Zahietan zuhur, irinetan ero


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gauza bat esaten zaigu eskuineko belarrira eta oso bestelakoa ezkerrekora. Bizimodu jakin batera bultzatzen gaituzte, eta gero zaplatekoak eman biziera horren ondorioengatik.

Gehiegizko kontsumoa omen dugu EAEn, gure proportzioan bi planeta eta erdi beharko omen lirateke. Baina, normala! Gau eta egun horretaraxe bultzatzen gaituzte, ordea! Zertan oinarritzen da, ba, gure ongizatea, gure aurrerapena, gure ekonomia osoa? Nola neurtzen da, ba, gure hazkundea, gure Barne Produktu Gordina, "aurrera doan herria" garen ala ez? Zer da, ba, gure kultura eta gure aisialdia »asteburuak, oporrak, turismoa…» mugitu eta gastatu, eralgi eta xahutzea baizik?

Bestalde, badirudi hemen gibel-handiak garela denok eta bonbillak piztuta, txorrotak zabalik eta motorrak martxan utzita oheratzen garela! Ura aurrezteko, hondakin gutxiago sortzeko, automobila gutxiago erabiltzeko eta energia gutxiago erretzeko ematen zaizkigun aholkuak, ondo, bai, baina txikikeriak iruditzen zaizkit, eta ganorazko ezer gutxi egin dezakedala sumatzen dut, bizimodua erabat aldatu edo beste mundu batera joan gabe, behintzat.

Azkenaldian dei gehiegitxo egiten dio Administrazioak -Ingurumen Sailak, EVE-EEEk, IHOBEk...- gizabanakoaren kontzientzia ekologistari; eta ez nago horren aurka, herritarron ohitura txarrak zuzentzea beharrezko eta lagungarri baita; baina lan pedagogiko horretaz gain, eginkizun garrantzizkoagoak eta zailagoak badituzte gobernuek.

Auto partikularraren gehiegizko erabilera kritikatu aurretik, gure bizimoduak eskatzen duenari erantzungo dioten garraio publikoak jarri behar dira »edo bestela, gure bizimodu osoan aldaketa sakonak planteatu erro-errotik». Garraio publikoa lastertasunez, erosotasunez, prezioz… ona denean, jendeak laster ikasten du erabiltzen -adibidez: Metroa Bilbon-. Baina, salbuespenak salbuespen, auto partikularraren erabilera lehenesteko dago pentsatua azpiegitura-sare osoa. Eta ez adarrik jo esanez Abiadura Handiko Trena hori konpontzera datorrela. Interes handia balego autoaren erabilera murrizteko, oso bestelako tren-sistema diseinatuko zen.

Eta zahietan hain zuhur diren horiek... zer diote egunero Frantziatik Espainiara edo Afrikara »eta bueltan» erdi-erditik igarotzen zaizkigun milaka kamioiez? Badago hori kontrolatzeko gaitasunik? Ala gehituz joango da erremediorik gabe? Gure ekonomia jendearen eta merkantzien joan-etorri etengabean oinarritzen da. Tamaina zentzugabean, gainera, errentagarritasunaren izenean. Interesgarria oso Le Monde Diplomatique-ren urtarrileko dossierra energiaz: "Los estragos del movimiento perpetuo" (14-15 orr.). Bertan kontatzen da nola batzuen irabaziak gehitze aldera, garraiolariak ia esklabo bihurturik, produktuek milaka kilometro egiten dituzten eskulan merkearen bila, horrek energia, ingurumen eta gizartean dituen ondorio guztiekin. Nik neuk euskaratzen ditudan ipuin asko Txinan (!) inprimatzen dira, gero hemen saltzeko.

Gobernuek ezer askorik ezin dutelako edo ez dutelako egin nahi... ematen du herritarren gain bota behar dutela beren ezintasuna, horrela erantzukizunak sakabanatu eta lausotuz. Kontsumitzaileak ibili behar du bilgarri gutxieneko jogurtak aukeratzen, eta gobernuek ez dute ahalmenik ekoizleei ontziratze-arauak emateko? Erosleak ibili behar du etxetresna elektrikoen kontsumoari begira, eta gobernuak ez dira gai horien fabrikatzaileei, autogileei, etxegileei, eta abarri, energia aurrezteko neurriak ezartzeko? Ala lobby indartsuegien aurrean gaude horiei ezer agintzeko inork?


Azkenak
Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude