Martxoko hostoak


2021eko uztailaren 28an

Hitzaldiak
itzaldi bolada. Hitzaldiak han eta hemen, burua hain urduri jartzen nauten hitzaldietarako bakarrik dudala. Gainera, urduritasunean ozpin egiteko edo, hiztripu gaizto horietako batek hitzaldi bihurtu ez dit bat hiltzadi?
"Hitzaldietan kontu gutxi argitzen duk liburuetan argitzen ez denik!", entzun diot Cesare Pavese adiskide zaharrari. "Hitzaldi bat idazteko orduan, entzule izango direnen aurpegiak ez ikustea duk okerrena!", esaka ari zait Italo Calvino bere ohiko kortesiarekin.

Bi abisu horiek, ordea, esperantza baten kontrapuntua dute: ematen dituzun hitzaldietan beti egon ohi da hizketa-gaiaz zuk baino gehiago dakien bat, eta Mogelen harako hura aitortzera behartzen zaituena: "Ikaratuko ditut neure opizijokuak, esan daijuedanian topau dodala baserritar abarkadun bat, neuk baino anatomija geijago dakijana".

Bide alternatiboak
Hemeretzigarren mende hasieratik ia gaurdaino, denontzat begi-bistakoak diren arrazoiengatik, euskal literatura asko -eta askotan onena-, aldizkarietan egin da, ez liburuetan. Aldizkarien aldizkakotasuna baliatuz, serie moduan idatzi dira hainbat obra. Horrek ezaugarri jakin batzuek eman dizkio literatur horri, bai formatuaren aldetik, bai hizkerari begiraturik, bai testuetako atalen neurria aintzat hartzerakoan ere.

Iragan mende hasieran, eta ez da adibide bat besterik, Txomin Agirrek Euskalerria aldizkarian argitaratu zuen Kresala; RIEVen, berriz, Garoa. Aldizkako formatuan, beraz. Horrek izan al zuen eraginik idazkuntzan, kapituluen osaketan, istorioetan ageri diren deskribapen, garapen eta interesguneetan? Eta hori baino inportanteagoa agian, idazleak seguru asko argitaratzen hasi aurretik idatzita izango zuen-eta liburu osoa: irakurleek nola jaso zuten obra? Nola egoten ziren hurrengo alearen zain? Zenbateko tarteak zeuden irakurketa batetik bestera, nola gogoratzen zuten bi edo hiru hilabete lehenago irakurritakoa?

Halaber, aztertzeko dago gerra ondoko kazetaritzaren eta literaturaren arteko harremana, eta, batez ere, batak eta besteak zer nolako elkarren arteko loturak izan zituzten gaiari eta hizkerari dagokionez. Idazleak ziren hartan jardun zuten gehienak, ez kazetariak. Horrek zer ikusi du garai hartako emaitza kulturalekin eta ondoren etorri zen kazetaritzarekin?

Jauzitxoa egin gaurko garaietara, eta hor ikusten ari gara hainbat idazle eta kazetari -edo biak batera direnak- egunero-egunero blog izeneko plazetan iritziak eta iruzkinak argitaratzen, hausnarketa literarioak egiten, dietario literarioei forma ematen. Azken bolada honetako eztabaida literario bizienak, 'Literatura eta ideologia' izenekoak, Gaztelumendiren plazan ikusi du argia, ez aldizkari konbentzionalen batean.

Baina gure literaturaren historiek apenas hitz egiten dute horrelako kontuez, liburua da beti hausnarketen materia, ez beste formatuak. Baina nago gurea bezalako hizkuntzen literaturak ezin dituela literatura hegemonikoen tresna eta metodologia berak erabili. Nago morrontza kulturalak halako zirrikitu xumeetatik hasita egiten duela bidea gure barne-muinetako mentalitatean.

Itxaropena
Itxaropena argitaletxeko Xabin Unzurruntzaga hil zen egunean, Euskal Herriko inprentetan euskarazko liburuen linotipia-lanak zerga bereizi bat zuen garaietara eraman ninduen gogoak. Euskarazko liburuek hizkuntza arrotzen tratu bera izaten zuten, eta hemen egindako ingelesezko edo alemanezko liburuei ezarritako zailtasun-zerga bera izaten zuten -gaztelaniazkoek baino dezentez garestiagoa- euskarazkoek ere. Panorama gaizto hartan Itxaropena etxea zen euskara arrotz kontsideratzeari astakeria irizten zion bakarra edo bakarrenetakoa. Zer nolako itxaropena babestu eta gorde behar izan ote zuten basamortuaren bihotzean sortutako argitaletxeari Itxaropena deitzeko!

Usteltzen dugu, usteltzen gaitu
Borgesen bertso ezagun batek dio:

"Arrosaren letretan dago arrosa, Nilo hitzean kabitzen da Nilo osoa".

Izena duen oro da eta izenak dioen hori da errealitatea. Babari angula deituagatik, baba jango duzu. Ederki, baina babari angula deitzen saiatzen gara. Ezin dugu honetaz edo hartaz jardun, hitz eta gai tabuak dauzkagu. Segun eta norentzat, ez dago hilketarik, edo ez dago torturarik, edo ez dago estortsiorik, edo ez dago komunitate nazionalik... Hemengo hedabide abertzaleetan ohikoa da Espainiako gorabeherez destaina edo ironia edo burla halako batez hitz egitea, baina ez da gauza bera aplikatzen bertako gauzez hitz egiterakoan. Errealitatea izendatu gabe geratzen da. Baditugu eufemismoak ere, zerbaiten izaera mozorrotzen duten hitzak. ETAri erakundea deitzen zaio, jeltzaleentzat alderdi hitzaren deklinabideak singularra soilik onartzen du, Euskal Herria izendatzeko interes politiko adina hitz eta espresio erabiltzen dira… Baditugu disfemismoak ere, pertsonak, gauzak edo gertakariak izendatzeko modu gaitzesleak. Hainbatek el paisito deitzen dio Euskal Herriari.

Freudek esaten zuen hitzei garrantzirik ez ematetik hasten dela gertakizun injustuei ere garrantzirik ez ematea.

Hizkerak horixe du besteak beste: usteltzen badugu, usteltzen gaitu, hizkuntza ez baita errealitatea interpretatzen laguntzen duen tresna edo bitartekari bat: hizkuntza errealitatearen parte bat da. Errealitateak, ulertua eta jasoa izan dadin, hizkuntzazko izaera bat du.

Esan eta egin: horra errealitatea. Esaten duenak, egin ere egiten du. Hitzaren ahalmen artistiko zein terapeutikoak azpimarratu izan ditugu literatura eder baten izenean. Baina hitza bada krimenaren estolderietan sartzeko giltza ere. Hitza gaiztoa da, hitzak baliatzen ditugu hurkoa zapaltzeko, hitzaren bidez zuritzen ditugu gerrak eta bidegabekeriak oro. Hitza baliatu zuen Hitlerrek, hitza baliatzen du indarkeriak, hitza botere tradizionalak, hitz gaiztoen bidez eragindako basakerien kronika da, neurri handi batean, historia.

Platon adiskidearena
"Platon adiskidea dut, adiskideago egia" esan omen zuen Aristotelesek, eta esaldi hori hartzen dute goiburutzat historialari eta kazetariek. Baina alda ezazu Aristotelesek esan omen zuen esaldiko lehen hitza, Platon, eta ordezka ezazu beste hitz hauetariko bategatik:

"Nire ideologia adiskidea dut -edo nire soldata, nire familia, nire erosotasun soziala, nire irakurleak, politikoki zuzena, ortodoxia...-, baina adiskideago egia".

Ez al zaituzte oraindik psikiatrarenera eraman?

Zaldiaren hortzak
Zaldia eta zaldi gaineko Patxi zaharra jaitsi zituztenean, ez nuen albaitaririk ikusi zaldiarengana hurbildu, ahoa ireki eta hortzei begiratzen. Inork horrelakorik egin izan balu, garbi ikusiko zuen zaldiaren hortzeriak berrogei urte gehi beste hogeita bost zituela.

Aukera guztiak
Aukera guztien artean guztizkoena: kondena eskatzen, nortzuk?, eta zaldi gainekoa inoiz kondenatuko ez dutenek.

Sufrimendua
"Orain gutxi arte, sufrimendua -hau da, giza kondizioa bizitzea eta sufritzea- jakituriaren iturri sakonena zela esaten zen, sufrimendurik gabe ez zegoela sorkuntzarik, ezin zela giza obrarik gauzatu", (Imre Kertész, Isiltasun une bat hormaren aurrean).


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude