena, zintzoki, dogmatismorik gabe.

Egunokaz pentsatu izan dut Bertendonako irakasleek baino gehiago, euren defentsan ibilitako politikariek merezi dutela suspentsoa, eta intelektual batzuen kasuan, espedientea zabaltzea.


ASTEKARIA
2005eko maiatzaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude