Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Zer gertatuko da Frantziak ezetz badio?

Inkestetan ezezkoak hamar puntuko tartearekin irabazten dio baiezkoari, maiatzaren 29ko Europako Konstituzio itunaren erreferendumean. Estatuak jadanik jarri du abian indar osoz beldurra barreiatzeko estrategia. Espainian ere, 80ko hamarkadan NATOko erreferenduma egin zenean, inkestek ezezkoa ematen zuten hilabete batzuk lehenago eta azkenean baiezkoa gailendu zen. Danimarkak ere 1992an lehenengo saioan ezezkoa esan zion Maastrichteko Itunari, eta bigarrengoan baiezkoa. Baina zer gertatuko litzateke Frantzian ezezkoa gailenduko balitz? EBko edozein estaturen ezetzak geldiaraziko luke ituna, baina askoz larriagoa litzateke estatu fundatzaile eta Alemaniarekin batera EBren motore denaren ezetza. Frantziako ezkerrak dio beste itun bat egingo dela ikuspegi sozial egokiagoarekin; PSko baietzaren aldekoen ustez »ezetza ezkerraldetik dator» alderantzizkoa gertatuko litzateke, itun liberalagoa aterako litzateke, eskuina nagusi delako EBn. Pozarren legokeena Erresuma Batua da, botoa ematen azkena izango dena, 2006an.


Bi urte eta hiru hilabete Aita Santua hautatzeko

Aita Santu berria hautatzeko konklabeak berriz erakarri du munduaren arreta. Denetik entzun eta irakurri da pertsona bati buruz, inoiz ez bezala, eta berdin Elizari katolikoari buruz. Konklabearen ezaugarriei dagokienez, oso esanguratsua da berau, funtsean, azken zazpi mendeetan oso oinarri berdintsuen gainean egin dela. 1274an Gregorio X.ak Lyongo II. Kontzilioan aurkeztu zuen Ubi Periculum konstituzioa, konklabearen oinarri guztiak finkatzeko egin zena eta batez ere epeei dagokiena. Hautatze denborak direla eta, hona bi bitxikeria: Gregorio X.aren ondorengoa, Inozentzio V.a, hautatzeko egun bakarra nahikoa izan zen; hau izan da dimititu duen Aita Santu bakarra. Celestino V.a hautatzeko, aldiz, bi urte eta hiru hilabete behar izan zuten XIII. mendearen bukaeran. Adituen esanetan, oraingoa hiru bat egunetan hautatuko dute.


Ikurriña bigarren bandera

Nafarroako udaletxeetan ikurriña jarri ahal izateko proposamena luzatu du Aralarrek: herrietako udalbatzak osoko bilkuran onartu beharko luke ikurriña herri horretako bigarren bandera gisa, eta horrela bi bandera jarri ahal izango lirateke udaletxean. Aralarren aburuz, ikurriñaren irudi eskubideak Eusko Jaurlaritzarenak dira eta honek irudiaren erabilera utziz gero, ezingo litzateke debekatu ikurriña jarri ahal izatea. Dagoeneko, udal askok kendu behar izan dute ikurriña, Ikurren Legean oinarrituta, epaitegiek hala erabakita.


Krisia sandinismoan

1990ean hauteskundeak galdu zituenetik, Nikaraguako FSLNk krisi bat baino gehiago izan du bere baitan. Txinpartak atera dituen gaia 2006ko Nikaraguako lehendakaritzarako hautagaiaren hautaketa da. FSLNko sektore batek dio barne hauteskundeak egin behar direla, beren ustez 2002an galtzaile atera zen Ortegak berriz galduko duelako lehendakaritza 2006an. Azkenean, FSLNk Daniel Ortegaren aldeko hautua egin du martxoaren 5ean egindako ezohiko kongresuan; bertan, halaber, Herty Lewites »Managuako alkate ohia» eta Victor Hugo Tinoco oposizioko gidarietakoak kanporatu zituzten. FSLNren egoera korapilotsuaz gehiago jakin nahi duenak, hango egoera ondo ezagutzen duen Iosu Peralesi apirileko Hika aldizkarian egindako elkarrizketa interesgarria irakur dezake. Perales ulerkor ageri da kanporatutakoekin eta kritiko Daniel Ortega, Bayardo Arce eta Tomas Borge moduko buruzagi sandinista historikoekin.


Nafarroako Hizkuntza Politikarako batzordeak ez du akordiorik lortu

Carlos Cristobal sozialistak euskararen garapenerako prestatutako proposamenen txostena aurkeztu zuen hilaren 13an, baina Parlamentuko Hizkuntza Politikako ponentziak, urtebetez lanean aritu den batzordeak, atzera bota zuen. Aralarrek ponentzia desegitea nahi izan zuen, baina ez zuen lortu eta ponentzia bozkatu ere ez zuen egin. UPN, EA eta EAJ alderdiek aurkako botoa eman zuten, PSN eta CDN alderdiek baiezkoa eta EBN abstenitu egin zen. Urtebeteko lana ezerezean geratu da.


«Euskarari zor zaiona» kanpainari esker 12.000 euro jaso ditu Oinarriak-ek

2000. urteaz geroztik urtero egin du Oinarriak plataformak Euskarari zor zaiona izeneko kanpaina. Errenta aitorpenaren bidez Nafarroako herritarrek euskararentzako dirua jar dezateke. 2004ko ekitaldiaren emaitzak orain jakin dira: 300 laguni esker 12.000 euro jaso ditu Oinarriak-ek. 3.000 euro Noaingo eta Elortzibarko haurrentzat eraiki nahi duten ikastolarentzako izango dira. 7.000 euro euskara ikasle helduen beka sistemarako izango dira eta gainerako 2.000 euroak Oinarriak-ek berak hartuko ditu hurrengo kanpaina antolatzeko. 2003ko ekitaldian 292 nafarrek hartu zuten parte kanpainan eta 7.500 euro jaso ziren.


Euskara ikasi duten irakasleei zorionak

Eskola euskaldundu ekimenak (AEK, EHE, Sortzen-Ikasbatuaz, Kontseilua, LAB, Ikasle Abertzaleak, Euskal Konfederazioa eta Euskal Herriak Bere Eskola) euskara ikasi duten irakasleak omendu berri ditu. Irakasle horien guztien ordezkari gisa hamaika elkartu zituzten Bilbon eta giltza bana eman zien. Giltza eman zitzaien «eskoletan euskarari eta Euskal Herriari etorkizunerako atea irekitzeko». Bien bitartean, hizkuntz eskakizunak bete ez dituztelako egonkortasuna galdu duten irakasleek protesta ekitaldia egin zuten hilaren 11n eta Ibarretxeri eskatu zioten «konponbidea» aurkitzeko.


«Hizkuntza politika eraginkorrik gabeko» hauteskunde programak

Joan den igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako alderdiek aurkeztu dituzten egitarauak aztertu ditu Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluak. Kontseiluaren iritziz, alderdien egitarauetan ez da «hizkuntza politika eraginkorrik» agertzen. PSE-EE, UA eta PPri dagokionez, atzerapausoak nabaritu ditu Kontseiluak. Azterketa hori egiteko 2004an hainbat alderdi politiko eta sindikaturekin sinatutako Akordio Soziopolitikoa hartu du oinarri Kontseiluak.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude