Beteko ez den legea


2021eko uztailaren 27an
Berriki jardunaldiak izan ditugu Oñatin, besteak beste, Jaurlaritzak 2003ko abenduan onartu zuen kontsumitzaileen legea aztertzeko antolatuak, ez lege osoa baizik hizkuntza eskubideei dagozkien sei artikuluak. Ez ginen joan Oñatira lege horretan merkataritza eta zerbitzugintza euskalduntzeko erabateko gakoa esku-eskura geneukala etsi-etsirik, baina bai itxaropen pixka batekin.

Jardunaldiei hasiera, funtsean, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eman zion. Gordin agertu zuen euskararen egungo egoera tamalgarria merkataritza eta ostalaritzan, komunikabideetan, eta hortxe nonbait, gure gizartean. Hona bere hitzen mamia: «Egun CAFen ariko dira berrogei bat zientzialari euskaraz eta ingelesez lanean, baina Zarautzen erosketak egitera joan edo taberna batean euskaraz eskatu, eta askotan mutur-luzeak ikusten ditut eta erdaraz egin behar izaten dut. Aldundian, prentsaurrean, zazpi bat minutuko aurkezpena egiten badut euskara hutsean hor sumatzen ditut kazetari gazte asko egon ezinik erdarazkoa eskatuz bezala, muturra luze-luze eginda. Garbi dago gauzak ez ditugula ondo egin. Espero dut zuek bide emankorragoak irekitzea». Hasiera ona zen: itxurakeriak alde batera uzteko deia eta plangintza eraginkorra zehazteko gonbita.

Jaurlaritzako kontsumo sailburuordearen hitzaldiarekin hartu zuen lehen kolpea nire itxaropen xaloak. Kontsumitzaileen legeak, hizkuntza eskubideen atalean, EAEko herritarrok merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan, ahoz nahiz idatziz, euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko dugun eskubidea adierazten du, argi eta garbi. Sailburuordearen esanetan, lege hau garatzeko atzetik etorriko den dekretuan, batez ere euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko neurriak etorriko dira, ezarriko diren obligazio juridikoak nagusiki administrazio publikoetara mugatuko dira »hauek errazagoak bide dira lotzen entitate pribatuak baino» errealitate soziolinguistikoaren eta administrazio bakoitzeko alderdien ordezkaritzaren arabera, eta inolako zehapenik ez dago aurreikusia.

Benetan euskaldunen eskubideak EAE osoan errespetatuak izan daitezen legea ez ezik dekretu ausartak behar ditugu, progresiboak baina ausartak, politikarien aldetik aldeko diskurtso jarraituak, eta euskara sustatzeko neurriez gain, betebeharrak eta azken baliabide gisa, besterik ezinean, zehapenak.

Frogatzen ari gara Oarsoaldean, txikizkako merkataritza eta ostalaritzan euskarazko zerbitzuak eskaintze hutsarekin, euskararen presentzia areagotzeko zerbitzua dohain eskainita, ez dela euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatzeari begira emaitza aski den adinakorik erdiesten.

Iñaki Agirreazkuenaga, administrazio-zuzenbidean katedraduna, etorri zen gauzak gordinago esatera. Lege hau ez da beteko, arazoa ez da legea, gure errealitate soziolinguistikoa baizik. Inozoak gu legeak betetzeko direla uste izateagatik! Kataluniako lege berdintsuak ditugu, Kataluniakoak Quebecekoen pare, eta Quebec gauza hauetan munduko aurreratuena.

Euskal kontsumitzaileok kontzientziatu behar dugu, gure hizkuntza eskubideak urratuak direla jabetzean kexatzea dagokigu eta euskarazko zerbitzu ona saritzea bezero leial bihurtuz, baina hain gaude kolonizatuak!

Jaurlaritzakoek, beren ustez, lege aurrerakoienak onartzen dituzte gure errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta; gero horiek garatzeko aldundiek eta udalek egin behar dute indar, eta bide horretan Jaurlaritzaren eragina lurruntzen da, eta gure zurrunbilo politikoa gainera etortzen, dena gehiago lausotzera, eta azkenean dena euskal kontsumitzaile ahularen gain geratzen da, eta gaztelaniak geroz eta balio komertzial gehiago dauka eta euskarak gutxiago.

Jaurlaritza eta gainerako erakundeen aldetik jarrera irmo, jarraitu eta gogorragoa eskatzea, egoerak berak eskatzen digu premiaz euskal kontsumitzaileoi, geure buruak aintzat hartuak sentitu nahi baditugu.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude