Net Hurbil: Deslokalizatuta tortura merkeago ateratzen da


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Borreroak baditu milaka aurpegi" kantatzen genuen Ruper Ordorikarekin aspaldiko "Hautsi da anphora" hartan. Orain Stephen Grey kazetari britainiarrak egin dituen ikerketek erakutsi dute prostituzioarekin batera munduko ofiziorik zaharrenetakoa izan behar duen hori »borrero eta torturatzaileen lantegia alegia» azkar ari zaiola egokitzen garai berriari. Ez al dira bada borreroen ugazabak berak mundializazio honi haizea eman diotenak?

Stephen Greyk 2001eko irailaren 11z geroztik amerikarrek preso islamiarrekin egiten zutenaren inguruko albisteak bildu ditu azken urteotan, eta bere ikerketak egin ere bai. Informazio iturri oparoak ditu, zerbitzu sekretu britainiarretan kontaktuak, eta bere ikerketen emaitzak The Sunday Times egunkarian, The New Statesman astekarian eta bere blogean plazaratu izan ditu. Martxoko Le Monde Diplomatique aldizkarian (artikulua oraindik ez dago sarean) plazaratu du gaiaren sintesia. "Prisonniers sans Frontières, Délocalisation de la torture" izenburu erakargarria ipini diote.

Torturaren deslokalizazioa funtsean zera da: amerikarrek beste herrialde batzuetara (tortura era sistematikoan erabiltzen dutenetara) bidali dituztela azken urteotan hainbat atxilotu islamiar, hango borreroek ondo egurtu eta eduki dezaketen informazio guztia atera diezaieten. Efikazia eta azkartasuna behar zuen AEBetako gobernuak eta iritzi publikoa gehiegi asaldatu gabe hori lortzeko modua aurkitu du.

Hainbat kasu aztertu ditu Stephen Greyk. Lehenengoetakoak Suedian gertatu ziren. Hemengo zerbitzu sekretuak arrestatu zituen bi errefuxiatu egiptoar, Ahmed Agiza eta Mohamed Al-Zery. Lehenak lortu zuen emazteari abisu ematea arrestatzen ari zuten unean. Bromma-ko aireportuan abioi pribatu bat zeukaten zain, bertan CIAko agenteak zeudela. Eskuburdinak ipini, Guantanamoko argazkietatik ezagutzen ditugun arropa laranja kolorekoak jantziarazi, drogatu eta eraman egin zituzten. Geroago jakingo zen nora: Egiptora.

Lehen hilabeteetan ez zen albistea zabaldu, baina errefuxiatu kontuetan ibiltzen den abokatuak lortu zuen gaia Suediako Parlamenturaino eramatea. Khell Jonsson abokatuak dioenez, biak torturatu zituzten: hilkutxaren tamainako gela hotzetan eduki, jipoitu, elektrizitatez astindu... Gero Mohamed Al-Zery askatu egin zuten, baina bere herrian bizitzera behartu eta komunikabideekin hitz egitea debekatuta. Ahmed Agizak aldiz espetxean segitzen du.

Egurra azpikontratatzen da

Suedian gertatuari jarraiki jakin ahal izan da AEBek mundu mailako atxilotuen trafikoa duela antolatuta, eta preso islamiarrak torturatzeko lana azpikontratatzen ari dela. Trafiko horren arrastoak aurkitu dira Bosnian, Kroazian, Mazedonian, Albanian, Libian, Sudanen, Kenyan, Zambian, Pakistanen, Indonesian eta Malaisian.

Horretarako figura legal bitxi bat izendatu dute CIAko buruek: salbuespeneko deserriratzea (Extraordinary Rendition). Agentzia amerikarreko buruzagi batek aitortu dio kazetariari nola galdetu zieten Kongresuko parlamentariei zer egin behar zuten harrapatutako terroristekin, eta haiek erantzun zietela: "Zuek jakingo duzue nola bete zuen lana". Egizue, baina gure ezkutuan. «Extraordinary Rendition» asmatu zuen jurista taldean zegoen Alberto Gonzalez, gaur AEBetako Justizia ministro dena.

Atxilotuen trafikorako CIAk hegazkin pribatuak erabili ditu. Horien arrastoan ikertu du kazetariak. Horietako baten egunerokoa ere -Gulfstream-V abioarena- eskuratu du. Horretan argi geratu da sarri joan izan dela Jordania, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Maroko eta Uzbekistanera. Horietan guztietan uste da galdekatu eta torturatu direla preso islamiarrak. Hegazkin pribatua izateak gauzak disimulu handiagoz egitea baimentzen du.

CIAko ofiziale ohi bati galdetuta, honek deklaratu dio kazetariari diferentziak daudela herrialde horietako polizien artean. "Atxilotua Jordaniara bidaltzen baduzu, galdeketa hobea jasango du. Egiptora bidaltzen baduzu aldiz agian ez duzu gehiago ikusiko gizona. Eta Sirian berdin". Baina guztietan erabiltzen dira elektrizitatea, bainuontzia, jipoiak, hotz-beroak eta beste hainbat "teknika", medikuen laguntzaz.

Ameriketan espultsio sistema hau defendatzen dutenek esan dute islamiar susmagarriak beren sorterrietara eraman besterik ez dutela egiten. Hala ere, deportazioa AEBek informazioa lortzeko tortura metodo bihurtu dutela ere demostratu da. Hala erakutsi du Mamdouh Habib-en kasuak.

Australiako herritartasuna du Mamdouh Habibek, Sidneyn kafetegi bat zeukan. 2001eko urriaren 11n Pakistanen arrestatu zuten. Kairora eramanda, sei hilabetez torturatu zuten. Abokatuak argitu du nola: behin eta berriro jo zuten, eskuak lotuta, kokotseraino iritsi arte betetzen zioten urez ziega, burdinazko danbolin gisako baten gainean jarri eta honetatik elektrizitatea pasarazten zutenean eskuetatik zintzilik uzten zuten... Aurrean ipini zioten guztia sinatu zuen, Al Qaidakoa izatea barne. Baina hau ez zen oso gauza segurua izango eta Afganistanen barna Guantanamora eraman zuten. Urtarril honetan aske utzi dute. Australiara berriro eraman dutenean protesta handiak izan dira hango karriketan.

Antzeko bidea egin zuen kanadar herritartasuna duen Maher Arar-ek. 2002ko irailean arrestatu zuten New Yorkeko JFK aireportuan eskala egiten ari zela, Tunisiatik Kanadarako bidean. Hamabi egunez bertan preso eduki ostean, Siriako polizia sekretuaren egoitzara eman zuten. Maher Arar-ek ere tortura latzak eta beste detenituei entzundako garrasiak kontatu ditu etxeratu denean, urtebete geroago libre utzi eta Otawara bidali baitute. Bere gain hartu du Kanadako Amnesty Internationalek.

Alemaniako justizia orain hasi da ikertzen zer gertatu zitzaion Khaled El-Masri-ri. Herritartasun alemanaren jabea, Ulmen bizi dena, Mazedonian bahitu zuten 2003ko abenduan. Abioiz Afganistanera eraman eta presondegi batean lau hilabetez kolpatu ondoren, berriro libre utzi zuten... Albaniako errepide batean. Libre geratuta gero, El-Masrik aipatu du CIAren 737 Boeing batean eraman zutela, eta hasieran sinesgaitza bazirudien ere, jakin da hegazkin hori Mallorcatik aterata Skopje eta Bagdaden barna Kabulera joan zela.

Antzeko beste kasu bat dago irekita Italiako auzitegietan. Hemen Abou Omar desagertu zen 2003ko otsailean Milango karrika batean. Handik Avianon amerikarrek duten aireportu militarrera eta hemendik Egiptora eraman zuten. Bertan segitzen du preso.

Michael Scheuer CIAko buruzagi izana da, Ben Laden harrapatzeko taldearen buru ohia. Anonimo moduan plazaratu zuen Imperial Hubris (Inperio Harrotasuna) izeneko liburua. Eta gai honetaz galdetu dio kazetariak. "Sakoneko arazoa zera da: biktima amerikarrak eragingo dituzten operazioetan inplikatuta daudela seguru zauden pertsona guztiak edo inplikatzera iritsiko direla diruditenak, zirkulaziotik atera behar direla. (...) Giza eskubideena oso nozio malgua da. Dependitzen du egun jakin batean zein hipokresia mailan jardun nahi duzun".

Ikusi duzu, borreroek funtzio sozial garrantzizkoa betetzen dute, han eta hemen. Lastima da hausten dituztenak anforak ez izatea.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude