Aingeruaren sexua


2021eko uztailaren 28an
Hil zaigu beraz Joani Paulo II. Elizako buru lehena. Aitortuko dut puntu askotan ez nuela harekin bat egiten. Nik nuenez arrazoi ala hark, geroak erranen. Baina gogoan daukat Afrikan ikasi atsotitza: «Zuhaitza gorago, itzala handiago». Eta bazuen goratasunik Jean Paul II. zuhaitzak! Askok itzala baizik ez baitute aipu, eguzkitarako aldeaz ariko naiz.

1978an hartu zuelarik bere kargua, 750.000 katoliko ginen. 25 urte berantago, 1.100 milioi. Hots! %47ko »berrogei eta zazpi» gorakada. A! Gorakada bera izan balu euskarak 25 urtez! Elizaren historian behin ere ikusi ez dena. Zuhaitza bere fruituetarik jujatu behar bada... Norbaitek erran dit "Hirugarren munduan da goratu". Eta zer? Hirugarren mundukoak ments batzuk ote litezke?

Bakearen alde, beharrean direnen alde, ttipien alde, zuzentasunaren alde zer ez du erran! Garaitu du komunismoa. Liberalismoarekin, biak zaku berean sartuak ditu. Elkar ezin jasana nagusi den mundu honetan, haren irekidura preziatu dute: sinagoga batean sartu den lehena, Jondoni Petri hilez geroz. Mezkita batean izan den bakarra. Juduei barkamendu eskatu die, giristinoek historian zehar egin kalteetaz. Noiz ikusiko ditugu Euskal Herriko komunistak barkamendu eskatzen, dozena milioika komunistek erail dituztenentzat?

Baina badu, ezin barkatuzko huts bat: ez die "begiragailua" gomendatu heren munduko gazteei. Haren faltaz da IHESa hedatzen hor gaindi. Moda berriko shoah baten hobenduna da. Galde bat. Europan ere, milaka baitira begiragailua erabiltzen ez dutenak, Joani Paulorengatik?

Badute beste arrazoirik begiragailurik ez erosteko. Mila milioi jendek ez baitute egunean euro bat bizitzeko, ez ote duzue uste begiragailuaz premiagorik badutela? Arrazoirik nagusiena hala ere, haien kulturan ezin asmatua dela begiragailuaren erabiltzea.

Joani Pauloren funtsezko arazoa ez zen begiragailua. Gorago zen. Gizona deitzen zuen zoriona beste nonbait bilatzera. Telebista, irrati, kazetetan ari zaizkigun moda berriko sermoilaritxoek zoriona hitz ematen digute hiperkontsumismoan. Kontsumitu gero eta gehiago petrolio, gero eta gehiago ur, gero eta gehiago janari, gero eta gehiago jantzi, gero eta gehiago DVD, gero eta gehiago SMS, gero eta gehiago pixel, gero eta gehiago sexu, gero eta gehiago opor, gero eta urrunago. Horra zorionerako autobidea. Gure ekonomia gero eta gehiago garatuko da. Gero eta gehiago diru irabaziko dugu, gero eta gehiago petrolio erosteko, gero eta gehiago janari, gero eta gehiago … gero eta gehiago zorion gozatzeko.

Horra egun oroz, irrati, telebista, egunkarietan predikatzen diguten dogma modernoa. Zergatik ez? Baina zer fruitu ematen du erlijio berriak? Heriotza.

Horren fruituak: gero eta gehiago hondakin, gero eta gehiago kutsadura, gero eta gehiago preso, gero eta gehiago drogatu, beren buruaz beste egiten duten gero eta gehiago jende, gero eta gazteagoak »auto istripuz baino gehiago!». Bizkitartean, gero eta goseago gelditzen gara, janago eta goseago. Hirugarren Munduko zozoak baino gehiago garela uste eta ez gara ohartzen lur honetako ontasunak ez direla ezin agortuak. Hain gara arrautza gose non oiloak berak jaten ari baikara. NBErentzat 1360 adituk egin ikerketak (Millenium Ecosystem Assessment) jakinarazi du, gure lurrak mende erdi baten bizia daukala, oraingo hiperkontsumismoaren garapena ez badugu hausten.

Erlijio berriaren fruitua, lurra hiltzen ari garela. Europa hiltzen ari dela, Euskal Herria bera hiltzen ari dela: hilen ordaintzeko behar litekeen haurren erdirik ez da sortzen. Langileak inportatzen ditugu burdina bezala. Ez ote luke zuzentasunak eskatzen langilerik ez daukaten herrialdeek, lantegiak deslokaliza ditzaten, langileak badiren herrietara? Haiek ere baitute beren herrian bizitzeko eskubidea. Haien herriek ere baitute garatzeko eskubidea. Garatzeko? Ez! Egunean apairu bakar baten izatekoa, ur sanoarekin: 3 milioi jende hiltzen da urte oroz urarengatik (Berria 3/22).

Ez ote liteke hori Joani Pauloren mezu garrantzitsuena? Hirugarren Mundukoek ongi ulertu dutena. Guretzat aldiz, ezin irentsia.

Begiragailuaz egiten diren tertuliek gogorarazten dizkidate Erdi Aroko teologo zenbaiten eztabaidak… aingeruen sexuaz!


Azkenak
Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Eguneraketa berriak daude