Gidoi historiko ankerretatik ihes egiteko aukera

Eliza Katolikoak eretikoak aurkitu eta zigortzeko Inkisizioa sortu zuen XIII. mendean, eta beranduago, XX. mendearen erdi aldean, AEBetako Joseph McCarthy senatari errepublikarrak komunisten kontrako maccarthysmo izeneko kanpaina gogorrari ekin zion. Alabaina, halako bidegabekeria historikoak ez dira eten; oraindik diraute Aitaren izenean filmak Guildford-eko lau gazte irlandarrei gertatukoaren bitartez erakusten digun bezala.

Eta halakoak ez dira soilik Irlandan edo urrutiko herrialdeetan gertatzen. Izan ere, gertaera horiek gauza askotan bat datoz Euskal Herriko hainbat gizataldek pairatzen duten egoerarekin: botere guneetatik giza eskubideen kontra buruturiko jazarpenak izatea, ekimen horiek zuritzeko legeria muturreraino behartuz »bortxatuz?». Bertako adibide batzuk aipatzearren: 18/98 sumarioa, Jarrai/Segi/Haika auzia, Euskaldunon Egunkariarena...

Filmografiak halako astakeri historikoak sarri hartu ditu langai »maccarthysmoaz, adibidez, Frank Darabont-en The Majestic filma dugu». Gure demokrazia ahul honek ere, giza eskubideen urraketaren bidetik jarraituz gero, zeluloideko izenburuen zerrendari aukera franko eskainiko dio «genero» horren segida ederki luzatzeko. Nola amaitu dinamika beldurgarri horrekin?

«Irtenbide bakarra guztiok guztion eskubideak eta askatasunak defendatzea da», zioen Mariano Ferrerek elkarrizketa batean, eta erabat ados nago baieztapen horrekin. Adostasun horrek etikaren, justiziaren eta demokraziaren balioetan du oinarri. Izan ere, politikagintzak etika, justizia eta balio demokratikoak aintzat hartuko balitu, zuzentasunaz eta eskuzabaltasunaz jokatzea ekarriko luke; inola ere ez Talion lege mendekatiari itsuki lotzea.

Ikuspuntu etikoaren garrantzi hori nolabait janzteko, nazioarteko aditu batengana jo dugu; famili judutar batean Iraken jaio eta Oxford-en irakaslea den Avi Shlaim-engana, hain zuzen, eta intelektual horrek Israel eta palestinarren arteko gatazkaz horrela diosku: «Aztertzaile eta politikari gehienek nazio interesak eta seguritatea hizpide izaten dituzte, moralitatea bazter utzirik; nik, aldiz, historiagilea naizen aldetik, moralitatea eta etika errealitate politikoaren osagai garrantzitsuak direla pentsatzen dut...». Gurean jasaten dugun atzeraldia iraultzeko ere ezinbestekoa zaigu etika eta moralitatea kontuan hartzea; bide horretatik abiatuta «guztiok guztion eskubideak eta askatasunak defendatzea» dator, ezinbestez.

Baina lelo horren alde egiteak badu pragmatikoa den beste arrazoi bat. Izan ere, egun, batzuen bihurrikeriari besteen zatarkeria gainjarri ohi zaio, gurpil zoro batean, eta dinamika horren ondorioz giza eta gizarte eskubideak zein demokrazia are kaltetuago gertatzen dira. Alegia, mutur politiko batekoek astakeri bat gauzatu ondoren, lehenago edo beranduago beti dator «beste aldekoen» erantzun zentzugabea; amaierarik gabe.

Horrela, etenik gabeko espiral gaizto horrekin gure sistema soziopolitikoaren gabeziak eta arrakalak areagotzen dira. Batzuetan, bortizkeriaren errudunak zigortzearen aitzakiaz beren giza eskubideak urratzen dira, Inkisizioan edo maccarthysmoan gertatzen zen bezalaxe. Eta, argi dago, mugimendu errepresibo historiko horiek ez zutela batere lagundu gizarte zuzenagoa eta askeagoa sortzen; kontrakoa baizik. Era berean, ez dezagun ahantz beste mutur politikotik gure artean burutzen diren eskubideen urraketek ere »adibidez, arerio politikoak mehatxatzeak edo beren egoitzak erasotzeak» ondorio berdintsuak dakartzatela; bitartekoek ondorioak baldintzatzen dituzte eta.

Egoera honetan, kontua ez da sufrimendua balantzaren bi platertxoetan jartzea, gatazkaren alde ezberdinetako biktimen arteko oreka edo orekarik eza ematen den neurtzeko. Erabili beharreko eskema ez da bidegabekeriekiko «ekidistantziarena», injustizia eta bortizkeria ororen «pilaketarena» edo «metatzearena» baizik. Alegia, alde baten eta bestearen eskubideen urraketak beti balantza horren platertxo berdinean gainjartzen dira: zentzugabekeria eta sufrimendua biltzen dituen platertxoan. Horrekin denok irtengo gara galtzaile, guztion bizikidetzarako baldintzak gero eta okerragoak gertatzen direlako. Bi aldeetako bidegabekeria horien jarraipena izango litzateke gure hondamendia. Horregatik, balantzaren beste platertxoan balio etikoen eta bizi-baldintza demokratikoen pilaketa areagotzean datza irtenbide etikoa zein pragmatikoa.

Balia ditzagun, berriz ere, Avi Shlaim-ek Israel eta palestinarren arteko gatazkaz esandako hitzak: «...gatazka horren historiari erreparatzen diodanean, israeldarren seguritatean interesatuta nagoen neurri berean interesatuta nago ere palestinarrei zor diegun justizian». Horixe bera da «euskal arazoaren» irtenbideak behar duena: «guztiok guztion eskubideak eta askatasunak defendatzea». Soilik horrela aldaraziko dugu gure norabide iluna; soilik horrela kenduko diogu zinemaren industriari halako gidoi bihozgabe gehiago burutzeko aukera.


Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude