George Steer; Gernikako bonbardaketaren kronika-egile sentibera


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lauaxeta filmeko pasarte batean, Mungiako poeta (Xabier Elorriagak antzeztua) egunkari bateko erredakzioan dago, Durangoko bonbardaketako argazkiei begira. Halako batean, kazetari ingeles bat atetik sartu eta zigarro bat eskatzen dio Lauaxetari; ondoren, tabernara joatea proposatzen dio. Hona euskaldunaren erantzuna: «Mesedez, ez alferrik jarri zeure burua arriskuan. Timeserako idazten duzuna beharrezkoa dugu».

Kazetari ingeles hura George Steer zen. Pasartearen kontakizuna Crónica desde Guernica (George Steer, corresponsal de guerra) liburutik atera dugu. Gaur ia inor ez da Steerez gogoratzen, baina pertsonaia garrantzitsua izan zen Espainiako Gerra Zibilean (eta baita beste gerra batzuetan ere). Kronika mordoa bidali zuen Iberiar penintsulatik Times egunkarira, beti ere egiaren bila baina sekula ez objektibotasunari men eginez. Euskal Herrian izandako denboran, Steer argi eta garbi lerratu zen euskal abertzaleen alde.

Faxismoaren aurkako abenturazalea

George Steer Ingalaterratik kanpo jaiotako ingelesa zen, XX. mende hasieran, britaniar inperioak artean zutik zirauela, ohikoa zenez. Hain zuzen, Hegoafrikako East London hirian munduratu zen, eta Afrikan bertan eduki zuen bere lehen lana gerra korrespontsal gisa, Etiopian, bertakoen eta italiarren arteko gatazkan. 1935 urtea zen. Aurretik, ordea, Ingalaterrara bidali zuten ikasketak egitera, hamaika urte baino ez zeuzkala; halaxe lortu zuen, geroago, lanpostu bat Londresko Times ospetsuan. Bere lehen gerra hartan, Steer etiopiarren alde agertu zen. Faxismoaren aurkakoa zen erabat, eta bere lehen kronikek italiarren zenbait jardun salatu zituzten; besteak beste, nazioarteko hitzarmenek debekatutako gasak erabiltzea. Afrikan ikusi zituen gerra taktiketako asko inoiz Europan erabil zitezkeela igarri eta iragarri zuen, batez ere abioiak erabiltzea hirietan bonbardaketak egiteko.

George Steeren bigarren gerra -korrespontsal modura- Espainiako Gerra Zibila izan zen. Timesek Euskal Herriko Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko mugara bidali zuen lehenbizi, behatzaile gisa jardun zezan. Lehen borrokaldiak, gerra hasi berri zegoela, Biriatuko hotel batetik ikusi zituen, beste zenbait lankiderekin batera. Hilabete bat geroago, Timesekin zeukan kontratua eten zuen, Caesar in Abyssinia, Etiopiako gerrari buruzko liburua, amaitzeko denbora behar zuela argudiatuta. Liburu hori Espainian amaitu zuen, «nazionalen» eremuan hain zuzen, eta hantxe eman zituen gatazkako lehen hilabeteak »1936ko azkenak», hara eta hona bidaiatuz eta gerraren sarraskiak bere begiz ikusiz. Azkenik, alde egin zuen, edo frankistek bota zuten, hori ez da lar argi geratzen Crónica desde Guernica liburuan. Kontuak kontu, Steer benetan eroso zegoen lekura joan zen: errepublikazaleen menpeko Euskal Herrira.

1937ko urtarrilean, George Steer Bilbora heldu zen, itsasontziz. Bera izan zen Bizkaiko hiriburura »artean «nazionalek» guztiz inguratutakoa» sartu zen lehen atzerriko korrepontsaletakoa. Hainbat hilabetetan zehar, kronika ugari idatzi eta bidali zituen Timeserako, baina Gernikako bonbardaketari buruzkoak izan ziren, ezbairik gabe, entzutetsuenak.

Heriotz zaparrada

Steer Gernikatik hurbil zegoen Legión Cóndor delakoak foruen hiria suntsitu zuenean. Berak ere, beste kazetari batzuekin batera, bere burua babestu behar izan zuen airetik zetorren heriotz zaparradaz, bonba batek egindako zuloan ezkutatuta. Baina artean ez zekiten zer gertatu zen. Kazetariak Bilbora itzuli ziren, eta Steerek, orduan idatzitako kronikan, garrantzi handiegirik eman gabe aipatu zituen frontean izandako bonbardaketak.

Apurka-apurka, Gernikan jazotakoaren berri zabaldu zen Bilbon zeuden atzerri korrespontsalen artean. Afaritan, hiri osoa sutan zegoela jakin zuten, eta denak abiatu ziren harantz ziztu bizian. Albistea lehenbailehen bidali nahi zuten. Steer izan zen itxaroten jakin zuen bakarra. Erasoaren biharamunean, Bilbora iristen ari ziren errefuxiatuekin hitz egin zuen, eta gero Gernikara itzuli zen, hiria egunaren argitan ikusteko. Bonbardaketaz idatzitako kronika Gerra Zibileko polemikoena izan zen, Nicholas Rankinen esanetan.

Alemaniarrak salatu zituen

Askoren ustez, Steerek beste inork baino hobeto asmatu zuen hiriak bonbardatzeak ekar zitzakeen ondorioak agertzen. Bestalde, ez zuen zalantzarik eduki Gernikaren aurkako erasoaren egileak nortzuk ziren adierazteko. Hurrengo egunetan, George Steerek alemaniarren parte-hartzea frogatzen zuten hainbat artikulu argitaratu zituen; alderdi frankistatik bidalitako informazioek sarraskiaren erantzukizuna gorriei leporatzen zietela ikusita, Timesek telegrama bidali zion Steeri, bere tesiaren aldeko froga sendoagoak bidal zitzan. Halaxe egin zuen.

Gernikako suntsiketaren gainekoak George Steerek Timesentzat igorritako azken kroniketakoak izan ziren. Azkenean, agertzen zituen iritziak deseroso suertatu zitzaizkion egunkariko zuzendaritzari »askoren ustez, Francoren garaipena nahi zuten haiek». 1937an Euskal Herritik alde egin zuen, Hegoafrika sorterrira itzultzeko; hiru urte geroago, kazetari lanak utzi eta soldadu sartu zen ingeles ejertzitoan. Indian hil zen, 1944an, 35 urte besterik ez zituela, auto istripuan. Kronika mordoa ez ezik, sei liburu utzi zituen ondare. Bigarrenak The tree of Gernika du izena.

Gernikan izan zen kazetaria
Edorta Jimenezek ere kaleratu zuen haur eta gazteentzako liburu bat non George Steer zen protagonista. George L. Steer, Gernikan izan zen kazetaria liburua biografia moduan dago kontatua eta Taxalapartak plazaratu zuen 2004an.

Steer eta Times, nazien jomugan
Crónica desde Guernican azaltzen denez, George Steeren artikuluek hautsak harrotu zituzten nazien Alemanian. Hitlerrek hitz eman zuen ez zuela Espainiko Gerra Zibilean esku hartuko, eta ez zuela hiririk bonbardatuko. Steeren lanak agerian utzi zuen gezurra, eta horrek nazionalsozialismoaren jomugan ipini zuen kazetaria. Alemaniako gobernuak salaketa guztiak ukatu zituen, Timesen eta Steer beraren zintzotasuna zalantzan jarriz.
Bonbardaketa gertatu eta egun gutxira, Hitlerrek bertan behera utzi zuen egunkari britaniarrekin hitzartuta zeukan elkarrizketa, eta alemaniar polizia sekretuak maiatzaren 13ko ale guztiak bahitu zituen. Egun hartan, Alemaniako abioi-gidari baten adierazpenak zekartzan Steeren kronikak. Nazien propoganda kanpaina bortitza izan zen oso; egunkariaren izena bera ere susmagarritzat agertu gura izan zuten, Times, alderantziz idatzita, Semit (Semita) dela ohartaraziz. Baina alemaniarren asmoak propagandatik harago zihoazen: Gestapok zerrenda bat egin zuen Ingalaterraren balizko inbasio baten ondoren atxilotu beharreko ia 3.000 lagunen izenekin, eta horietako bat, zer esanik ez, George Steerena zen.

Francoren hegaldia
Crónica desde Guernica ez da George Steeren biografia hutsa; Nicholas Rankin egileak aldarrikatzen duenez, historia liburua ere bada. Hala, XX. mendeko lehen erdiaren gertakari garrantzitsu askoren berri topa dezakegu bertan. Pasarte batean, Rankinek Espainiako Gerra Zibilaren hasierari buruzko hainbat xehetasun interesgarri gogorarazten dizkigu.
Abiapuntua Londres izan zen. Han, Luis Bolin izeneko kazetari batek korrespontsal lanak egiten zituen Espainiako ABC egunkari eskuinzalerako. Bolin Errepublikako gobernua desagertzeko azpilanean zebilen. Azkenean, bere parte-hartzea erabakiorra izan zen, zinez, hala izan zedin. Biarritzetik ABCren ugazabak emandako aginduei jaramon eginez, Bolinek abioi txiki bat alokatu zuen Londresen. Lagun ingeles batzuekin batera, kazetariak Kanariar Uharteetara hegan egin zuen, opor labur batzuez gozatzeko asmoz. Abioiak, baina, beste bidaiari bat hartu zuen Kanarietan, eta Marokora eraman: Francisco Franco jenerala zen, artean Miss Islas Canarias goitizenez ezaguna, ordura arte militarren kolpeetan parte hartzeko agertutako zalantzak zirela-eta. Azkenik, Jose Calvo Sotelo politikari eskuindarraren hilketak bultzatu zuen Franco altxamendu militarra gidatzera. Ondokoa sano ezaguna duzue.


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude