Mendekua


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aurrekariak. Gertuko lagun bati gertatzen zaiona kontatuko dut. Minik hartuko ez duelakoan nago, are gehiago, mesede egingo dion esperantza daukat. Alex deituko diot.

Adiskide honi ume-umetatik irakatsi diote zer sentitu behar duen gertakari ezberdinen aurrean, zer dagoen ondo, oso ondo, txarto edo oso txarto; bere egiazko emozioak eraldatu arte, natural sentitzen zuena ezin deszifratzeraino. Egun, lanak ditu oraindik benetan sentitzen duenaz jabetzeko. Alexen aro ezberdinetan zehar bere inguruko boteredunek idatzi diote erabili eta ikasi beharreko moralaren gidoia: etxean, ikastetxean, lagun artean, lanean, politikan, kirolean, kalean... Alex sentibera da, azkarra eta bizia. Gidoi maltzur horiek primeran antzeztu ditu, ikusleen eta egileen gozamenerako, ez bererako. Inoren testuak interpretatzen beti. Inprobisazioaren berezko bidea, sormen eta askatasunez betea, antzerki eskola naturalari zeriona, erabat zentsuratuta eduki du oraintsu arte. Zentsuratzaileak? Gidoigile ezberdinak hasieran eta Alex bera gero, berau zorrozten. Ulertzen ditut aktore zuzendari kaxkar horiek, hauek ere beren beldurrek gidaturik ibili dira baina... A ze kaltea egin dioten!

Moralistak -postaleko iraultzaile zein tradizionalistak- eta labeldun errepresoreak. Sarri esan izan diot Alexi jende modu hau dela arriskutsuena, postaleko iraultzaileak eta moral tradizionalaren jarraitzaileak. Gezurrezko lagunak direla uste dut, praktikan bai behintzat, ezkerreko erlijio abertzalearen apezpiku batzuk eta Jainko epailearen mezulari besteak. Dogmatik gertu eta bihotzetik urruti bizi dira, konturatu barik izan arren. Gizakiok urteetan zehar jaso dugun egurra, bueltatzen diogu hurkoari, metodo berberarekin nahiz eta mezua erabat ezberdina izan. Errepresio, zigor, mendeku eta gezurrean hezi bagaituzte probabilitate handiak ditugu geuk ere halaxe jokatzeko ondokoarekin. Indarrean eta intimidazioan oinarritutako eredua, hauxe da ezagutzen duten jokamolde bakarra. Egiazko libertate eta izaeren aniztasunak izugarrizko izua ematen die, ez dira autentikoak. Azken finean, arrautzarik gabeko oskol gogorreko kakati batzuk baino ez dira. Ulertzen ditut baina ez ditut alboan nahi, beren barruko iraulia egin arte behinik behin. Fikziozko askatasunaren bozeramale hauen aurkako txertoa behar du Alexek. Eta labeldun errepresoreak? Alexi ez diot azaldu behar labeldun zigortzaileen arriskurik, ez du behar, beren mezuan garden azaltzen dutelako zer diren.

Non dago Alex? Mendekuaren hiru faseak. Bat. Zalantzarik gabe dramatikoena. Epaitu eta zigortu duten bakoitzean amorrua sentitu izan du Alexek. Sentimendu hori mina eragin dion horri itzultzeko indarrik ez du izan, ondorio eta zigorren beldur, beraz, ahal izan duen izaki ahulenarekin hartu du mendekua, bere buruarekin. Hamarkadatan zehar tratu txarra eman izan dio bere barruko biztanle txiki horri, eta azkenean, hau ere epaile egin du. Kuriosoa da, epaile titularrik izan ez duenetan ere, bere barrutxoak ikasi du autoinkulpatzen, bere buruarendako kode penal gogorrena aplikatuz.

Bi. Azkenean bere barrua konprenitu du, kostata baina absoluzio osoa eman dio betiko. Horregatik hasi da Alex dagoeneko bere bide propioa egiten, berez dituen sormenerako gaitasunei erruen tapa hermetikoa kenduz. Zaharberritze erreparatzaile unean dago, bere burua berriz ere ezagutzeko lanetan. Orain, barregarria ere bada batzuetan, gauzarik txikiena ere aurpegiratzen dionari aurre egiten saiatzen da, ez da hain erraz makurtzen, ezta..! Bere erara baina mendekua benetako etsaiarekin hartzen du, poza ematen dit honek.

Hiru. Ez da hona ailegatu guztiz. Azken fase bi hauen artean dago. Laster barruak diotsona, gezurrezko interprete barik, hain ondo ulertuko duenez praktika, trebetasunak lantzea, berez-berez irtengo zaio eta orduan errietek ia ez diote zauririk eragingo. Aurreko fasean konprobatu du borroka mota honetan bera dela nagusi. Fase honetara heltzerakoan ez dio borrokari beldurrik edukiko. Orduan aurkariak Alexek berak aukeratuko ditu eta, oso zakar edo dorpeak badira, bere kontra jarduteko txandarik ere ez die eskainiko, ez beldurragatik, ez aspertzearren baino.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude