Elkartasuna basamortuan

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Beste hamaika herriri buruz esana izango da egiatasun bertsuarekin, baina geureari buruz hain zuzena izateak kezkatzen nau ni: engainatzen erraza eta konbentzitzen zaila. Hala garela esaten dute, eta gero eta zailagoa egiten zait ukatzea.

Apirilaren 17ko hauteskundeen inguruan gaurdaino gertatu dena behintzat, aburu hori berrestera etorri da: askatasunean eta berdintasunean, hots «normaltasunean» parte-hartze politikoa bermatu beharra, argudiatu beharrekoa balitz, hamaika era eta saihets ezberdinetatik arrazoitu da. Alferrik. Batasuna lehenik eta Aukera Guztiak gero, legez kanporatuta eta hautagai izan ezinik geratu dira, egungo Europa Mendebaldetik baino iraganeko Turkiatik askoz hurbilago dagoen prozedurari jarraiki.

Orain, ordea, hautagaien zerrendak argitaratu zirenean bati baino gehiagori irribarretxoa ezpainetararazi zigun EHAK izeneko kandidaturaren bitartez helmuga bertsura hel gintezkeela iradokitzen zaigu. Funts-funtsezko kontuetaz ari garenez, nahiago dut tranpa eginez »partidu hori oraintxe arte ez da existitu praktikan» bederen helmugaraino iristea, arrazoiz beteta bide erdian geratzea baino. Baina prozedurak erreparoa ematen dit, engainu zaletasunean beste urrats bat ematen dugulako.

Hortxe baitago koska: ez dela lehenengo aldia, urrik eman ere. Egia esateko, gure ekimen politiko gehienen osagai garrantzitsua, funtsezkoa »bakarra, batzuetan» izaten da engainua. Gaitik urrundu gabe: Partiduen Legearen bultzagileek publikoki adierazi zutena ala geroztik argiago ikusi ahal izan dugun beste hau zen haren benetako xedea? Ez dagokie alde batekoei bakarrik, ez: Lizarra-Garaziko egitasmoa, jendeari adierazi zitzaion bezalaxe zen ala bazituen isilpeko addenda inplizitu nahiz esplizituak? Eta Ibarretxe planak? Adibide hutsak dira. Askoz ziri mingarriagoak ere aipa genitzake.

Ez nator engainua politikatik kanporatu egin behar dela esatera. Eskarmentu gehiegi daukat purismo horiekin neure burua engainatzen hasteko. Askotan, gainera, informazioa ongi dosifikatzea nahitaezkoa da politikan gauzak onik burutu ahal izateko. Dinamikak kezkatzen nau.

Engainuen dinamika hau omnidirekzionala delako: denak saiatzen dira ahal duten bakoitzean ziria sartzen, eta ilarako azkenak, subiranoa omen den herriak jasotzen du bilduma osoa. Bidenabar, eragozpenen bat engainu bitartez gainditzen »ahal» dugun bakoitzean, konbentzitzen ahalegintzeko arrazoi bat galtzen dugulako. Baina, morala eta antzekoak alde batera utzita, engainuaren bitartez sekula konponduko ez diren arazo horietako bat badugu mahai gainean.

Hamaika bider entzun diet bake prozesuetan aditutzat aurkezten zaizkigunei "elkarren arteko konfiantza maila sendo bat" gabe ez dutela aurrera egiten horrelakoek. Ez dute esaten elkarrentzat sekreturik ez edukitzea, oinarrizko asmoetan elkarri iruzur ez egitea baizik. Gurean, hortik oso urruti gaudela esango nuke. Areago oraindik, gehiago urrutiratzen ari garela.

Engainua gaitzat duten ipuinen artean ezagunenetakoa da bi alprojek engainatuta biluzik ibiltzen zen enperadorearena. Ipuinaren izaera pedagogikoagatik edo, istorioa onik amaitzen da, alprojentzat izan ezik. Nire lagun batek, ordea, esaten du errealitatean guztiz bestela amaitu zela gertaera hura: enperadoreak, berriro ere alprojei kasu eginez, haur salatariari begiak atera ziezazkioten agindu zuela, eta hark esandakoa errepikatzen zuen beste edonori ere bai. Engainua, beldurraren porlanarekin hartuta, egia bezain sendoa izan daiteke.

Antzeko zerbait gerta daiteke gurean ere: engainuekin arrazoiekin baino erosoago bizitzen ohitzea.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude