Oma: arbasoen aterpe

  • Urdaibai inguruan bada itsaso usaina hartzen duen haran eder bat, gure arbasoek aterpe izan zutena: bertan daude Santimamiñeko kobak. Gure ibilbidearen irteera-leku izango dira. Kortezubira goaz beraz, Oma haranera. Handik ibarra zaintzeko agindua duen Ereñozarrera igoko gara. San Migeli bisita eginda bailara inguratuko dugu: Ereño, Nabarniz eta ibilbidea amaitu aurretik, inguru horretan zeresan ugari sortarazi zuen baso sorgindua bisitatuko dugu. Batzuek diote sasoi bateko haitzuloetan bizi izan ziren haien moduan, baso horretan artearen espresiorik naturalena dagoela. Baliteke horrela izatea; dena dela, Omak berak moduan magia berezia du Ibarrolak margotutako pinu-basoak eta, berriz ere Santimamiñeko haitzuloen oinetan dagoen askaldegira itzuli aurretik, bisita merezi duen lekua dela iruditu zaigu.

Basondora iristea dugu lehenengo helburua. Bost orduko mendi bueltaren hasiera-puntua dugu bera. Basondo Kortezubi udalerrian dagoen mendi auzoa da; errepide nagusitik pare bat kilometrora dago baina ez dago galtzeko arriskurik, Santimamiñerako bidea ondo markaturik baitago (BI-4244 errepidea). Ingurune karstikoa da eta arte basoak ere badaude.

Autoa aparkalekuan lagata Santimamiñeraino dauden 308 eskailerak igoko ditugu. Lehenengo beroaldia izan dugu, baina beharrezkoa, zeren hurrengo igoera (150 metro), ermitatik Ereñozarreko San Migelera artekoa, gogortxoa izango da.

Aita Barandiaranen omenez

Santimamiñen, San Mames baselizaren izena duten koben ondoan, Aita Barandiaranen omenezko monolitoak zaintzen du ingurua. 1989an Kortezubiko Udalak jarri zuen oroigarria zelai honetan.

Bera agurtuta ekingo diogu Ereñozarrerako bideari, kobaren bazterretik ateratzen den bidexka hartuta. Zapaldutako bidezidorra da eta ordu erdiko igoera den arren, mendia hain piramidala izanik aldapatsua suertatuko zaigu. Horrek badu, baina, abantaila bat: bidean nahastuta ere -lehenengo zatia pinudia babesten duen hesi albotik jarrai genezake-, gora egitea dugunez helburu, batetik edo bestetik bidea gorantz jarraituta Ereñozarreko gailurrera iritsiko garela, San Migel baselizaraino.

Ereñozar itsasotik ia 500 metrora dago eta bertatik dagoen ikuspegiak merezi du honainorako igoera. Urdaibaiko parajean gaudela gogoratuta, itsasoa ikusiko dugu alde batetik, baina itsasora sartzen den Oka ibaiak sortzen duen padura ere bista-bistara dugu. Arteaga da behean ikusten dugun herria. Gaztelua erreferentzia hartuta eskumarantz, itsaso alderantz, Mundakako itsasadarraren edertasunaz gozatuko dugu. Baliteke parajeak, lehenengoz ikusi nuenetik erabat liluratu ninduelako izatea -aitak eramaten gintuen umetan Bermeo aldetik itsasadarra ikustera, Izaro parean egiten genuen geldialdian argazkiak egitera-, baina ni neu behintzat ez naiz aspertzen ikuspegi horretaz. UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak) Biosferaren Erretserba izendatu zuen 1984an.

Handik zurezko baranda bat erreferentzia hartu eta beherako bidea hasiko dugu. Zementuzko bidera iritsiko gara, ordu laurden-20 minutuan, eta bidea jarraituta Ereñoko elizalde inguruan egongo gara.

Puntu honetan errepidea zeharkatu behar dugu, "Ereñoko kobak" dioen kartelerantz, eta handik gora egin. 700 bat metro gorago ferra itxurako bihurgune handira iritsiko gara. Eskumara ikusiko dugun bidexka hartuko dugu. Horixe jarraitu behar dugu Nabarnizerantz. Errepidearen norabidea jarraitzen du bidexkak, baina mendiz.
Handik, ordu eta erdian gutxi gorabehera, beste bidegurutze batera iritsiko gara. Mendi seinalez ondo markaturik dagoen bidegurutzea da. Guk ekarriko dugun norabiderantz Ereño markatzen du; ezkerrera Galarregira jo daiteke; aurrez aurre jarraituz gero Airora iritsiko gara (1,2 kilometro) eta eskumara bi bide ikusiko ditugu: estuenak Ikazurieta-Intxaurra markatzen du (PR-2174, 1 kilometro), baina guk zabalena hartuko dugu, justu gurutze zuri-horiarekin markaturik agertzen dena -normalean hartu beharko ez genukeena, beraz-.

Harrizko bidea da, ehiztariek eta basozainek autoz igotzeko erabiltzen dutena; malda handia dauka, baina gu beherako bidea egiten ari garenez, gaitz-erdi. 15 minutuan Ereñotik Nabarnizera daraman errepidera jaitsiko gara; jolasleku txikitxo bat eta autobus geralekua dagoen tokira.

Parez pare, bide baten seinalea ikusiko dugu, errepidea zeharkatuta: GR-98 Astorkigaña (1 kilometro) dio seinaleak eta hain justu guk jarraituko dugun bidetxoa da. Bide horrek Nabarnizko Uribarri auzo ingurutik pasaraziko gaitu eta berriz ere Nabarnizetik Gernikarantz jaisten den errepidera agertuko gara. Puntu honetara iritsita 1,4 kilometrotan zehar errepide bazterretik jarraituko dugu bidea. Ia-ia haranari 360 graduko bira emana diogula, topatuko dugun bidegurutzean eskumara dauden bide bietan gorantz egiten duena hartuko dugu, Zigerta baserrira daramana hain zuzen -erreferentzia, autobusa geratzen dela adierazten duen seinalea da, errepidearen ezkerraldean dagoena-. Oraindik terrenoz Nabarnizen gaude. 10 minutura dago Zigerta baserria bidegurutzetik. Behin baserrira iritsita pistatxoa jarraituz, Ibarrolaren basora iritsiko gara, pinudiaren goiko aldera.

Baso magikoa

Baso biziduna deitu izan dute, baita sorgindua eta margotua ere. Land Art delako joera modernoari jarraitzen diola ere esan dute »horrela deitzen ei zaio zuzenean naturaren gainean egiten den arteari». Liluratu behintzat egiten du, harritu ere bai, noski. Zuhaitzek, hasierakoek ez, baina basora sartukeran agurtuko zaituztete kolore bizi-biziz margotutako pinuek. Adi jarraitu basoari, frogatu nola begiratu behar zaion aurkituko dituzuen arrastoei. Harrigarria da zuhaitzen enborrek eratzen duten perspektiba; begiak, muxuak, motorrak, pertsonak, ortzadarrak, uhinak, tantoak… Denentzako lekua topatu zuen Ibarrola artistak Omako pinuetan. Susmoa hartu dut Aliziak, gauza harrigarrien herrialdea lehenengoz bisitatu zuenean sentitu zuenaz. Gutxienez txundituta geratuko zen, ezta!

Omako baserrietan zehar

Ibarrolaren baso magikotik jaitsita Omara iritsiko gara. Errekastoaren paretik harrizko pistara jaitsiko gara eta pista jarraituta, beti ere San Migelera begira, eta ordu erdian, Basondo gainerako bidea egiten hasiko gara. Basotik jaitsieran, aurrez aurre Zierre baserriaz egingo dugu topo. Horrela deitzen ei zaio Gernikatik etorrikeran azkeneko baserria delako. Aurrera jarraituta, ezkerrera hartuko dugu bidea: Beaskoetxe baserria, sasoi batean turismo-baserria zena, topatuko dugu eta parez pare -bidean eskumara- Ibarrolaren baserria, Kurtziñe. Hauetariko baserri batzuen arkitekturan erreparatuz gero, gotiko sasoiko arkuak dituztela ikusiko dugu. Omako sasoi bateko eskolatik ere pasatuko gara eta auzoko San Pedro baseliza (XVI. mendekoa) ere ikusiko dugu, kanpai txiki bakarti batekin. Harriz beteriko zelaiek inguratuko gaituzte bide osoan zehar, berriz ere hasiera puntura iritsi arte, Santimamiñe koben oinetara.

Santimamiñe

Ondoan duen San Mames baselizatik hartu du izena. 1916an aurkitu zuten. Bizkaiko Historiaurreko bizimoduaren arrastorik esanguratsuena da. Madeleine aldiko margoak ditu hormetan, 13.000 urte baino gehiago dituztenak.

Bisita orduak:
Astelehenetik ostiralera: 10:00, 11:15, 12:30, 16:30 eta 18:00; Asteburu eta jaiegunetan itxita.

Omako errotak

Badago aukera behin Margoztutako basotik jaitsi ostean, eta Santimamiñeko eskaileretara abiatu bitartean, haran horretan dauden errotak bisitatzeko. Errekastotik pistara jaistean eskumara eginez gero, errekatxoa jarraitu eta Olakoerrotaren hormak ikusiko ditugu. Burdinola zaharraren eraikina errota bihurtu zuten behin eta horren arrastoak daude ikusgai oraindik. 1972an laga zitzaion errota erabiltzeari. Pixka bat aurrerago Goikolea errota dago. Behin horra iritsita bidean atzera egin beharko dugu eta Beaskoetxea baserritik gertu Bolinzulo errota dago. Antza Omako errotak auzolanean erabiltzen ziren.


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude